2016ko abuztua

(Ordu guztiak denbora uninertsalean eman dira, gehitu 2 ordu ofiziala kalkulatzeko)

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 3an, 11:00an, Perseoseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbil dago haren magnitudea. Hilaren 6an, 9an, 12an, 14an, 17an, 20an, 23ean, 26an eta 29an izango dira beste minimoak.
  • Hilaren 4an, 9:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an, 15an, 20an, 25an eta 31an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 6an, 21:00an, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an, 21an eta 28ean izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 23an, gauaren hasieran Marte eta Saturno ikus daitezke, eta haien azpian Antares izarra, hegoalde hego-mendebaldeko zeruertz gainean.
  • Hilaren 30an. Hilaren amaietik eta iraileko erdiralderarte  egunsentia baino lehenago, zodiakoaren argia ikus daiteke  ekialde ipar –ekialdeko zeruertzean.  Leo, Cancer eta Geminis gurutzatuz eta Tauro eta Pleyadeei  begira.

Prismatikoekin

  • Hilaren 4an, mendebaldeko zeruetz gainean, eta Artizarretik gertu, Merkurio ikus daiteke  ilgora finaren ondoan.
  • Hilaren 27an, arratsalde amairan, Artizarra eta Jupiter oso gertu  ikusiko dira mendebaldeko zeruertz gainean.
Ilargia Abuztuan
  Eguna Ordua Behaketa
02 20:46 Ilberria.
04 04:13 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 2,8ºra.
07:40 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 1,6ºra.
21:45 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 0,5ºra.
05 07:50 Goranzko nodotik pasatuko da.
06 03:21 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 0,2ºra.
08 16:53

Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 5,5ºra.

09 23:59 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.270 km (aurreko perigeoan baino 34.616 km gehiago).
10 18:22 Ilgora.
12 01:04 konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 8ºra.
  12:51 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,6ºra.
  13:17 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9,8ºra.
13 Librazioa minimoa latitudean (b=-6,8º)
16 Librazioa minimoa longitudean (l=-5,3º) momentu aproposa terminadorean  Aristarco eta Herodoto kraterrak ikusi ahal izateko, hala nola de Schröter bailara aurkitzeko,
18 09:28 Ilbetea.
19 11:21 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin.
19 14:12 Beherunzko nodotik pasatuko da.
22 01:10 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 367.048 km (aurreko apogeoan baino 37.222 gutxiago).
  11:48 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin.
24 23:52 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,2ºra.
25 03:42 Ilbehera.
  16:41 Konjuntzio geozentrikoa Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,2ºra.
26 Librazioa maximoa latitudean (b=6,8º) Platon kraterra,, eta Pico, Tenerife eta Recti mendiak ikus daitezke eurien itsasoan.

PLANETAK ABUZTUAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren erdiralderarte ikusi ahal izango da arratsalde amaieran) Orbita-abiadura 172.440 Km/h 

Hilaren 15 arte ikusi ahal izango dugu arratsalde amaieran mendebaldeko zeruertz gainean, eguzkia sartu eta 50 minutura ezkutatuko da, eta zeruertz garbi baten laguntzaz. Nahiz eta 16an den bere elongazio maximoa, ekliptikaren hegoaldera duen egoerak ez digu  behatzeko aukerik emango. Igoera zuzena, 10h eta 12h artean, deklinazioa 11º eta -3º bitarte. Hilabetea Leon hasi eta Virgon  amaitzen du. Magnitudea 0,2tik 1,9ra jetsiko da.

Artizarra (Eguzkia sartzen denetik, eta minutu gutxiren tartean, ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 126.000 Km/h

Behatzeko egoera zailan aurkitzen da, mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertzetik 2ºra besterik ez bait da aurkitzen hilaren 1an, eta 4ºra 31an. Gainera toki hauetan turbulentzia atmosferikoa handia da, bereiziki data hauetan. Ekliptikaren inklinazioak ez dio geihago igotzen uzten. Bere kokapen eta dizdirak, bere kolorazioan aldaketak , orain dela urte batzuk OVNI fenomenomenoa sustatu zuen. Igoera zuzena 10h eta 12h artean. Deklinazioa 14 eta 1 en artean. Hilabetea Leon hasten da Virgon amaitzeko. Magnitudea -3,9an mantenduko du.

Marte (Gauaren hasieran ikusi ahal izango da) Orbita abiadura 86.760 Km/h

Gau hasieran hego-egoekialde horizontetik 15º baino gutxiagoko altueran ikusi ahal izango da. Behaketa baldintzak okertuz joango dira turbulentzi atmesforikoa eta ekliptikaren inklinazioagatik. Igoera zuzena 16h eta 17h artean. Deklinazioa -23 eta -25º  artean. Hilabetea Escorpion hasten da, Ofiucotik bat batean pasaz eta Escorpion berriro sartzeko. Magnitudea -0,9 tik -0,5 ra jetsiko da.

Jupiter (Gauaren hasieran bakarrik ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Eguzkia sartu eta ordu t’erdira ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu bat baino lehenago 31an. Behaketarako aukerak medebaldeko zeruertzean  okerragoruntz egingo dute, hala ere honen disdirak begi hutsez ikusgai egiten du. Igoera zuzena 12h, deklinazioa 4º eta 2º artean. Holabetea Leon hasi eta Virgora pasakoa da laster. Magitudea -1,7an mantenduko da.

Saturno (Gauaren lehen erdikaldean ikusgai) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Erretrogradazio kiribilan hilaren 13 an amaituko du. Yegoalde hego-mendebalde horizontetik  20º egongo da hilaren 1 aren gau hasieran. Eguzkia sartu eta ia 4 ordutara sartzen da. Bere irudiak degradazio puntu bat jasango du inguruko turbulentziengatik, data hauetan bereiziki. Igoera zuzena 16h, deklinazioa -20º. Hilabete guztia Ofiukon emango du. Magnitudea 0,4tik 0,5ra pasako da.
Hilaren 4an 18:04ean, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 12an. 17:43an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 20an 16:44an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 28an. 16:39an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Gauaren bigarren erdikaldean ikusgai) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Hego-ekialde horizontearen gainetik 40º tara ikusgai gauaren erdialdetik aurrera. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 9º. Hilabete guztia Piscisen. Magnitudea zerbait igoko da 5,8 tik 5,7 ra.

Neptuno (Zailtasun handiekin ikusgai) Orbita-abiadura Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruhertz arrasean mantenduko da. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Akuarion. Magnitudea  7,8n mantenduko da.

Akbuztuko Beste Efemeride Batzuk
Eguna

Behaketa
01 Asteartea. Eguerdian, 2.457.602. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 14 ordu eta 32 minutuko iraupena du hilaren 1an, eta 13 ordu eta 31 minutukoa hilaren 31an. Ordu eta 21 minutuko diferentzi du, beraz eguzki argia hilabete honetan gutxitu egiten da
10 11:34an, itxuradenez eguzkia Leo konstelazioan sartuko da (138,26º).
12 13:00an, aldera, lurrak Swift-Tuttle komentak utzitako hauts kosmikoaren arrastoa gurutzatuko du. Honek Perseida iheskorrak eragingo ditu. Intentsitate gailurra gertatu baino 5 ordu lehenago “anai” bate gongo da baita 10 ordu beranduago ere. Kometa 133,28 urteko periodokoa da, 1862 aren Uztailan aurkitu zen eta lurraren ibilbide bera duen elementuetatik handiena da (26 km ko diametroa). Kalkuluek, kometaren gerturatze handiena 4479 urterako aurreikusten dute, talka egiteko %0,0001 eko probabilitatearekin.
22 Astrologiaren arabera, eguzkia Virgon sartuko da (150º). “Seinu zodiakalaen” luzera zelestearen limiteek eta izen bera daramaten zodiakoaren konstelazioenek ez dute bat egiten.
31 12 tan, denboraren ekuazioa baliogabekoa da.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net