2017ko apirila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Gehitu bi ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behaketa Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, 07:00tan, Perseoko Algol izarraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an, 7an, 9an, 12an, 15an, 18an, 21an, 24an, 27an eta 29an izango dira.

  • Hilaren 2an, 21:00tan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 18an, 24an eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 7an, 21:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 15an, 22an, 29an izango dira beste maximoak.

Teleskopioarekin

  • Artizarraren fase gorakorra ikus daiteke, ilargiaren alderantzizkoa dena.
  • Hilaren 7an, Io satelitearen itzala ikusi ahal izango da Jupiter zeharkatzen, mendebaldetik ekialdera.
  • Hilaren 6an Io, Europa, Ganimedes eta Calisto ikus daitezke berezko ordenean, Jupiterren ekialdean.
  • Hilaren 10an, Io, Ganimedes, Europa eta Calisto ikusi ahal izango dira orden honetan Jupiterren mendebaldera.
  • 5,42 urte periodoko 41P Tuttle-Giacobini-Kresak Kometa, periheliotik pasako da. 6 magnitudekoa, bi artzen eta herensugearen kontelazioen artean mugituko da. 1958. urtean aurkitu zuen, Horace Tuttle-k, Giacobini ynen-ek berriro ikusi zuen 1907an, eta 1951an Lubor Kresak-ek.
  • Hlaren 28an, 18:17an,(U.T.) ilgora fin batek Aldebaran izarra ezkutatuko du, ordu horretan egunargia denez, teleskopioarekin bakarrik ikusi ahal izango da. Izarra 19:18tan (U.T.) berragertuko da berriro argitutako ilargiaren aldetik.
Ilargia Apirilan
  Eguna Ordua Behaketa
  01 Librazio maximoa latitudean (b = 6,7º).
09:08 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,3ºra.
03 18:40 Ilgora.
06 Librazio maximoa longitudean (l = 5,6º).
07 04:28 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,7ºra.
09.17 Goranzko nodotik pasatuko da.
10 22:58 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,1ºra.
11 06:09 Ilbetea.
11:06 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,1ºra.
14 Librazio minimoa latitudean (b=-6,6º).
15 06:38 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 9,6ºra
09:48 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.488km (aurreko perigeoan baino 41.625 km gehiago).
16 18:26 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,2ºra
19 09:58 Ilbehera.
21 22:28 Beheranzko nodotik pasatuko da.
22 Librazio minimoa longitudean (l=-7,4º).
23 21:34 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 4,9ºra.
26 12:17 Ilberria.
27 16:13 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 359.341 km (aurreko apogeoan baino 46.147 km gutxiago).
28 01:50 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,1ºra.
09:16 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 5,7ºra.
17:35 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,5ºra. 18:17 eta 19:18 artean, izarra ilargiak ezkutatuta aurkituko da (Teleskopioarekin ikus daiteke).

PLANETAK APIRILAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango da hilaren 10 arte) Orbita-abiadura 172.440 Km/h 

Hilabetea mendebaldeko elongazio maximoan hasiko da (19º) eta 0,2 magnitudean, ondorioz erraz aurkituko dugu arratsalde amaieran mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertz gainean, baina hilaren 10 arte soilik, hilaren  20an behe konjuntzioan aurkituko bait da. Igoera zuzena 2h eta 1h artean, deklinazioa 14º, 16,º eta 8º bitarte. Ariesen hasiko du hilabetea eta Piscisera pasako da. Magnitudea oso azkar jetsiko da 0,7tik 2,7ra.

Artizarra (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) orbita-abiadura 126.000 Km/h

Eguzkia baino ordubete lehenago aterako da hilaren 1an, eta ordu bat eta erdi lehenago hilaren 30an. Distira areagotuz joango da egunez egun, -4,6 magnitudera iritsi arte hilaren 26an. Igoera zuzena 0h, deklinazioa 7º eta 2º artean. Hilabete guztia Piscisen . Magnitudea -4tik -4,6ra igoko da.

Marte (Gauaren hasieran ikus daiteke) Orbita-abiadura 86.760 Km/h

Gauaren hasieran ikusi ahal izango dugu mendebalde Ipar-mendebaldeko zeruertz gainean. Distira gutxiagotuz doa, eta geroz eta goizago ezkutatuko da. Igoera zuzena 3h eta 4h artean, deklinazioa 17º eta 22º bitarte. Hilabetea Ariesen Hasiko du eta Taurora pasa. Magnitudea 1,8tik 1,9ra pasako da.

Jupiter (Gau osoan ikus daiteke) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Eguzkia sartu eta hogei minutura azalduko da hilaren 1an, behaketarako egoera onean. Hilaren 7an oposizioan aurkituko da,. Igoera zuzena 13h, deklinazioa -5º. Hilabete osoa Virgon emango du. Magnitudea -2,4an mantenduko da.

Saturno (Gau amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Egonkor aurkituko da hilaren 6an, eta ondoren erretrogradazio mugimendua hasiko du mendebalderuntz. Behaketarako egoera hobetuz joango da Ekainaren 15 arte, oposizioan aurkitzen denean. Igoera zuzena 18h, deklinazioa –22º. Hilabete guztia Sagitarion emango du. Magnitudea apur bat igoko da, 0.4tik 0,3ra.
Hilaren 1ean 20:50tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 9an 19:15tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 17an 19:20tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 25an 17:32tan, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Ezin izango dugu ikusi hilabete honetan) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Konjuntzioan aurkituko da hilaren 14ean. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 9º. Hilabete guztia Piscisen. Magnitudea 5,9an mantenduko da.

Neptuno (Hilabete honetan ezin izango dugu ikusi) orbita-abiadura 19.440 Km/h

Europatik ezingo dugu ikusi hilabete honetan. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -7º. Hilabete guztia Acuarion emango du. Magnitudea 8,0tik 7,9ra pasako da.

Beste Efemeride Batzuk Apirilan
Eguna

Behaketa
1 Hilaren 1an larunbata, eguerdian, 2.457.845. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 12 ordu eta 45 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 07 minutukoa hilaren 3an.
11 Judutar pazkoa ospatzen da (hebrear herriaren liberazioa Egiptoko esklabotzatik).
15 12:00tan, Denboraren ekuazioa nulua izango da.
16 Pazko-igandea, Martxoaren 21 ondoren dagoen lehen hilbetearen ondorengo igandean ospatzen da. Ondorioz, martxoaren 22 eta apirilaren 25 artean eman daiteke.
Hilaren 16an ere, pazko ortodoxoa ospatzen da. Aurten biak egun berean emango dira, nahiz eta egutegi ortodoxoan, egun hau apirilak 3 izan.
18 18:54tan, eguzkia itxuraz Aries konstelazioan sartuko da (28,92º).
19 Astrologiaren arabera, eguzkia Tauro konstelazioan sartuko da (30º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net