2012ko abuztua

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 04:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbiltzen da. Hilaren 5, 7, 10 , 13, 16, 19, 22, 25, 28 eta 30ean izango dira beste minimoak. Identifikatutako lehen izar aldakorretako bat da, eta haren magnitudea 2,1era hurbiltzen da.

  • Hilaren 3an, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11n, 18an eta 25ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 6an, 01:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 11n, 16an, 22an eta 27an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 12an, Pertseida izeneko izar iheskorren maximoa. 109P Swift-Tuttle kometarekin batera agertzen dira (134,6 urteko periodoa du), eta 1992ko abenduan izan zen haren azken iragaitea. Aztarna luze, distiratsu eta iraunkorrak utzi ohi dituzte. Batzuk benetako bolidoak dira, eta Artizarrak baino magnitude handiagoa dute. Ilargirik gabe gau bete-betera arte, haiek behatzeko aukera ona izango da.

  • Hilaren 14an, arratsaldearen bukaeran, Eguzkia sartu eta ordu eta erdira, hego-mendebaldeko horizontearen gainean, 5º-ra, Saturno, Marte eta Spica lerrokatuta egongo dira. Martek du distira txikiena. 5º-ko diametroko zirkuluan, prismatiko gehienekin ikusteko modukoa, ikus daitezke hirurak.

  • Hilaren 15a eta 28a bitartean, egunsentiaren aurretik, argi zodiakala ikusi ahal izango da ekialde ipar-ekialde horizontearen gainetik. Cancer eta Gemini konstelazioak zeharkatzen ditu Taurora zuzenduta.

Teleskopiorekin:

  • Hilaren 8an, 02:34tik 04:28ra, Ioren eta Europaren itzala ikusi ahal izango da Artizarrean proiektatuta. Egun horretan bertan, 04:38tik 05:57ra, itzalak ikusi ostean, sateliteak ikusi ahal izango dira biak batera planetaren diskoaren aurretik igarotzen direla. Sateliteak ikusteko, nahikoa da 30 handipeneko tresna bat. Haien itzalak ikusteko, 100 mm baino diametro handiagoa duen tresna bat behar da, behar bezala doitua, eta zeruan ez du izan behar ez kutsadurarik, ez turbulentziarik.

Ilargia Abuztuan

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
02 03:28 Ilbetea. Mendebaldetik sartzen da. Eguzkia ekialdetik ateratzen den unean.
04 Gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,56º).
05 Gehienezko librazioa longitudean (l = 5,67º).
09 18:56 Ilbehera.
10 01:35 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 404.122 km. (Perigeoan baino 34.381 gehiago).
20:19 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 3,9º-ra.
11 00:05 Beheranzko nodotik pasatuko da.
20:30 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 0,1º-ra.
13 19:42 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 0,6º-ra.
16 05:06 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 3,6º-ra.
17 15:55 Ilberria.
21 22:22 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 1º-ra.
22 02:23 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 5,5º-ra.
07:52 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 2,3º-ra.
23 18:30 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 369.741 km. (Apogeoan baino 34.381 gutxiago).
24 11:39 Goranzko nodotik pasatuko da.
13:54 Ilgora.
25 02:21 Konjuntzio geozentrikoan Antares Scorpius izarrarekin, 5,4º-an.
31 Gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,53º).
13:59 Ilbetea. Eguzkia atera aurreko unean sartu, eta Eguzkia sartu baino minutu batzuk lehenxeago aterako da. Hilabete bateko bigarren ilbeteari "Ilargi urdin" esaten zaio AEB tradizioan. Ez du zerikusirik kolorearekin.

Planetak Abuztuan
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Merkurio
(10etik 27ra)
Marte Jupiter
Artizarra Saturno
Jupiter

Merkurio

Ikusteko zaila hilaren 10a baino lehen; egun horretan ateratzen da, Eguzkia baino ordubete lehenago, ekialde ipar-ekialdeko horizontetik. Hilaren 16an izango du elongazio maximoa, Eguzkitik mendebaldera, 18,7°-ra. Haren distira zertxobait indartzen den arren, Eguzkira gerturatzen da berriro, eta ezinezkoa da hilaren 27az geroztik ikustea. 8 h eta 10 h bitarteko igoera zuzena.15°, 18° eta 14° bitarteko deklinazioa. Cancerren hasiko du hila, eta Leon bukatuko du. Magnitudea 2,5etik –1,5era aldatuko zaio.

Artizarra

Eguzkia baino hiru ordu eta laurden lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta hiru ordu eta berrogeita bost minutu inguru lehenago hilaren 31n. 45,8°-ra iritsiko da hilaren 15ean; orduantxe izango du, hain zuzen, elongaziorik handiena Eguzkitik mendebaldera. Ekliptikaren elebazioa goizez denez, ikuskizun bikaina eskaintzen du. Hilaren 1ean, 10°-ra egongo da ekialdeko horizontearen gainean, egunsentia baino lehenxeago; eta hilaren 31n, ia 20°-ra. 5 h eta 7 h bitarteko igoera zuzena. +19° eta +20° bitarteko deklinazioa. Taurusen hilaren hasieran, Orionen iparraldea zeharkatu, eta Geminin sartuko da. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, –4,4tik –4,2ra. 

Marte

Eguzkia baino bi ordu eta erdi geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta bi ordu geroago hilaren 31n. Hilaren erdia baino lehenxeago, Saturnoren eta Spicaren artean jarriko da. 13 h eta 14 h bitarteko igoera zuzena. –7° eta –13° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudea 1,2tik 1,4ra jaitsiko zaio.

Jupiter

Eguzkia baino lau ordu eta erdi inguru lehenago aterako da hilaren 1ean, eta ia zazpi ordu lehenago 31n. Ondo ikusteko moduan izango da gauaren bigarren erdian, 30°-ra, hasieran ekialdeko horizontearen gainean, eta amaieran ekialde hego-ekialdeko horizontearen gainean. Satelite galileotarrak aldi bereaen ikusi ahal izango dira igarotzen. 4 h eta 5 h bitarteko igoera zuzena. 21°-ko deklinazioa. Hil osoan Taurusen izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, –2,2tik –2,3ra.
Hilaren 3an, 04:00etan, Taurusko Aldebaran izarraren ondoan ikusi ahal izango da, 4,7°-ra. Ekialdeko horizontearen gainean Eguzkia atera baino bi ordu lehenago.

Saturno

Planeta hau behatzeko aldiaren amaiera. Hilaren 1ean, arratsaldearen amaieran, mendebalde hego-mendebaldeko horizontetik 20° baino gutxiagora izango da. Hilaren 31n, Eguzkia baino geroxeago sartuko da. Argi-poluzioa eta turbulentzia atmosferikoak direla eta, nekez ikusiko da. 13 h-ko igoera zuzena. –7° eta –8° bitarteko deklinazioa. Virgon izango da hil osoan, Spica izarretik gertu. 0,8ko magnitudeari eutsiko dio.
Hilaren 4an, 17:43an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 12an, 14:52an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 20an, 17:36an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 28an, 14:58an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano

Ikusgai izango da gauaren bigarren zatian. Kutsatu gabeko zeruarekin, begi hutsez ikusi ahal izango da egunsentiaren aurretik, 45°-ra hego-ekialdeko horizontearen gainetik. 0 h-ko igoera zuzena. 2°-ko deklinazioa. Hil osoan Cetusen izango da. Haren magnitudeak gora egingo du pixka bat, 5,8etik 5,7ra.

Neptuno

Oposizioan hilaren 24an. Tresna egoki batekin behatzeko moduan egongo da. Hurrengo oposizioa 2013ko abuztuaren 27an izango da. 22 h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 7,8ko magnitudeari eutsiko dio.

Abuztuko Beste Efemeride Batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Asteazkena. Eguerdian, 2.456.141. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
Egunak 14 ordu eta 32 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 13 ordu eta 13 minutukoa hilaren 31n. Hilaren azken egunean, lehenengoan baino 33 minutu geroago ateratzen da Eguzkia, eta 46 minutu lehenago ezkutatzen da.
10 Eguzkia, itxuraz, Leo konstelazioan sartuko da (138,08°).
18 Aurten, ramadam hilabetearen azken egun teorikoa.
22 Astrologiaren arabera, Eguzkia Virgon sartuko da (150°).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net