2014ko abuztua

Behatzeko Proposamenak

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Udako ordutegian, gehitu 2 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi-hutsez

  • Hilaren 3an, 9:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbil dago haren magnitudea. Hilaren 6an, 9an, 11n, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an, eta 29an izango dira beste minimoak. Izar aldakor gisa identifikatutako lehen izarretako bat izan zen Algol. Lehena Balearen konstelazioko Mira izan zen.
  • Hilaren 5ean, 21:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 11n, 16an, 21ean eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 5ean, 21:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 13an, 20an eta 27an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 23a eta hurrengo hamabostak une egokiak dira argi zodiakala ikusten saiatzeko ekialde ipar-ekialde horizontean, egunsentia baino lehentxeago.
  • Hilaren 23an Egunsentia baino lehentxeago, Ilbehera mehe baten argi grisaxka ikus daiteke Artizarretik hurbil, ekialdeko horizontetik gertu.

Teleskopiarekin

  • Día 4, aprovechando la Libración mínima en longitud, puede verse en la superficie lunar, Rupes Recta. El día 31 a las 18:59 puede verse Saturno “pegado” a la Luna Creciente y ambos cerca de Marte.
Ilargia Abuztuan

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  02 11:23 Goranzko nodotik pasatuko da.
  13:50 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 2,3º-ra.
  03 10:02 konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 2,2º-ra.
04 00:50 Ilgora.
10:31 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,1º-ra.
Gutxieneko librazioa longitudean (l = -7,8º). Rupes Rectari behatzeko une egokia.
  06 01:36 Konjuntzio geozentrikoan Antares Scorpius izarrarekin, 8,4º-an.
  09 Gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,6°). Endymion kraterrari behatzeko une egokia.
  10 17:38 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 356.922 km (aurreko apogeoan baino 49.625 gutxiago). Ilbetea izan eta handik denbora gutxira pasatuko denez perigeotik, marea biziak izan daitezke.
18:10 Ilbetea. Urteko handiena da, ia perigeoarekin bat egiten baitu. Eguzkia sartu baino ordubete lehenago aterako da. Une egokia da bi astroei batera 180º-ko argazki panoramiko bat ateratzen saiatzeko.
15 00:17 Beheranzko nodotik pasatuko da
  16 Gehieneko librazioa longitudean (l = 7,7º). Thermofilus, Cyrillus eta  Catharina kraterrei behatzeko une egokia da.
17 12:27 Ilbehera.
17 22:52 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Pleiadeekin, 7,3º-ra.
18 18:09 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Aldebaran izarrarekin, 1,6º-ra.
  22 Gehieneko librazioa latitudean (b = 6,7º). Grimaldi kraterrari behatzeko une egokia.
  23 16:43 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,5°-ra.
  24 02:01 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 5,5º-ra.
  06:04 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.532 km (aurreko perigeoan baino 49.610 gehiago).
25 14:13 Ilberria.
29 13:13 Goranzko nodotik pasatuko da
19:31 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 2,5º-ra.
  31 18:59 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,4º-ra.
  23:44 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4,1º-ra.
PLANETAK ABUZTUANLOS PLANETAS EN AGOSTO (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Ezin da ikusi hilabete honetan); orbita-abiadura: 172.440 km/h 

Goi-konjuntzioan izango da hilaren 8an; gero, arratsaldean agertu beharko luke zeruan, baina, ekliptikaren inklinazioak mendebaldeko horizontearen gainean zapaltzen duenez, ia ezinezkoa da ikustea. 08 h eta 11 h bitarteko igoera zuzena. +21 eta +02º bitarteko deklinazioa. Cancerren hasiko du hila, Leora igaroko da gero, eta Virgon amaituko du. Magnitudea -1,8tik -0,5era aldatuko zaio. 

Artizarra (egunsentia baino lehen ikusi ahal izango da); orbita-abiadura:126.000 km/h.

Eguzkia baino bi ordu lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta ordubete eta 20 minutu lehenago bakarrik hilaren 31n. Eguzki-elongazioa 14º baino ez da hilaren bukaeran; amaitzen ari da, beraz, goizez ikusi ahal izan dugun epe luzea. Oraindik ere ikus daiteke ekialde ipar-ekialde horizontean. 07 h eta 09 h bitarteko igoera zuzena. +22 eta +15° bitarteko deklinazioa. Geminin hasiko du hila, Cancerrera igaroko da, eta, gero, Leon amaituko du. -3,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Hilaren 18an, Jupiterren ondoan izango dugu.  

Marte (gauaren hasiera-hasieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h.

Eguzkia baino hiru bat ordu geroago sartuko da hilaren 1ean (22:30 inguruan), eta Eguzkia baino bi ordu eta erdi geroago hilaren 31n. 14 h eta 15 h bitarteko igoera zuzena. -14 eta -19° bitarteko deklinazioa. Virgon hasiko du hila, eta Librara igaroko da gero. Magnitudea 0,4tik 0,7ra jaitsiko zaio.
Hilaren 31n, 23:44an, Ilargiaren eta Saturnoren ondoan ikusi ahal izango da, 4,1º-ra.

Jupiter (egunsentia baino lehentxeago ikusi ahal izango da hilaren 8tik aurrera): orbita-abiadura: 47.160 km/h

Eguzkia baino 45 minutu lehenago (4:15) agertuko da hilaren 1ean, ekialde ipar-ekialde horizontearen gainean. Hilaren 31n, bi ordu eta erdi lehenago aterako da jada. 8:30 h eta 8:50 h bitarteko igoera zuzena. +19° eta +18° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Cancerren izango da. -1,8ko magnitudeari eutsiko dio.
Hilaren 18an, Artizarraren ondoan ikusi ahal izango dugu.

Saturno (gauaren hasieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Gero eta goizago ateratzen da, eta hilaren 1ean, arratsaldearen amaieran, hego-mendebaldeko horizontetik 20º-ra ikusi ahal izango da, eta hilaren 31n, berriz, 10º-ra bakarrik. Ekliptikaren inklinazioa dela eta, gero eta aukera gutxiago dago kalitatezko behaketak egiteko. 15 h-ko igoera zuzena. -15°-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. Magnitudeak behera egingo du pixka bat,0,5etik 0,6ra. 
Hilaren 31n, 18:59an, Saturno Ilgorari “erantsita” ikusiko da, eta biak Marte inguruan.

Urano (gauaren amaieran aterako da); orbita-abiadura: 24.480 km/h

Teorian, begi hutsez ikus daiteke. 1 h-ko igoera zuzena. +05º49’ eta +05º37’ bitarteko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 5,8tik 5,7ra.

Neptuno (ia gau osoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h.

Oposizioan hilaren 29an. Teleskopio on bat behar da behatzeko. Erretrogradazio-mugimenduan jarraitzen du. 22 h-ko igoera zuzena. -9º42’ eta -9º56’ bitarteko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 7,8ko magnitudeari eutsiko dio.

Abuztuko Beste Efemeride Batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Ostirala. Eguerdian, 2.456.871. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 14 ordu eta 32 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 13 ordu eta 13 minutukoa, hilaren 31n.
10 23:07an, Eguzkia Leo konstelazioan sartuko da itxuraz (138,25º).
13 Swift-Tuttle kometak (130 urteko periodoa du) utzi duen hauts-lorratza zeharkatuko du Lurrak; 1992an izan zen haren azken iragaitea. Horren ondorioz, Pertseida izar uxoak ikusiko dira. Ilbetea dela-eta oso zaila izango da ikustea.
23 Astrologiaren arabera, Eguzkia Virgon sartuko da (150°).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net