2019ko abuztua

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

  • Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
  • Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
  • Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Gauaren hasieran Esnebidea ikusi ahal izango dugu Iparralde Ipar-ekialdetik hegoalde hego-mendebalderaino;Perseotik Escorpiora zisnea zeharkatuz.

- Hilaren 2an, 17:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 9an, 17an, 24an, eta 31an izango dira beste maximoak.

- Hilaren 3an, 18:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 6an, 9an, 12an, 15an, 18an, 20an, 23an, 26an, eta 29an izango dira.

- Hilaren 4an, 02:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an, 14an, 20an, 25an eta 30an izango dira beste maximoak.

  • Prismatiko edo eta teleskopioarekin:

-Hilaren 5an, 20:00tan, Io, Europa, Ganimedes eta Calisto.sateliteak ikusi al izango dira berezko ordenean lerrokatuta Jupiterren ekialdera.

ILARGIA ABUZTUAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

01 03:12tan, Ilberria.

02 07:11tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 359.398 km (aurreko apogeoan baino 46.083 km gutxiago).

06 librazio minimoa latitudean (b = -6,7º).

06 05:29tan, konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 7,3ºra.

07 17:31tan, Ilgora.

09 librazio maximoa longitudean (l = 7,3º).

09 15:04tan, konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 7,8ºra.

09 23:25tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,4ºra.

12 09:53tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,0ºra. Hego pazifikotik ezkutaketa ikusi ahal izango da.

12 14:44tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

15 12:29tan, Ilbetea.

17 10:49tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.244 km. (aurreko perigeoan baino 46.846 km gehiago).

17 16:08tan, konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 3,5ºra.

20 librazio maximoa latitudean (b= 6,8º).

21 17:33tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,4ºra.

23 14:56tan, Ilbehera.

24 09:16tan, konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 2,4ºra.

25 librazio minimoa longitudean (l= -7,3º).

27 01:48tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

30 10:37tan, Ilberria. Perigeoarekiko gertutasunak, 2019. Urteko ilberri gertuena bihurtuko du.

30 15:53tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 357.176 km (aurreko apogeoan baino 49.068 km gutxiago).

PLANETAK ABUZTUAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (5 eta 25 bitarte ikusi ahal izango dugu gauaren amaieran) orbita-abiadura 172.440 Km/h

Eguzkia baino ordu t’erdi lehenago azalduko da ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik, eta hilaren 9an elongazio maximora iritsiko da, orduan zeruertzetik 5ºra aurkituko dugu. Igoera zuzena 7h 40m eta deklinazioa 17º40’ hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 10h 22m eta deklinazioa 12º04’.Geminisen hasi, Cancerrera pasa eta Leon amaituko du. Magnitudea 2,5tik -1,6ra igoko da.

Artizarra (Hilabete honetan ezingo dugu ikusi) orbita-abiadura 126.000 Km/h

Goi konjuntzioan hilaren 14an. Hilaren 1an Igoera zuzena 8h 28m eta deklinazioa 20º04’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 10h 54m eta deklinazioa 8º31’. Cancerren hasi eta Leora pasako da hilaren 14an. Magnitudea -3,9an mantenduko da.

Marte (Hilabete honetan ezingo dugu ikusi) orbita-abiadura 86.760 Km/h

Hilabete honetan eguzkiarekiko, eta baita lurrarekiko, urrutieneko puntuan aurkituko da. Ezingo dugu berriro ikusi udazkenaren hasiera arte. Hilaren 1an Igoera zuzena 9h 26m eta deklinazioa 16º18’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 10h 40m eta deklinazioa 9º38’. Leon hilabete osoa. Magnitudea apur bat handituko da 1,9tik 1,8ra.

Jupiter (gaueko lehen erdialdean ikusiko dugu) orbita-abiadura 47.160 Km/h

Arratsalde amaieran azalduko da hegoalde hego-mendebaldeko zeruertzetik 20ºra. Eguzkia jarri eta ia bost ordu beranduago ezkutatuko da hilaren 1an, etta la u ordu beranduago 31an. Hilaren 11an bere erretrogradazio kiribila amaituko du, itxuraz izarren zehar ekialderuntzko mugimendua berrezkuratuz. Oraindik hilabete ona izango da behaketarako. Hilaren 1an Igoera zuzena 16h 53m eta deklinazioa -22º05’. Ofiucon hilabete osoa. Magnitudea murriztuz joango da, -2,4tik -2,3ra.

Saturno (Ia gau osoan zehar ikusiko dugu) orbita-abiadura 34.560 Km/h Hilaren             Hego-ekialdeko zeruertzik irtengo da eguzkia jarri baino lehentxeago hilaren 1an, eta gau osoan zehar ikusgai izango dugu ia eguna argitu arte. Hilaren amaieran gauerditik gutxira ezkutatuko da. Behaketarako egoera onean aurkitzen da oraindik. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 07m eta deklinazioa -22º16’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,2tik 0,3ra pasako da.

Hilaren 03an 17:42an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 11an 18:19an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 19an 15:24an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 27an 16:09an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera

Urano (Gauaren amaieran aurkituko dugu) orbita-abiadura 24.480 Km/h

Eguzkia baino bost ordu lehenago azalduko da, eta ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik 50ºra aurkitu dezakegu egun argitzean. Egonkor hilaren 12an, gero erretrogradazio kiribila hasi eta horrela mantenduko da 2020ko urtarrila arte. Igoera zuzena 2h 17m, deklinazioa 13º09’ hilaren 1an. Magnitudea 5,8tik 5,7ra igoko da. Zeru garbi eta argi kutsaduratik libre dagoen leku batean, begi hutsez ikusi dezakegu.

Neptuno (Gauaren amaieran aurkituko dugu) orbita-abiadura 19.440 Km/h

Ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia baino 6 ordu lehenago hilaren 1an, eta gauaren amaieran meridianoan aurkitu dugu 35ºra. Bere erretrogradazio kiribila motela jarraitzen du. Igoera zuzena 23h18m, deklinazioa -5º41’m hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 7,8an mantenduko da.

ABUZTUKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, osteguna, eguerdian, 2.458.697. egun juliotarra hasiko da.

- Egunak 14 ordu eta 33 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 13 ordu eta 15 minutukoa hilaren 31an.

- Hilaren 11an, 05:54tan, eguzkia itxuraz Leo konstelazioan sartuko da (118,3º).

- Hilaren 13an, lurrak 26km diámetro eta 133,28 urte periodoko “109P/Swift-Tuttle” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du. Hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak, Perseida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu. Uztailaren 17tik aktibo.Lehenbizi Casiopea irradiatzaile bezala eta gero Perseo. Hilaren 15ko ilbeteak behaketa oztopatuko du, eta ondorioz lehenago behatzea gomendatzen da, nahiz eta hauen disdira eta kopurua gutxiago izan.

- Hilaren 23an, astrologiaren arabera, eguzkia Virgo konstelazioan sartuko da (150º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net