2016ko apirila

Behaketa proposamenak

(Ordu guztiak denbora uninertsalean eman dira, gehitu 2 ordu ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 06:00an, Perseoseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbil dago haren magnitudea. Hilaren 5an, 7an, 10an, 13an, 16an, 19an, 22ean, 25an, 28an eta 30an izango dira beste minimoak
  • Hilaren 6an, 21:00an, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an, 21an eta 28ean izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3an 06:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 14an, 19an, 24an eta 30an izango dira beste maximoak.

Begi hutsez larri, baina prismatikoekin ongi ikus daiteke

  • Hilaren 10an, 20:00an inguru, ilargiak (estimatu bere errauskin argia) Hyadesetako kumulu irekitako izar batzuk estaliko ditu.

100mm-tik gorako teleskopioarekin

  • Hilaren 1an, 20:18tik 21:21ra, Io eta Europa sateliteen itzala ikus daiteke Jupiterren azalean proiektatuta Hilaren8an, berriro ere, 22:55tik 23:16ra, Io eta Europaren itzalak ikusiko ditugu Jupiterren.
Ilargia Apirilean
  Eguna Ordua Behaketa
  02 Librazio minimoa longitudean (l=-7,7º).
  05 17:21 Beheranzko nodotik pasatuko da.
  06 08:00 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 0,7ºra.
07 11:24 Ilberria.
17:13 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 357.170 km (aurreko apogeoan baino 48.966 gutxiago). Ilargiaren gertutasunak marea biziak ekarriko ditu.
08 13:41 Konjuntzio geozentrikoan merkuriorekin, 5ºra.
10 06:09 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko pleyadeekin, 9ºra.
22:22 Konjuntzio geozentrikoan Aldebaranekin, 0,3ºra.
12 Librazioa maximoa latitudean (b=6,8º).
14 Librazio maximoa longitudean (l=7,6º).
04:00 Ilgora.
16 23:29 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 2,4ºra.
18 03:05 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,1ºra.
18 18:04 Goranzko nodotik pasatuko da.
21 12:16 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 4,9ºra.
16:08 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.342 km (aurreko perigeoan baino 49.172 km gehiago).
22 05:24 Ilbetea. Aurtengo ilbeterik txikierna da (%12 gutxiago), Apogeo eta ordu batzuk geroago ematen delako. 23an, ilargia mendebaldean ikusi ahal izango dugu, eguzkia ekialdetik atera ondoren.
25 05:46 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4,9ºra.
08:40 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9,6ºra.
19:47 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,3ºra.
26 Librazio minimoa latitudean (l=-6,7).
30 Librazio minimoa longitudean (l=-7,4º).
  03:29 Ilbehera.

PLANETAK APIRILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango da hilaren 25 arte); orbita-abiadura: 172.440 km/h 

Hilaren 1an eguzkia sartu eta 50 minutura ezkutatuko da, mendebaldeko zeruhertzean dirdiratuz. Elongazio maximoa hilaren 18an izango da, orduan eguzkia sartu eta bi ordutara ezkutatuko da. Igoera zuzena 01h eta 03h artean, deklinazioa 8º eta 20º bitarte. Piscisetik Ariesera pasako da. Magnitudea nabarmen murriztuko du, -1,5tik 3,2era.

Artizarra (Hilabete honetan ikustea zaila izango da); orbita-abiadura: 126.000 km/h

Nendi garaietatik eta zeruhertz garbi batean bakarrik ikusi ahal izango da. Udara arte itxoin beharko dugu, orduan  mendebaldeko zeruhertzean ikusi ahal izango du arratsalde amaieran. Igoera zuzena 23h eta 2h artean, deklinazioa -3º eta 10º bitarte. Hilabetea Piscisen hasiko du, Cetusetik pasa eta Piscisera bueltatzeko. Magnitudea -3,9an mantenduko du.

Marte (Gauaren bigarren erdialdean ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Hilaren 1an, ekialdetik azalduko da gauerdia baino lehenago, eta gure meridianoan aurkituko da egun sentía baino lehenago, Eskorpioko Antares gainean. 30an, eguzkia sartu eta bi ordutara azalduko da. 17an egonkor aurkituko da, bere erretrogradazio kiribila hasteko. 30an, lurretik oso gertu, 87 milloi km-ra aurkituko da ( distantzia maximoa 378 milloi km dira, minimoa 56). Itxurazko diametroa 16”koa izango da, hau ez da 2005ko abendutik eman. Igoera zuzena 16h, deklinazioa 7eta 8º bitarte. Hilabete guztia Ofiukon emango du. Magnitudea -0,8tik -1,5ra haundituko da.

Jupiter (Gau osoan ikus daiteke); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Hilaren 1an eguzkia sartu baino bi ordu t’erdi lehenago aterako da, indar haundiarekin disdira eginez hego-ekialdeko zeruhertzetik 25ºra. Gure meridianotik pasako da 50ºko altueran, egunsentia iritsi baino lehen arte ikusiko dugu, Momentu egokia behatzeko. Bere erretrogradazio kiribila jarraitzen du ekliptikaren mendebalderuntz, maiatzaren 9 arte iraungo du honek. Igoera zuzena 11h, deklinazioa 7º eta 8º bitarte. Hilabete guztia Leon emango du. Magnitudea -2,4tik -2,3ra jetsiko du.

Saturno (Gau amaieran ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Eguzkia baino sei ordu lehenago aterako da hilaren 1an, eta eguzkia baino 7 ordu lehenago 30an. Erretrogradazio kiribilan jarraitzen du (oposizioa ekainaren 3an izango da). Bere inklinazioa lurrarekiko 26ºtik gertu dabil, ondorioz bere ipar poloa eta planetaren itzala eraztunen ipar-ekialdean ikusi ahal izango dira Igoera zuzena 17h, deklinazioa -21º. Hilabete guztia Ofiukon emango du. Magnitudea 0,3tik 0,2ra pasako da.
Hilaren 7an 12:03ean, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 15an 11:15an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 23an. 10:04an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Hilabete honetan ez da ikusiko); orbita-abiadura: 24.480 km/h

Hilaren 9an eguzkiarekin konjuntzioan aurkituko da, beraz ezin izango dugu ikusi denbora batean. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 8º. Hilabete guztia Piscisen. Magnitudea 5,9an mantenduko da.

Neptuno (Hilabete honetan ez da ikusiko); orbita-abiadura: 19.440 km/h

Oraindik ezingo dugu europatik ikusi, ekliptikaren inklinazioa dela eta, honek ekialde hego-ekialdeko zeruhertz arrasean mantenduko du egusentia baino lehen, Igoera zuzena 23h, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Akuarion. Magnitudea 8tik 7,9ra pasako da.

Apirileko beste efemeride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Asteartea. Eguerdian, 2.457.480. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 12 ordu eta 46 minutuko iraupena du hilaren 1an, eta 14 ordu eta 07 minutukoa hilaren 31an. Ordu eta 21 minutuko diferentzi, 2,7 minutu eguneko
03 Lurra zehazki eguzkitik UA (unitate astronomikoa: 149.597.870.691 Km, edo 8,316746 argi minutu) batera aurkituko da.
15 12:00an, denboraren ekuazioa nulua izango da.
18 12:48an, eguzkia itxuraz Aries konstelazioan (28,91º) sartuko da.
19 Astrologiaren arabera, eguzkia Tauron sartzen da (30º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
23 Pazko judutarra (5776 urteko Nisan hilabeteko 15).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net