2015eko abuztua

Behatzeko proposamenak

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Udako ordutegian, gehitu 2 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, eguerdiko hamabitan, Perseo konstelazioko Algol izarraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu izango du. Hilabeteko beste minimoak, hilaren 5an, 8an, 11an, 13an, 16an, 19an, 22an, 25ean, 28an eta 31an.
  • Hilaren 6an, 14:00an, Eta Aquilae izarraren distira maximoa, zeinen magnitudea 3,5tik 4,4ra aldatzen da 7,177 egunero. Hileko beste maximoak 14an, 21an eta 28an izango dira.

Teleskopioarekin

  • Saturnoren eraztunak oso ongi ikusten jarraituko dira.
Ilargia Abuztuan

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  02 10:13 Perigeotik pasatuko da Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 362.143 km (aurreko apogeoan baino 42.701 gutxiago).
04 02:53 Beheranzko nodotik pasatuko da.
07 02:04 Ilbehera.
08 05:51 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Pleyadeekin, 8,5ºra.
23:45 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,7ºra.
09 Gehieneko librazioa longitudean (l=6,2º).
11 Gehieneko librazioa latitudean (b=6,7º).
14 14:54 Ilberria.
17 23:05 Goranzko nodotik pasatuko da.
18 03:08 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.849 km (aurreko perigeoan baino 43.706 km gehiago).
19 21:23 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica Izarrarekin, 4,1ºra.
22 18:02 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,5ºra.
19:32 Ilgora.
23 15:40 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9,5ºra.
24 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -7,3º).
25 Gutxieneko librazioa latitudean (b=-6,7º).
29 18:36 Ilbetea. Horizonte argi batekin, hilaren 29an, ilargi iha betea mendebalde hego-mendebaldetik sartzen ari den bitartean, eguzkia ekialdetik aterako da. Arratsalde amaieran ordea, eguzkia mendebaldetik sartzen ari den bitartean, ilargia ekialde hego-ekialdetik azalduko da.
30 15:33 Perigeotik pasatuko da Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 358.294 km (aurreko apogeoan baino 47.555 gutxiago).
31 10:20 Beheranzko nodotik pasatuko da.
PLANETAK ABUZTUAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Nekez ikus daiteke arratsalde amaieran); orbita-abiadura: 172.440 km/h

Hilabete erdialdean ikusi ahal izago da, mendebalde horizontetik gertu. Igoera zuzena 9h eta 12h artean, deklinazioa 16º eta -2º bitarte. Hilabetea Leon hasiko du eta Virgon amaitu. Magnitudea -1,1tik 0,5ra gutxituko du. Hilaren 5ª eta 8aren artean, Artizarra eta Jupiterren  ondoan ikusiko da.

Artizarra (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da hilaren 20tik aurrera); orbita-abiadura:126.000 km/h.

Behe konjuntzioan hilaren 15an. 31ean, eguzkia atera baino ordu t’erdi lehenago aterako da. Gauaren amarieran ikusi ahal izango dugu 2016. urte  hasierarte. Igoera zuzena 10h eta 09h artean, deklinazioa 6,3º eta 8,4º bitarte. Leo, Sestante, Hyades, Hydra, Leo eta Kantzer ibilbidea egingo du. Magnitudea -4,1 eta -4,2 bitarte aldatuko da hilabetean zehar. Hilaren 5ª eta 8aren artean  Artizarra eta Jupiter ondoan ikusi ahal izango da.

Marte (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da hilaren 20tik aurrera); orbita-abiadura: 86.760 km/h.

Eguzkia baino bi ordu lehenago aterako da, ekialde ipar-ekialdeko horizontetik gertu. Igoera zuzena 08h eta 09h artean, deklinazioa 21º eta 18º bitarte. Hilabete osoa Kantzerren,. Magnitudea 2tik 2,1ra murriztuko zaio.

Jupiter (Gutxi ikusiko ahal dugu hilabete honetan); orbita-abiadura: 47.160 km/h.

Konjuntzioan hilaren 26an. Prismatikoekin ikusi ahal izango da hilabete hasieran mendebalde ipar-mendebalde horizonte gainean, eguzkia sartu eta orduerdi beranduago. Igoera zuzena 10h, deklinazioa 12º eta 11º bitarte. Hilabete guztia Leon. Magnitudea -1,7an mantenduko da. Hilaren 5ª eta 8aren artean  Artizarra eta Merkurioren ondoan ikusi ahal izango da.

Saturno (Gauaren lehen erdian ikusgai); orbita-abiadura: 34.560 km/h.

Hilaren 1ean, eguzkia sartu eta ordubete beranduago ikus daiteke hegoaldeko horizontean, eta hegoalde hego-ekialdeko horizontean 31an. Igoera zuzena 16h, deklinazioa -18º. Hilabete guztia libran. Magnitudea 0,3tik 0,4ra pasako da.
Hilaren 3an 10:29ean, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera
Hilaren 11n 11:00an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera
Hilaren 19an 09:27an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera
Hilaren 27an 10:13an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Egunsentia baino lehentxoago ikus daiteke); orbita-abiadura: 24.480 km/h.

Igoera zuzena 1h, deklinazioa 7º. Hilabete guztia Piscisen. Magnitudea 5,8tik 5,7ra igoko zaio.

Neptuno (Gau amaieran ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h.

Bere erretrogradazio bukle mantxoan murgilduta darrai.Igoera zuzena 23h, deklinazioa -9º. Hilabte guztia akuarion. Magnitudea 7,8an mantenduko da.

Abuztuaren Beste Efemeride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Astelehena. Eguerdian, 2.457.236. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 14 ordu eta 33 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 13 ordu eta 16 minutukoa hilaren 31n.
11 05:37an, eguzkia itxuraz Leo konstelazioan sartuko da (138,26º).
13 Lurrak 109P Swift-Tuttle kometak utzitako lorratza zeharkatuko du. Kometa honek 134,6 urteko periodoa du, eta honen azken pasatzea 1992ko abenduan izan zen. Honek sortzen ditu Perseidas bezala ezagutzen diren izar iheskorrak. Lehenengoak Uztailaren17an ikusi ahal izango dira Kasiopeatik azalduz, Perseoruntz aldatzen joateko. Arrasto, luze, distiratsu eta iraunkorrak utzi ohi dituzte, eta batzuk benetazko bolidoak dira; Artizarra baino magnitude handiagokoak.  Teorikoki arratsalde amaieran izango da maximoa, baina gau horretan bertan eta bai haurretik eta atzetik datozenetan ikusi ahal izango dira, gainera Ilberritik gertu emango denez ikuskatzeko egoera egokia izango da.
23 Astrologiaren arabera, eguzkia Virgon sartuko da (150º) . Zodiakoaren zeinuen mugak longitudean, eta izen bera eramaten duten zodiakoaren konstelazioen mugak ez datoz bat.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net