2020ko abuztua

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 1an, 22:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an 18:00tan, 7an 15:00tan, 10an 12:00tan, 13an 09:00tan, 16an 06:00tan, 19an 03:00tan, 21an 23:00tan, 24an 20:00tan, 27an 17:00tan eta 30an 14:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 2an, 17:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. 9an 22:00tan, 17an 02:00tan, 24an 06:00tan eta 31an 10:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 3an, 00:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an 08:00tan, 13an 17:00tan, 19an 02:00tan, 24an 11:00tan eta 29an 20:00tan izango dira beste maximoak.

  • Prismatiko edo teleskopioarekin:

- Hilaren 9an, goizean, eguzkia atera eta lau ordura, atmosfera garbi batekin Marte eta Ilargia  2º ko tartean ikusi ahal izango dira.

- Hilaren 15an, goizean, eguzkia atera eta hiru ordura, atmosfera garbi batekin Artizarra eta Ilargia  4º ko tartean ikusi ahal izango dira. Planetaren kokapena ezagututa, begi hutsez ikus daiteke.

- Hilaren 15an. Io, Europa, Ganimedes eta Calisto ikusi al izango dira berezko ordenean lerrokatuta Jupiterren mendebaldera.

ILARGIA ABUZTUAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

01 23:57tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,5ºra.

02 librazio maximoa longitudean (l= 5,0º).

02 13:59tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,3ºra.

03 15:59tan, Ilbetea.

06 18:12tan, konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 4,0ºra.

07 librazio maximoa latitudean (b= 6,7º).

09 08:35tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 0,7ºra.

09 13:50tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.659 km. (aurreko perigeoan baino 36.298 km gehiago).

10 23:04tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 3,3ºra.

11 16:45tan, Ilbehera.

12 14:06tan, konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 6,5ºra.

14 19:23tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

15 13:26tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 4,0ºra.

16 librazio minimoa longitudean (l= -6,3º).

16 18:14tan, konjuntzio geozentrikoan Geminiseko Pollux izarrarekin, 4,5ºra.

19 02:42tan, Ilberria.

21 librazio minimoa latitudean (b = -6,6º).

21 10:57tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 363.513 km (aurreko apogeoan baino 41.146 km gutxiago).

25 17:58tan, Ilgora.

26 06:14tan, konjuntzio geozentrikoan Escorpiko Antares izarrarekin, 6,0ºra.

27 11:52tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

28 librazio maximoa longitudean (l= 5,9º).

29 01:56tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,4ºra.

29 17:18tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,2ºra.

PLANETAK ABUZTUAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (gau amaieran hilaren 10 aurretik ikusgai) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h

Goi konjuntzioan hilaren 17an, begi hutsez ikus daiteke hilaren hasieran, ekialde ipar-ekialdeko zeruertz gainean, eguzkia atera baino ordubete lehenago. Hilaren 31an ikus genezake berriro, baina mendebaldeko zeruetzeko arrasean. Igoera zuzena 7h 36m eta deklinazioa 21º30’ hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 11h 24m eta deklinazioa 4º58’. Geminisen hasi, Cancerrera pasa eta Leon amaituko du. Magnitudea hasierako -0,7tik erdialdeko -1,7ra igoko da, gero jeisten hasi eta -0,8ra iritsiko da hilaren 31an.

Artizarra (gauaren bigarren erdialdean ikusgai) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h

Eguzkia baino hiru ordu t’erdi lehenago aterako da hilaren 1an ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik. Hilaren 12 momenturik egokia izango da teleskopioaren laguntzaz, fase gorakorra behatzeko. Hilaren 13an elongazio maximora iritsiko da mendebaldean, 45,8º, magnitudea -4,4 eta -4,2 tartean mantenduz. Igoera zuzena 5h 34m eta deklinazioa 19º16’ izango da hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 7h 37m eta deklinazioa 19º32’. Tauron hasi, Orionetik pasa, eta Geminisen amaituko du. Magnitudea -4,4tik -4,2ra jetsiko da.

Hilaren 15an, ilargiaren ondoan ikusi ahal izango dugu egunargian eta begi hutsez.

Marte (Gauaren bigarren erdialdean ikusgai) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Ekialdetik irtengo da eguzkia jarri eta hiru ordura hilaren 1an, eta eguzkia jarri eta bi ordura 31an. Disdira mantentzen du, eta nabarmen da bere kolorazio gorria. Lurrerantz gerturatzen jarraitzen du. Behaketa, geroz eta interesgarriagoa azaltzen zaigu. Hilaren 1an Igoera zuzena 01h 12m eta deklinazioa 3º28’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 01h 47m eta deklinazioa 6º29’. Hilabetea osoa Piscisen. Magnitudea  -1,5tik -2ra igoko da.

Jupiter (gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h

Gau hasieran aterako da hegoalde hego-ekialdetik, eguzkia jarri eta gutxira. Erretrogradazio kiribilan jarraitzen du, irailaren 13 arte luzatuko dena. Behaketarako momentu egokia. Teleskopioaren laguntzaz, poloen zanpaketa ikus daiteke, errotazio abiadura handiaren ondorio. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 26m eta deklinazioa -22º20’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea -2,7tik -2,6ra jetsiko da.

Saturno (gauaren bigarren erdialdean ikusgai) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h

Hegoalde hego-ekialdeko zeruertzetik irtengo da eguzkia jarri eta gutxira hilaren 1an, eta gauaren bigarren erdialdean ezkutatuko da. Erretrogradazio kiribilean jarraitzen du. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 59m eta deklinazioa -20º54’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,2tik 0,3ra jetsiko da.

Hilaren 05an 00:58tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 13an 02:07tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 20an 22:32tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 28an 23:45tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (gauaren amaieran ikusiko da) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Eguzkiarekiko koadraturan mendebaldera hilaren 2an, Hilaren 15an erretrogradazio kiribila hasiko du, 2021ko urtarrilan amituko dena. hego-ekialdeko zeruertzean aurkituko dugu eguzkia atera baino lehenxeago. Igoera zuzena 2h 32m, deklinazioa 14º29’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen. Magnitudea 5,8tik 5,7ra igoko da.

Neptuno (gauaren bigarren erdialdean ikusiko da) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

Gure meridianotik pasako da gauaren bigarren erdialdean. Erretrogradazio kiribilan jarraitzen du. Igoera zuzena 23h 26m, deklinazioa -4º51’ hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 7,8an mantenduko da.

ABUZTUKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, larunbata, eguerdian, 2.459.063. egun juliotarra hasiko da. (José Scaligerrek, aitaren omenean)

- Hilaren 10an, 12:09tan, eguzkia itxuraz Leo konstelazioan sartuko da (138,3º).

- Hilaren 12an, lurrak 134,6 urte periodoko 109P swift-tuttle kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du; Perseida izar iheskorrak dira.

- Hilaren20an, Hegiraren 1442. urtea hasiko da musumandarren egutegian.

- Hilaren 22an, astrologiaren arabera, eguzkia Virgo konstelazioan sartuko da (150º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

- Hilaren 31an, 12:00tan, Denboraren ekuazio nulua da.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net