2013ko apirila

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 22:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbiltzen ari da. Hilaren 5, 8, 11, 14, 17, 20, 23, 25 eta 28an izango dira hileko beste minimoak. Identifikatutako lehen izar aldakorretako bat da, eta haren magnitudea 2,1era hurbiltzen da maximoan.
  • Hilaren 3an, 19:00etan, C/2011 L4 Panstarrs kometa Andromeda galaxiatik hegoaldera 2º baino gutxiagora pasatuko da. Ilunabarraren amaieran, 4ko magnitudearekin ikusi beharko litzateke, iparmendebaldeko horizontearen gainetik 5º-ra. Hilaren 9an, Cassiopeiatik hurbil ikus daiteke. Hilaren 24an zeharkatuko du konstelazio hori.
  • Hilaren 4an, 13:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9, 15, 20 eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 4an, 20:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 12, 19 eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 25ean, 20:08an, Ilargiaren eklipse partziala. Ilargiaren iparraldeko zati txiki-txiki bat baino ez da egongo itzalean. Nahikoa izango da, hala ere, gure satelitearen iparraldearen eta egoaldearen arteko argitasun-aldea nabarmentzeko.

Teleskopioarekin:

  • Aldi paregabea Saturno eta haren eraztunak +18º-ko inklinazioarekin ikusteko. Ezingo dugu planetaren itzala eraztunetan ikusi. Izan ere, Eguzkiaren lerro berean egongo da, eta itzala planetaren atzean geratuko da.

Ilargia apirilan

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
03 04:38 Ilbehera.
06 Gutxieneko librazioa latitudean (b = –6,68º).
10 09:37 Ilberria.
12 12:12 Beheranzko nodotik pasatuko da.
13 14:21 Konjuntzio geozentrikoa Pleiadeekin, 5,3°-ra.
14 18:27 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,1°-ra.
15 22:04 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena):
404.863 km (perigeoan baino 42.600 gehiago).
18 12:32 Ilbehera
20 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,85º).
22 Gutxieneko librazioa longitudean (l = –6,61º).
25 00:29 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 0°-ra.
19:58 Ilbete arrosa. Hala deritzo Ipar Amerikako indiarren kulturan apirileko Ilbeteari,
udaberriko lehen loreen koloreagatik.
20:08 Ilargiaren eklipse partziala.
26 02:07 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,5°-ra.
14:02 Goranzko nodotik pasatuko da.
27 19:52 perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena):
362.2633 km (apogeoan baino 42.600 gutxiago).
28 02:03 Konjuntzio geozentrikoan Scorpiusko Antares izarrarekin, 6,6°-ra.
Planetak Apirilen

Merkurio (Ezin da ikusi hil honetan)

Ezin da ikusi hil honetan. 23 h eta 2 h bitarteko igoera zuzena. –7º eta +8º bitarteko deklinazioa.
Aquariusen hasiko du hila. Gero, Piscesera igaroko da, sartu-irten bat egingo du Cetusen, eta, ondoren,
berriz itzuliko da Piscesera. Magnitudea 0,3tik –1,1era handituko zaio.

Artizarra (Arratsaldearen amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 20tik aurrera)

Eguzkia baino 20 minutu beranduago sartuko da, eta, hura ikusteko —hilaren 20tik aurrera bakarrik ikusi
ahal izango da— prismatikoak, kondizio atmosferiko onak eta zeru oskarbia beharko dira mendebalde iparmendebaldeko
horizontean. Hilaren 30ean, Eguzkia baino 45 minutu beranduago sartuko da. 1 h eta 3 h
bitarteko igoera zuzena. +04° eta +16º bitarteko de klinazioa. Piscesen, Ariesera pasatzeko. –3,9ko
magnitudeari eutsiko dio.

Marte (Ezin da ikusi hil honetan)

Hilaren 18an egongo da goi-konjuntzioan. Igoera zuzena, 1h eta 2 h bitartean. +7° eta +13° bitarteko
deklinazioa. Piscesen, Ariesera pasatzeko. 1,3ko magnitudeari eutsiko dio.

Jupiter (Gauaren lehen erdian ikus daiteke)

Eguzkia baino bost ordu inguru geroago sartuko da hilaren 1ean, eta ia hiru ordu geroago 30ean. Hura
ikusteko azken egunak izango ditugu. 4 h eta 5 h bitarteko igoera zuzena. 22º-ko deklinazioa. Hil osoan
Taurusen izango da. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, –2,1etik –2,0ra.

Saturno (Ia gau osoan ikusi ahal izango da)

Hilaren 1ean, Eguzkia sartu eta bi ordura aterako da. Baina oposizioan egongo da hilaren 28an, eta, beraz,
30ean zeruan egongo da Eguzkia sartzerako. Gauerdian igaroko da hegoaldeko meridianotik, 30 graduko
altueran. Lurraren eta Eguzkiaren lerro berean dagoenez, ezin dugu planetaren itzala ikusi eraztunetan;
Cassiniren etena, ordea, ikus daiteke. 72 minutu behar ditu haren argiak gugana iristen. Diametro handiko
teleskopio batekin behatzeko aukera bikaina. 14 h-ko igoera zuzena. –12º-ko deklinazioa. Libran izango da
hil osoan. Haren magnitudeak gora egingo du pixka bat, 0,2tik 0,1era.
Hilaren 28an egongo da Lurrarekiko distantziarik laburrenean. 8,816 UA.
Hilaren 1ean, 14:34an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 9an, 11:17an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 17an, 12:03an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 25ean, 08:37an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Ezin da ikusi hilabete honetan)

0 h-ko igoera zuzena. +3º-ko deklinazioa. Hil osoan Piscesen izango da. 5,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (Ezin da ikusi hil honetan)

22 h-ko igoera zuzena. –10º-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. Magnitudeak gora egingo du
pixka bat, 8,0tik 7,9ra.

Apirilako beste efemeride batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
Egunak 12 ordu eta 44 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 6 minutukoa hilaren 30ean.
Hileko azken egunean, lehenbizikoan baino 48 minutu lehenago aterako da Eguzkia, eta 34 minutu geroago ezkutatuko da.
01 Astelehena. Eguerdian, 2.456.384. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloak, 19 urteko ilargizikloak eta erromatar zergen 15 urteko zikloak, “erromatar indikzio” deiturikoak.
15 12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.
18 Eguzkia, itxuraz, Aries konstelazioan sartuko da (29º).
19 Astrologiaren arabera, Eguzkia Taurusen sartuko da (30°).
22 Lirida izeneko izar iheskorren maximoa. Hilaren 16tik 25era egongo dira aktibo. C/1861 GI Thatcher kometarekin erlazionatuta daude —410 urteko periodoa du kometa horrek—.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net