2017ko abuztua

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira, gehitu 2 ordu ofiziala kalkulatzeko)
Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 14:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 5an, 8an, 11an, 14an, 16an, 19an, 22an, 25an, 28an eta 31an izango dira.
  • Hilaren 4ean, 06:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9ean, 15ean, 20ean, 25an eta 31an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 7an, 21:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 15an, 22an eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 16aren gauaren zehar, ilargiak Tauro konstelazioko izar ezberdinak ezkutatuko ditu, begi hutsez ikus daitezkenak.

Prismatikoarekin eta Teleskopioarekin

  • Hilaren 1an, ilargia librazio minimoan aurkitzen denez latitudean, Platon kraterra ikusi ahal izango da eurien itsasotik iparrera.
  • Hilaren 11an, ilargia librazio minimoan aurkitzen denez longitudean, Atlas eta Hercules kraterrak ikus daitezke eguna argitu aurretik.
  • Hilaren 15an, ilargia librazio maximoan aurkitzen denez latitudean, Pitagoras kraterra ikusi ahal izango da, 130 km-ko diametroa du eta 4.800 m-ko mendiez inguratuta aurkitzen da.
  • Hilaren 16an, Aldebaran izarraren ezkutatzea emango da ilbeheragatik. Egun argiz emango da, beraz teleskopioa beharrezkoa izango da ikusi ahal izateko. Donostian, ezkutatzea 6:26tan (TU) hasiko da,argituta dagoen aldetik ezkutatuko da, eta itzalean dagoen aldetik berragertuko da 7:43tan (TU).
  • Hilaren 28an, ilargia librazio minimoan aurkitzen denez latitudean, Okren, Marinus eta Abel kraterrak ikusi ahal izango dira, austral itsasotik gertu.
Ilargia Abuztuan
  Eguna Ordua Behaketa
  01 Librazio minimoa latitudean (b= -6,8º).
02 08:14 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 9,6ºra.
17:55 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.025 Km. (aurreko perigeoan baino 43.789 km gehiago).
03 07:37 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,4ºra.
07 18:11 Ilbetea. Ilargiaren eklipse partziala, ezingo dugu ikusi latitude honetik.
08 10:55 Beheranzko nodotik pasatuko da
09 23:14 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 0,8ºra.
11 Librazio minimoa longitudean (l= -5,6º).
13 08:01 konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,2ºra.
15 01:15 Ilbehera.
Librazio maximoa latitudean (b = 6,8º).
14:19 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,3ºra.
16 07:04 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,4ºra. Ezkutatzea ikusi.
18 13:18 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 366.121 km (aurreko apogeoan baino 38.904 km gutxiago).
19 04:05 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 2,2ºra.
21 10:34 Goranzko nodotik pasatuko da.
18:00 Eguzki eklipse zentral osoa, gure latitudetik ezingo da ikusi. Bai ordea partzialki. 18:45tan (TU), eguzkia sartu baino lehenxeago, linboaren behekaldeko zatiaren deformazioa somatuko dugu, zeini %10 faltako zaion. Ikusi nahi badugu zeruertz garbiak aurkitu behar ditugu mendebaldean, eta beharrezkoak, beti bezala, begiak babesteko tresneria egokia. Atmosferaren errefrakzioak behaketa zaildu egin dezake.
18:30 Ilberria.
25 15:31 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 3,3ºra
28 Librazio minimoa latitudean (b= -6,8º).
29 08:13 Ilgora.
15:55 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 9,7ºra.
30 11:25 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.308 Km. (aurreko perigeoan baino 38.187 km gehiago).
14:32 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,5ºra

PLANETAK ABUZTUAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (hilaren 5 arte ikusiko da, gauaren amaieran) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Behe konjuntzioan hilaren 26an, hilaren 6a aurretik bakarrik ikus daiteke. Eguzki sartu eta ordu betera ezkutatuko da hilaren 1an, baina eklipticaren inklinazioa kontutan izanda, eta lerro honen azpikaldetik igarotzen denez, laster ipiniko da mendebaldeko zerumugan. Disdira ahula duy, prismatikoekin ikusteko ere ahulegia. Igoera zuzena 10h 31m, deklinazioa 7º. Hilabetea Leon hasiko du, Sextantera pasa eta berriro Leora pasatzeko. Magnitudea nabarmen murriztuko da, 0,4tik 4ra.

Artizarra (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia atera baino hiru ordu lehenago, 10ºko altuera lortuaz egunsentian. Gorunzko fase konkordunean aurkitzen da, %74 eta %83 artean. Igoera zuzena 6h eta 8h artean, deklinazioa 22º eta 19º bitarte. Hilabetea Geminisen hasiko du, Cancerren amaitzeko. Magnitudea -4,0an mantenduko da.

Marte (Hilabete honetan ezingo dugu ikusi) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Uztailak 27an eman zen eguzkiarekin konjuntzioarekiko gertutasunak, behaketarako aukerak ezabatzen ditu. Igoera zuzena 9h eta 10h artean, deklinazioa 18º eta 14º bitarte. Hilabetea Cancerren hasiko du, Leon amaitzeko. Magnitudea 1,8 eta 2,0 artean.

Jupiter (Gauaren hasieran ikus daiteke) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Eguzkia sartu eta bi ordu t’erdira ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu t’erdi beranduago 31an. Ikusi ahal izango den azken arratsaldeak dira, baina hilabete amaieran ere, begi hutsez aurkituko dugu mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzetik 5ºra. Igoera zuzena 13h, deklinazioa -6º eta -7º artean. Hilabete guztia Virgon emango du. Magnitudea apur bat jetsiko zaio, -1,9,0tik -1,8ra

Saturno (Gauaren lehen zatian zehar ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Hegoalde hego-ekialdeko zeruertz gainean gauaren hasieran eguzkia jarri eta sei ordura ezkutatuko da hilaren 1an, bost ordu beranduago hilaren 31an. Saturno lurretik urrunduz doa, eta honek disdiran ere beherapena Dakar. Erretrogradazioa hilaren 25an amaitzen duenez, ekialderuntz abiatuko da berriro, Sagitarioko bidea hartuta.  Igoera zuzena 17h, deklinazioa -22º. Hilabetea Ofiucon emango du. Magnitudea 0,3tik, 0,4ra pasako da.
Hilaren 07an 02:03tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 15an 00:49tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 23an 00:25etan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 30an 23:27tan, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Gau amaieran ikusiko da ) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Egonkor aurkitzen da hilaren 3an, eta urtarrilaren 2 arte iraungo duen erretrogradazio mogimendua hasiko du. Hilaren erdialdean hegoalde  hego-ekialdeko zeruertz gainean aurkituko dugu gauaren amaieran. Igoera zuzena 1h 46m, deklinazioa +10º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,8tik 5,7ra pasako da.

Neptuno (Ia gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Europatik ikusteko egoeran aurkitzen gara, gauaren erdialdean hegoaldeko zeruertzetik 35ºra. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -7º. Hilabete guztia Acuarion emango du. Magnitudea 7,8an mantenduko da.

Abuztuko Beste Efemeride Batzuk
Eguna

Behaketa
1 Hilaren 1ean, asteartea, eguerdian, 2.457.967. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 14 ordu eta 32 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 13 ordu eta 14 minutukoa hilaren 31an.
10 17:43tan, eguzkia itxuraz Leo konstelazioan sartuko da (138,28º).
12 Lurrak 135 urte periodoko “109P swift tuttle” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, ondorioz  Perseida izeneko izar iheskorren maximoa sortuaz.
22 astrologiaren arabera, eguzkia Virgo konstelazioan sartuko da (150º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net