2012ko apirila

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 4an, 15:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 10ean, 15ean, 20an eta 26an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 3an, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11n, 18an eta 25ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 10ean, Europan, Lurraren Eguzkiarekiko orientazioa egokia da gaueko lehen orduetan mendebaldean argi zodiakala ikusteko. Oraingoan, Taurus eta Gemini konstelazioak estaltzen ditu Artizarra oinarrian dela.

  • Hilaren 2rik 4ra, Artizarra ikusi ahal izango da Pleiadeen ondoan.

  • Hilaren 22an, arratsaldeko azken orduan, oso Ilgora fin bat ikusi ahal izango da Jupiter planetaren ondoan, mendebaldeko horizontearen gainean.

  • Hilaren 24an eta 25ean, arratsaldearen bukaeran, Ilgora eta haren argi hauskara ikusi ahal izango dira Artizarraren ondoan.

Teleskopioarekin:

  • Artizarraren fase bat ikusi ahal izango da, gainazalaren zati baino ez baitu argiztatua.
    Hilaren 25ean, 20:30ean, Ilargiak, (% 17 baino ez du izango argiztatua) Tauruseko Dzeta izarra, 3 magnitudekoa, ezkutatuko du. 21:13an agertuko da berriro.

Ilargia apirilan

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  02 Gutxieneko librazioa longitudean ( l = -7,79º).
03 21:16 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 8,3º-ra.
05 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,67º).
06 19:20 Ibetea.
07 10:15 Konjuntzio geozentrikoa Saturnorekin, 6,3º-ra, eta Virgoko Spica izarrarekin
16:44 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 358.324 km.
10 00:50 Goranko nodotik pasatulo da.
06:12 Konjuntzio geozentrikoa Scorpius konstelazioko Antares izarrarekin 4,9º-ra.
13 10:51 Ilbehera.
14 Gehienezko librazioa longitudean ( l = 6,88º).
17 Gutxieneko librazioa latitudean ( b = -6.70º).
21 07:19 Ilberria.
22 14:10 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren erta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.431 km. (Perigeoan baino 48-107 gehiago).
17:10 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 2º-ra.
23 17:12 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin 3,6º-ra.
24 03:41 Beheranzko nodotik pasatuko da.
25 02:22 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin 5,7º-ra.
20:30 Taurusen Dzeta izarra ezkutatuko da.
29 09:58 Ilgora.
30 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -8,01º). Latitudeko gehienezko librazioa (b = 6,78º) hurrengo egunean da. Bien bateratzea dela eta, Krisien itsasoa ekialdeko linboan ikusiko da.
Planetak Apirilen
Ikusgaiak
Goizez Arrastsaldez Gauez
Merkurio
(hilaren 20tik aurrera)
Artizarra Marte
Saturno Marte Saturno
Jupiter
(hilaren 25a baino lehen)
Saturno

Merkurio

Martxoaren 21ean igaro zen behe-konjuntziotik; beraz, apirileko lehen egunetan ezin izango zaio behatu. Hilaren 18an izango da elongaziorik handienean Eguzkitik mendebaldera, baina, ekliptikaren inklinazioa eta haren magnitude txikia direla eta, zaila izango da hari behatzea. Hilaren 20an, prismatikoekin, ekialdeko horizontearen gainean ikusi ahal izango da, Eguzkia atera baino ordu-erdi lehenago, baldin eta horizontea erabat garbi eta turbulentziarik gabe badago. Hilaren 30ean, Eguzkia baino 40 minutu lehenago aterako da. 0 h eta 1 h bitarteko igoera zuzena. –2°, –3°eta 0° bitarteko deklinazioa. Piscisen izango da hil osoan; amaieran, Cetusetik igaroko da, eta Piscisera itzuliko da berehala. Magnitudea handituko zaio; 1,4tik 0ra iritsiko da hilaren amaieran.

Artizarra

Tausus konstelazioan hasiko du ibilbidea, Pleiadeen kumulu irekitik igaroz. Eguzkia baino lau ordu geroago ezkutatuko da hil osoan, eta gero eta distira handiagoa izango du, harik eta hilaren 30ean –4,6ko magnitudea izatera iristen den arte. Argazki originalen zaleak saia daitezke argia planeta honek islatzen duela bat egitea lortzen. 30 handipeneko prismatikoak edo teleskopioa erabiliz, haren % 27ko ilgoraren silueta ikus daiteke. Gaueko lehen orduetako ikuskizuna da hil honetan ere, beraren distira dela eta. 03 h eta 05 h bitarteko igoera zuzena. +23º eta +27º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Taurusen izango da. –4,4tik –4,6ra handituko zaio magnitudea.
Hilaren 2tik 4ra, Pleiadeen ondoan ikusi ahal izango da.

Marte

Ia gau osoan egongo da ikusgai; mendebaldeko horizontetik 55º-ra baino gorago egongo da gauaren erdian. Hilaren 14an, erretrogradazio-begizta amaitu, eta ekliptikaren ekialderanzko bideari ekingo dio berriz. Igoera zuzena: 10:30 h. +13º eta +11º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Leon izango da. Magnitudea –0,7tik –0,2ra aldatuko zaio.
Hilaren 3an, Ilargi ia betearen ondoan ikusi ahal izango da.

Jupiter

Hilaren 1ean, Eguzkia baino bi ordu eta erdi pasatxo geroago ezkutatuko da; 30ean, hiru ordu-laurden geroago baino ez. Arratsaldez ikusgai den aldiaren amaieran gaude. 03 h-ko igoera zuzena. +15° eta +17° bitarteko deklinazioa. Ariesen izango da hil osoan. Magnitude bera izango du hil osoan: –2,0.

Saturno

Behatzeko kondizio ezin hobeak izango dira. Oposiziotik igaroko da hilaren 15ean. Horrek esan nahi du Eguzkia, Lurra eta Saturno lerrokatuta egongo direla egun horretan. Hilaren 1ean, Eguzkia sartu eta ordubetera aterako da; 30ean, ordu eta erdi lehenago. 0,2ko magnitudeko distira izatera iritsiko da. Lurretik 1.300 bat milioi km-ra dago; beraz, haren argiak 72 minutu inguru behar ditu guregana iristeko. 14 h-ko igoera zuzena. –07º-ko deklinazioa. Virgon izango da hil osoan, Spica izarretik gertu. Magnitudea 0,2tik 0,3ra aldatuko zaio.
Eraztunen inklinazioa +14,2°-tik +13,3°-ra aldatuko da hilean zehar.
Hilaren 7an, 03:53an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 15ean, 05:12an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 23an, 01:14an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano

Ezin izango zaio behatu hil honetan ere. 00 h-ko igoera zuzena. +1° eta +2° bitarteko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta 5,9ko magnitudea izango du.

Neptuno

Ezin izango zaio behatu maiatzera bitartean. 22 h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. Magnitudea 8,0tik 7,9ra aldatuko zaio.

Apirilako beste efemeride batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Igandea. Eguerdian, 2.456.020. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
Egunak 12 ordu eta 48 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 15 minutukoa hilaren 30ean. Hileko azken egunean, lehenean baino 50 minutu lehenago aterako da Eguzkia, eta 37 minutu geroago ezkutatuko da.
03 13:38an, Lurra Eguzkitik zehazki Unitate Astronomiko batera (149.597.870,691 km edo 8,316746 argi-minutu) igaroko da.
08 Pazko-igandea. Martxoaren 21aren ondorengo lehen Ilargi Betearen osteko aurreneko igandea izaten da beti. 2013an pazko-igandea martxoaren 31n izango da.
15 Pazko ortodoxoa (2012ko apirilaren 2a egutegi juliotarrean).
12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.
18 Eguzkia, itxuraz, Aries konstelazioan sartuko da (28,99°).
19 Astrologiaren arabera, Eguzkia Taurusen sartuko da (30°).
22 Lirida izeneko izar iheskorren maximoa. Apirilaren 16tik 25era izango dira aktibo.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net