Apirila 2020

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 1an, 14:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 6an 22:00tan, 12an 07:00tan, 17an 16:00tan, 23an 01:00tan, eta 28an 09:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 2an, 18:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. 9an 22:00tan, 17an 02:00tan eta 24an 06:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 3an, 11:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 6an 08:00tan, 9an 05:00tan, 12an 02:00tan, 14an 23:00tan, 17an 20:00tan, 20an 16:00tan, 23an 13:00tan, 26an 10:00tan, eta 29an 07:00tan izango dira beste maximoak.

- Gauaren hasieran,  zeru ireki batean eta argi kutsaduratik libre dagoen nonbaitetik, gure galaxia, esnebidea, ikusi dezakegu hegoalde hego-mendebaldeko zeruertzetik iparralderuntz luzatuz.

- Hilaren 10aren inguruan, gauen amaieretan, Marte, Saturno eta Jupiter planeten lerrokatzea ikusi dezakegu hego-ekialdeko zeruertz gainean, eguzkia atera baino ordu batzuk lehenago.

- Hilaren 29an, lau satelite galilearrak Io, Europa, Ganimedes eta Calisto sateliteak ikusi al izango dira berezko ordenean lerrokatuta Jupiterren ekialdera.

  • Prismatiko edo teleskopioarekin:

- Hilaren 15an, eguzkia atera eta ordubetera, ilargia ilbeheran eta Jupiter, gure meridianotik gertu aurkituko ditugu 4ºko tartean besterik ez. Ilargia gidari egokia da egunargian prismatikoekin ikusteko.

-Hilaren 26an, eguerdian, ilargia ilgoran aurkituko dugu hego zeruertzetik 70ºra, eta honen ondoan Artizarra.

ILARGIA APIRILAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

01 10:21tan, Ilgora.

02 librazio minimoa longitudean (l= -0,8º).

02 06:54tan, konjuntzio geozentrikoan Geminiseko Pollux izarrarekin, 4,9ºra.

04 21:29tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,8ºra.

07 librazio minimoa latitudean (b = -6,5º).

07 18:09tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 356.907 km (aurreko apogeoan baino 49.785 km gutxiago).

08 02:35tan, aste santuko ilbetea. Martxoaren 21 ondoren dagoen lehen ilbetea da, pazkoako igandea, eta honekin aste santua, pasatako garizuma eta pasatako ihauteriak kalkulatzeko erabiltzen dena. Perigeoaren gertutasunaren ondorioz, normalean baino koefiziente altuagoko marea biziak sortuko dira.

11 13:25tan, konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 6.4ºra.

13 librazio maximoa longitudean (l= 7,5º).

13 02:59tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

14 22:56tan, Ilbehera.

14 23:47tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2ºra.

15 10:21tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,5ºra.

16 05:42tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 2ºra.

20 librazio maximoa latitudean (b= 6,6º).

20 19:00tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.462 km. (aurreko perigeoan baino 49.555 km gehiago).

23 02:26tan, Ilberria.

26 03:03tan, konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 3,7ºra.

26 16:38tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 6ºra.

27 17:54tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

27 20:46tan, 4,2 magnitudeko 1 Geminorum (Flamsteed zenbakia) izarraren ezkutaketa (ez da ez Pollux ezta Castor, baizik eta  eskubiko bikia den Castorren oinean) Donostiko ilargiaren eskutik. 21:13tan berragertuko da. Zeruertzetik 26ºra aurkituko dira, eta argitutako ilargiaren zatia %20a izango da. Izar honek markatuko du eguzkiaren punturik altuena ekliptikaren zehar; ipar hemisferioan uda hasten den unea.

29 13:17tan, konjuntzio geozentrikoan Geminiseko Pollux izarrarekin, 4,7ºra.

30 librazio minimoa longitudean (l= -7,2º).

30 20:39tan, Ilgora.

PLANETAK APIRILAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (hilabete honetan ez da ikusiko) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h

Ekliptikaren inklinazioaren ondorioz, behaketa ezinezkoa da gure latitudetik hilabete honetan. Igoera zuzena 23h 08m eta deklinazioa -7º55’ hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 2h 08m eta deklinazioa -11º58’.  Acuario, Piscis, Cetus, Piscis eta Ariesetik pasako da. Magnitudea +0,4tik hilaren 1an, -1,6ra 30an igoko da.

Artizarra (arratsalde amaieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h Eguzkia jarri eta lau ordura ezkutatuko da hilaren 1an, eta hiru ordu eta 40 minutu beranduago 30an. Oso ongi ikus daiteke arratsalde amaieran, mendebaldeko zeruertzetik 25ºra hilaren 1an eta 15ºra jetsiko da 30an. Hala ere, disdira areagotuz joango da, lurrarekiko distantzia gutxituz bait doa. Igoera zuzena 3h 36m eta deklinazioa 23º01’ izango da hilaren 1an, eta hilaren 30an igoera zuzena 5h 08m eta deklinazioa 27º43’. Hilabete osoa Tauron. Magnitudea maximora helduko da hilabete honetan, -4,4ik -4,6ra igotzean.

Hilaren 3an Pleyadeen kumulu irekia zeharkatuko du.

Hilaren 15an Tauroko Aldebaran izarraren ondoan aurkitu dezakegu. Kolorazioen arteko diferentzia ikus daiteke.

Marte (Gauaren amaieran aurkituko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Lurrera gerturatzen jarraitzen du. Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia baino 3 ordu lehenago. Hilaren 1an Igoera zuzena 20h 12m m eta deklinazioa -20º59’ izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 21h 34m eta deklinazioa -16º08’. Hilabete osoa Capricornion. Magnitudea  0,8tik 0,4ra igoko da.

Jupiter (gau amaieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik irtengo da eguzkia baino hiru ordu lehenago 1an, eta lau ordu lehenago 30an. Hilaren 15an koadraturan eguzkitik mendebaldera. Behaketarako aukerak areagotuz doaz. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 44m eta deklinazioa -21º21’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea -2,2tik -2,4ra igoko da.

Saturno (gau amaieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik irtengo da, eta eguzkia baino hiru ordu lehenago irtengo da hilaren erdialdean. Hilaren 21an koadraturan eguzkitik mendebaldera. Behaketarako baldintzak hobetzen joango dira hilabetean zehar. Hilaren 1an Igoera zuzena 20h 10m eta deklinazioa -20°07’. Capricornion hilabete osoa. Magnitudea 0,6an mantenduko da.

Hilaren 1an, gauaren amaieran, Martetik oso gertu aurkituko dugu. Kolorazioen diferentzia behatu.

Hilaren 07an 17:32an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 15an 14:39an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 23an 16:55an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (hilabete honetan ez da ikusiko) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Eguzkiarekin konjuntzioan hilaren 26an, hilabete honetan ez da ikusiko. Igoera zuzena 2h 11m, deklinazioa 12º43’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen. Magnitudea 5,9ra jetsiko da.

Neptuno (hilabete honetan ez da ikusiko) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

Nahiz eta gau amaieran azaltzen hasten den, ekliptikaren inklinazioak, zeruertzetik arrasean mantenduko du, eta ondorioz ezingo dugu ikusi. Igoera zuzena 23h 21m, deklinazioa -5º18’m hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 8tik 7,9ra igoko da.

APIRILEKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, asteazkena, eguerdian, 2.458.941. egun juliotarra hasiko da.

- Egunak 112ordu eta 46 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 7 minutu hilaren 30an.

- Hilaren 3an, 13:40tan, lurra eguzkitik UA zehatz batera pasako da.

- Hilaren 9an judutar pazkoa ospatzen da (15 nissan 5780).

- Hilaren 12an, Martxoaren 21 ondoren datorren lehen ilbetearen ondorengo lehen ingandea, Kristautasunak berpizte pazkoa ospatzen du,  325. urtean ospatu zen Nizeako kontzilioan adostu zen moduan.

- Hilaren 15an 12:00tan, Denboraren ekuazioa nulua izango da.

- Hilaren 18an, 13:12tan, eguzkia itxuraz Aries konstelazioan sartuko da (29º).

- Hilaren 19an, Ortodoxo pazkoa ospatzen da (apirilaren 6a da juliotar egutegian, Julio Cesarrena, 46 K.a.)

- Hilaren 19an, astrologiaren arabera, eguzkia Tauro konstelazioan sartuko da (30º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

- Hilaren 22an, Lurrak 410 urte periodoko C/1861 G1 Thatcher kometak utzitako lorratza zeharkatuko du, Lirida bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortuaz. Ilberriak behaketa erreztuko du.

- Hilaren 24, Ramadam  hasiera da musulmanentzat, maiatzaren 23an amaituko dena, hegiraren 1441.urtea.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net