2018ko abuztua

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. bi ordu gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, 17:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 8an, 16an, 23an eta 30an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 1an, 18:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an, 7an, 10an, 13an, 16an, 18an, 21an, 24an, 27an eta 30an izango dira.
  • Hilaren 4an, 04:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an, 14an, 20an, 25an eta 31an izango dira beste

Prismatikoarekin edo teleskopioarekin

  • Mapa baten laguntzaz, ilargiaren akzidente ezberdinak ikus daitezke.
Ilargia Abuztuan (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/hora)
  Eguna Ordua Behaketa
  04 00:33 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,7ºra
Librazio maximoa latitudean (l=6,8º). Terminadoretik gertu dauden akzidenteak ikusteko aukera aproposa. Apenino mendiak, Piton tontorra eta Archimendes Ptolemaeus, Alfonsus eta Paton kraterrak.
18:18 Ilbehera.
06 01:46 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Pleyadeekin, 8,9ºra.
18:45 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 1,1ºra.
10 13:40 Goranzko nodotik pasatuko da.
18:07 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 358.078 km (aurreko apogeoan baino 48.145 km gutxiago).
11 09:58 Ilberria. Nodotik pasatzearekiko gertutasunak, hemendik ikusi ezingo dugun eguzki eklipse partzial bat sortuko du. Ipar europan eta asiako ipar-ekialdean ikusi ahal izango da.
14 18:05 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 5,9ºra.
15 22:23 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 7,2ºra.
17 Librazio maximoa longitudean (l=7,6º) eta minimoa latitudean (b=-6,8º). Terminadoretik gertu dauden akzidenteak ikusteko aukera aproposa. Aristoteles eta Eudodoxus kraterrak.
13:06 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4,3ºra.
18 07:48 Ilgora.
21 09:33 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,1ºra.
23 11:23 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.746km (aurreko perigeoan baino 47.668 km gehiago).
14:19 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 6,8ºra.
24 04:49 Beheranzko nodotik pasatuko da.
26 11:56 Ilbetea.
27 12:04 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 2,3ºra.
31 Librazio maximoa latitudean (b=6,7º). Terminadoretik gertu dauden akzidenteak ikusteko aukera aproposa.
05:50 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,6ºra.

PLANETAK ABUZTUAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren 22tik Aurrera ikusi daiteke gauaren amaieran) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Konjuntzioan hilaren 9an, 22tik Aurrera ikusi daiteke, gauaren amaieran ekialde ipar-ekialdeko zeruertz gainean, eguzkia atera baino ordu ta laurden lehenago. Elongazio maximoa hilaren 26an izango da eta 31an magnitude negatibora iritsiko da, eta behaketarako egoera egokian aurkituko dugu. Igoera zuzena 9h 30m eta deklinazioa 9º54’ hilaren 1an, eta hilaren 30an igoera zuzena 9h25m eta deklinazioa 15º27’ hilaren 31an. Hilabetea Leon hasi eta Cancerrera bueltatuko da (erretrogradazio kiribila) berriro Leon amaitzeko. Magnitudea 0,7tik -0,1ra igoko da.

Artizarra (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Ekliptikaren inklinazioak eta lerro honen hegoalderutzko igarotzeak,mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzera bultzatuko dute geroz eta goizago. Eguzkia jarri eta ordu eta 45 minutura ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu eta 15 minutura hilaren 31an. Hilaren 12an izango da begi hutsez behatzeko egunik aproposena, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzetik 6ºra, eguzkia sartu eta ordu batera. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 11h 41m eta deklinazioa 2º izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 13h 19m eta deklinazioa 11º40’. Hilabete guztia Virgon emango du. Magnitudea -4,2tik -4,4ra pasako da.

Marte (Gauaren lehen erdialdea pasa arte ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Eguzkia jarri eta minutu gutxira aterako da hilaren 1an eta ordu bat lehenago hilaren 31an. Erretrogradazio mogimenduak, Sagitario bisitatzera eramango du egun batzuz, berriro Capricorniora bueltatu aurretik. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 20h 27m eta deklinazioa -25º54’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 20h 08m eta deklinazioa -26º04’. Capricornion hasi eta Sagitariora bueltatuko da, berriro Capricorniora pasatzeko. Magnitudea -2,8tik -2,4ra pasako da.

Jupiter (Gauaren hasieran ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Arratsalde amaieran azalduko da, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzetik 12ºra hilaren 1an eta 7ºra hilaren 31an. Behaketarako denbora atzean utziz bagoaz ere, hilaren 14an oraindik, begi hutsez aurki dezakegu. Koordenatuak, hilaren 1an Igoera zuzena 14h 48m eta deklinazioa -15º07’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 14h 59m eta deklinazioa -16º03’. Hilabete osoa Libran emango du. Magnitudea apur bat jetsiko da -2,1tik -2ra.

Saturno (Gauaren lehen erdialdea baino gehio ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Hilaren 1an eguzkia sartu eta bi ordura aurkituko dugu, meridianotik 24ºra, eta ordu bat lehenago hilaren 31an. Behaketarako denbora murriztuz doa, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzera gerturatuz bait doa. Hilabete guztian zehar, ilargia edo argi kutsadurik ez balego, esnebideak inguratuta aurki dezakegu. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 18h 14m eta deklinazioa -22º36’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 18h 11m eta deklinazioa -22º41’. Sagitarion emango du hilabete osoa. Magnitudea 0,2tik 0,4ra igoko da.
Hilaren 01an 10:12an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 09an 10:14an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 17an 08:06an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 25an 08:18an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Gau amaieran ikusiko duguu) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Egonkor hilaren 7an, Erretrogradazio kiribil luze eta motel bat hasiko du, Piscisera eramango duenak urte amaieran. Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da eta 57ºra aurkituko da eguzkia ateratzean. Argi kutsaduratik libre dauden eta orientazio egokian aurkitzen diren lekuetatik, begi hutsez ikus daiteke, Teleskopioarekin, tonu urdina antzeman diezaiokegu. Igoera zuzena 2h, deklinazioa 12º. Hilabete guztia Ariesen emango du. Magnitudea 5,8tik 5,7ra pasako da.

Neptuno (Gauaren amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzean aurkituko dugu gauaren amaieran, zeruertzetik 28ºra. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -6º. Hilabete osoa Acuarion emango du. Magnitudea 7,8an mantenduko da.

Abuztuko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
01 Hilaren 1ean, asteazkena, eguerdian, 2.458.332 egun juliotarra hasiko da.
Egunak 14 ordu eta 32 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 13 ordu eta 14 minutukoa hilaren 31an.
10 23:49tan, eguzkia itxuraz Leo konstelazioan sartuko da (138,29º).
12 Hilaren 12tik 13ra doan gauean, lurrak 133 urte periodoko “109P Swift-Tuttle” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, hauts partikula hauek atmosferan sartzean,sortutako igurtzimenduak gori jartzen ditu, Perseidas izeneko izar iheskorrak sortuaz. 26 km diametroa du, eta lurrak duen mehatsu handiena da, Gerturatze handiena 4.479.urtean izango da.
23 Astrologiaren arabera, eguzkia Virgo konstelazioan sartuko da (150º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net