2018ko apirila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. bi ordu gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, 17:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 8an, 16an, 23an eta 30an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 2an, 18:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 18an, 24an eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3an, 02:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 6an, 9an, 11an, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an, eta 29an izango dira.
  • Hilaren 4an, zodiakoaren argia ikus daiteke arratsalde amaieran, mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertz gainean, Aries eta Tauro konstelazioak zeharkatuz.
  • Hilaren 17 eta 18an, arratsalde amaieran, ilgora oso fin bat aurkituko dugu Artizarra eta pleyadeetatik gertu.

Prismatikoarekin edo teleskopioarekin

  • Hilaren 5tik 6ra doan gauaren hasieran, Jupiterren sateliteak ikusiko dira hurrengo ordenean: Europa, Io, Ganimdes eta Calisto. Gaua haurrera doan einean,  Europa eta Iok lekua aldatuko dute elkarren artean,berezko ordenean azaltzeko: Io, Europa, Ganimedes eta Calisto.
  • Hilaren 29an, Jupiterren satetileak ikusi al izango dira hurrengo ordenean: Ganimedes, Io, Europa, eta Calisto, planetaren mendebaldean.
Ilargia Apirilan (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/hora)
  Eguna Ordua Behaketa
  01 12:19 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,9ºra.
03 16:06 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 3,8ºra.
05 02:20 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 9,1ºra.
07 12:19 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 1,9ºra.
17:41 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 3,1ºra.
08 05:31 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.144 km (aurreko perigeoan baino 35.038 km gehiago).
07:18 Ilbehera.
10 08:09 Beheranzko nodotik pasatuko da.
16 01:57 Ilberria.
17 22:05 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 5,2ºra.
19 04:55 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 1,1ºra.
20 14:41 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 368.714 km (aurreko apogeoan baino 35.430 km gutxiago).
22 21:46 Ilgora.
23 12:20 Goranzko nodotik pasatuko da.
24 20:49 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 1,2ºra.
28 20:26 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,9ºra.
30 00:58 Loreen Ilbetea.
19:12 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 3,7ºra

PLANETAK APIRILAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilabete honetan zailtasunez ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Hilaren 1an behe konjuntzioan eta nahiz eta hilaren 29an elongazio maximoan aurkitzen den eguzkiaren mendebaldera, ekliptika hain baju dago, behaketa egokia eragosten duela. Igoera zuzena 0h 38m izango da hilaren 1an, hilaren 14rako 0h 17m arte jetsiko da, gero hilaren 30an 0h 53 minuturaino igotzeko. Deklinazioa 8ºtik hilaren 1an, 1ºra jetsiko hilaren 21 arte, eta 2ºraino igoko da berriro hilaren 30an. Hilabetea Piscisen hasiko du, eta Cetusera pasako da. Magnitudea 4,2tik 1ra areagotuko da.

Artizarra (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Eguzkia sartu eta ordu t’erdi beranduago ezkutatuko da hilaren 1an, eta bi ordu inguru beranduago 30an.  Igoera zuzena 2h eta 4h artean, deklinazioa 11º eta 22º bitarte. Hilabetea Ariesen hasiko du eta Taurora pasako da. Magnitudea -3,9tik -4ra pasako da.
Hilaren 24an Pleyadeen ondoan aurki dezakegu.

Marte (Gauaren bigarren erdialdian baino gutxiago ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia baino lau ordu lehenago. Erretrogradazioan dagoen Saturnoren itxurazko posizioa igaro, eta ekialderuntz jarraituko du. Batazbeste 1,1 milloi km eguneko gerturatzen jarraitzen dugu. Uztailaren 27an, oposizioan, 57 milloi Km-tara aurkituko gara. Igoera zuzena 18h eta 19 artean, deklinazioa -23º. Hilabetea Sagitarion pasako du. Magnitudea 0,1tik -0,5ra igoko da.
Hilaren 2an Saturnoren ondoan aurkituko dugu, Sagitario konstelazioaren gainean.

Jupiter (Gauaren bigarren erdialdian bainoi gehiago ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Eguzkia baino hiru ordu  lehenago azalduko da hilaren 1an, eta ordu erdi lehenago 30an,ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik. Ekliptikaren mendebalderuntz erretrogradazio mugimenduan jarraitzen du. 28º besterik ez da igoko meridianoan, beraz argi kutsadura eta turbulentzien eremuan. Sateliteen mugimendua teleskopioarekin edo prismatikoekin behatzeko aukera izango dugu. Igoera zuzena 15h, deklinazioa -17º. Hilabete guztia Libran. Magnitudea -2,4tik -2,5ra areagotuko da.

Saturno (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Eguzkia baino lau ordu lehenago azalduko da hilaren 1an, eta bost ordu lehenago 30an. Meridianoan 22º besterik ez da igoko, egunsentia baino lehenxeago. Igoera zuzena 18h, deklinazioa -22º. Hilabete guztia Sagitarion. Magnitudea 0,5tik 0,4ra pasako da.
Hilaren 04an 04:16an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 12an 02:11an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 20an 03:06an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 28an 00:45an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Hilabete honetan ezin izango dugu ikusi) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Hilaren 18an, eguzkiarekin konjuntzioan aurkituko dugu . Igoera zuzena 1h 50m, deklinazioa 10º. Hilabetea Piscisen hasiko du, eta Ariesera pasako da. Magnitudea 5,9an manteduko da.

Neptuno (Hilabete honetan ezin izango dugu ikusi) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Ekliptikaren inklinazioak zeruertzetik arrasean mantenduko du. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -6º. Hilabete guztia Acuarion. Magnitudea  8tik 7,9ra pasako da..

Apirilako Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
1 Igandea, eguerdian, 2.458.210 egun juliotarra hasiko da.
Egunak 12 ordu eta 44 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 05 minutukoa hilaren 30an.
Pazko-igandea, urtero aldatu egiten da Udaberriko lehen ilbetearen arabera ezartzen delako. 325. Urteko Nicea-ko kontzilioaren arabera  “ Pazko-igande martxoaren 21 ondoren dagoen lehen ilbetearen ondorengo igandean izango da”.
4 Lurra eguzkitik zehazki UA batera pasako da: 149.597.870,691 km, edo 8,32 argi-minutu.
8 Pazko ortodoxoa ospatzen da, honen kalkulua juliotar egutegian funtsatzen da, Julio Cesar-ek ezarri zuen K.a. 46. Urtean, guk erabiltzen dugun egutegi Gregorianoaren ordez.
15 Denboraren ekuazioa nulua izango da.
19 00:59tan, eguzkia itxuraz Aries konstelazioan sartuko da (28,93º).
20 Astrologiaren arabera, eguzkia Tauro konstelazioan sartuko da (30º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
22 Lurrak 410 urte periodoko “C/1861 G1 Thacher” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, ondorioz Lirida izeneko izar iheskorrak sortuaz.
23 Lurrak 5,3 urte periodoko “26P Grigg-Skjellerup” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, ondorioz Pupida izeneko izar iheskorrak sortuaz.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net