2014ko apirila

Behatzeko proposamenak

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Behi hutsez

  • Hilaren 2an, 2:00etan, Perseusko Algol izar aldakorraren distira minimoa; 3,3tik 2,1era aldatzen zaio magnitudea. Hilaren 4an, 7an, 10ean, 13an, 16an, 19an, 22an, 25ean, 27an eta 30ean izango dira beste minimoak.
  • Hilaren 3an, Ilgora eder bat ikus daiteke arratsaldearen amaieran, eta haren argi grisaxka mendebaldeko horizontean, Hyadeen eta Pleiadeen artean.
  • Hilaren 4an, 11:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an, 15ean, 20an eta 25ean izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 5ean, 21:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 13an, 20an eta 27an izango dira beste maximoak.

Teleskopioarekin

  • Hilabete osoan ikusi ahal izango da Marteren Ipar Polo zuria.
  • Hilaren 1ean, Jupiterren lau sateliteak ikusi ahal izango dira: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto lerrokatuta egongo dira ordena naturalean planetaren ekialdean.
Ilargia Apiriliran

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 02:33 Beheranzko nodotik pasatuko da.
02 Gehieneko librazioa longitudean (l = 5,55º).
06 21:33

Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,3º-ra.

07 08:32 Ilgora.
08 Gehieneko librazioa latitudean (b = 6,86º).
15:10 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 404.522 km (aurreko perigeoan baino 38.819 gehiago).
14 15:59 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 3,4º-ra.
15 04:19 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 1,7º-ra.
07:06 Ilargi-eklipse osoa. Amerika osoan ikusiko da. Ez da Europan ikusiko, fenomenoa hasi baino pixka bat lehenago sartuko delako. 5:58an hasiko da sartzen itzalean; erabat itzalean egongo da 7:06tik 8:24ra; eta 9:33ean aterako da erabat itzaletik.
07:43 Ilbetea. Egunsentian, ekialdeko eta mendebaldeko horizonteak erabat oskarbi badaude, Eguzkia ekialde ipar-ekialdetik irteten eta, ia aldi berean, Ilargia mendebalde hego-mendebaldean sartzen ikus daitezke.
13:22 Goranzko nodotik pasatuko da.
17 07:09 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,4º-ra.
18 12:56 Konjuntzio geozentrikoan Antaresekin, 8,1º-ra.
22 Gutxieneko librazioa latitudean (b = 6,77°).
07:52 Ilbehera.
23 00:36 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 369.767 km (aurreko apogeoan baino 34.755 gutxiago).
25 20:03 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 4,1º-ra.
28 11:38 Beheranzko nodotik pasatuko da.
29 06:15 Ilberria.
06:00 Eraztun-itxurako eguzki-eklipse ez-zentrala. Antartikan baino ez da ikusiko.
30 21:05 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin 6,9°-ra.

PLANETAK APIRILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Ezin da ikusi hilabete honetan); orbita-abiadura: 172.440 km/h

Konjuntzioan izango da hilaren 26an. 23 h eta 2 h bitarteko igoera zuzena. -06 eta +16º bitarteko deklinazioa. Aquariusen hasiko du hila, eta gero Piscisera, Cetusera, Piscisera eta Ariesera igaroko da. Magnitudea -0,3tik -2ra aldatuko zaio.

Artizarra (Egunsentia baino lehen ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 126.000 km/h

Eguzkia baino 1 ordu eta 45 minutu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta ordu eta erdi baino gutxiago lehenago hilaren 30ean. Abuztura bitartean, goizez ikusi ahal izango dugu egunsentia baino ordubete lehenagotik, 5-10º-ko altitudean ekialde hego-ekialdeko horizontean. Distiraren magnitudea -4,3tik -4,1era aldatuko zaio hilaren 1etik 30era, eta erraz bereiziko da begi hutsez egunez ere. 22 h eta 23 h bitarteko igoera zuzena. -12 eta -02º bitarteko deklinazioa. Capricornusen hasiko du hila, gero Aquariusera igaroko da, eta Piscisen amaituko du. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, -4,3tik -4,1era.

Marte (Gau osoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Oposizioan hilaren 8an, eta Lurretik gertuen hilaren 14an. 100 mm-ko teleskopioarekin, Ipar Poloaren zuri bizia hautemango da. Udan, ur izoztuzko erreserba hori elur karbonikozko estalkitik bereizten da, eta ur-lurrunezko kantitate itzelak askatzen dira planetaren atmosferara. Horren eraginez, harea-ekaitz izugarriak eratzen dira, eta planeta estaltzen dute erabat. 13 h-ko igoera zuzena. -05 eta +03º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudea -1,4tik -1,5ra handitzen zaio lehendabizi, eta gero -1,3ra jaitsi.

Jupiter (gauaren lehen zatian bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Hilaren 1ean, koadraturan izango da Eguzkitik ekialdera. Hilaren 30ean, ilunabarraren amaieran, 30º-ra mendebaldeko horizontean, eta Eguzkia sartu eta handi bost ordura sartuko da mendebalde ipar-mendebaldeko horizontean. Ikusten den aldia txikitzen ari da. 7 h-ko igoera zuzena. +23°-ko deklinazioa. Hil osoan Geminin izango da. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, -2,2tik -2,0ra.

Saturno (gauaren bigarren zatian ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h.

Eguzkia sartu eta 3 ordu baino gehiagora aterako da hilaren 1ean; 30ean, berriz, hura sartu eta handik 1 ordu baino gutxiagora. Hilabete falta da oposizioan izateko. Diskoaren itzala pixkanaka desagertuz doa eraztunen ipar-mendebaldeko partean. 15 h-ko igoera zuzena. -16°-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, -0,2tik 0,1era.

Urano (Eguzkitik hurbilegi dago behatu ahal izateko); orbita-abiadura: 24.480 km/h

Konjuntzioan izango da hilaren 2an. 1 h-ko igoera zuzena. +05°-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (egunsentia baino lehentxeagotik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h

22 h-ko igoera zuzena. -10º-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 8,0tik 7,9ra.

Apirileko Beste Efemeride Batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 01, asteartea. Eguerdian, 2.456.749. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 12 ordu eta 43 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 5 minutukoa, hilaren 31n. Hil honetan, eguzki-argiaren denbora 1 ordu eta 22 minutuan handituko da.
03 21:59an, Eguzkitik zehazki unitate astronomiko (ua) batera pasatuko da Lurra: 149.597.870,691 km edo 8,316746 argi-minutu.
15 12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.
19 00:35ean, Eguzkia Ariesen konstelazioan sartuko da itxuraz (28,89º).
20 Pazko-eguna. Udaberriko lehen Ilbetearen mende dago. Aurten aurreko asteartean izan da, hilaren 15ean. Nizeako kontzilioan erabaki zuten 325. urtean. Pazko-eguna martxoaren 22tik apirilaren 25era bitartean izan daiteke.
Astrologiaren arabera, Eguzkia Tauron sartuko da (30°).
22 Lirida izeneko izar iheskorren maximoa. Lurrak Eguzkiaren inguruan egingo duen ibilbidean, Thatcher kometak (periodo luzekoa) utzi duen hautsa zeharkatuko du, eta izar iheskor hauek sortuko ditu.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net