2011ko abendua

Behatzeko proposamenakaaa

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 10:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbilduko da. Beste minimoak hilaren 5ean, 8an, 11n, 13an, 16an, 19an, 22an, 25ean, 28an eta 31n izango dira.

  • Hilaren 3an, 04:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 19an, 24an eta 30ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 3an, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11n, 18an eta 25ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 10ean, ilargi-eklipse osoa (denbora unibertsalean). Gure latitudeetatik, azken fasea baino ezin izango da ikusi:
    • Ilunantzean sartzea : 11h 33m 32s
    • Itzalean sartzea: 12 h 45m 42s
    • Osotasunaren hasiera : 14h 06m 16s
    • Osotasunaren erdigunea: 14h 31m 48s
    • Osotasunaren amaiera : 14h 57m 24s
    • Itzalean ateratzea : 16h 17m 58s
    • Ilunantzean ateratzea: 17h 30m 00s

Teleskopioarekin

Hilabete osoan, Jupiter eta haren lau ilargi galileotarrak ikusi ahal izango dira: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto. Artizarra ikusgai egongo da, eta haren faseak bereizi ahal izango dira.

Ilargia Abenduan

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Ordua Behaketa
01 15:29 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin 6,1º-ra.
02 09:53 Ilgora
03 Gutxieneko librazioa latitudean (b=6,83º). Ilargiaren Hego poloa ikusi ahal izango da.
04 03:10 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin 5,8°-ra.
06 01:31 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.411 km.
06 16:36 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 5,0°-ra.
10 07:00 Beheranzko nodotik pasatuko da.
14:37 Ilbetea.
14:31 Ilargi-eklipse osoa. Europan partzialki ikusi ahal izango da ilunabarrean.
14 Gutxieneko librazioa longitudean (l = –5,61º).
17 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,82°).
07:34 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 8,5º-ra.
18 00:49 Ilbeherera.
20 06:19 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 6,2°-ra.
22 02:41 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 364.799 km
23 03:10 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 2,6°-ra.
11:35 Goranzko nodotik pasatuko da.
24 18:07 Ilberria.
27 07:33 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 6,4º-ra.
28 Gehienezko librazioa longitudean (l = 5,92º).
21:31 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 5,6°-ra.
30 Gutxieneko librazioa latitudean (b = –6,79º).
31 11:28 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 6,2°-ra.

Planetak Abenduan
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Merkurio
(hilaren 10etik aurrera)
Artizarra Marte
Marte Jupiter Jupiter
Saturno

Merkurio

Hilaren 4an beheranzko konjuntzioan izango da, eta hilaren 23an izango da elongaziorik handienean Eguzkitik mendebaldera (22º-tik hurbil). Hilaren 10ean, ekialde hego-ekialdeko horizontearen gainean ikusi ahal izango da Eguzkia atera baino ordubete lehenago. Hilaren 14an, egonkor egongo da Eguzkitik mendebaldera. 17 h-ko igoera zuzena. –22°, –18° eta –21° bitarteko deklinazioa. Ophiuchusen izango da, Scorpiusera sartuko da gero, eta Ophiuchusera itzuliko da atzera. Magnitudea 2,2tik –0,5era aldatuko zaio.

Artizarra

Eguzkia sartu eta bi ordu igaro aurretik sartuko da hilaren 1ean, eta ia hiru ordu geroago 31n. Ekliptikaren posizioa inklinaziorik txikienekoa izango denez, gero eta ikusgaiago egongo da. Hilaren erditik aurrera, hego-mendebaldeko horizontetik 12º-ra baino gehiagora ikusi ahal izango da arratsaldearen bukaeran. Distira ikusgarria izango du, eta, hori dela eta, gaueko lehen orduetako ikuskizuna izango da negu osoan. 18 h eta 21 h bitarteko igoera zuzena. –25° eta –19° bitarteko deklinazioa. Saggitariusen hasiko du hila, eta Capricornusera igaroko da gero. Magnitude bera izango du hil osoan: –4,0.

Marte

Eguzkia baino zortzi ordu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta bederatzi ordutik gorako tartearekin 31n. Hilaren 2an, koadraturan izango da, Eguzkitik 90° mendebaldera. Urtearen bukaeran, zero inguruko magnitudea izango du. Hiru hilabete falta dira oposizioan egoteko; beraz, Marteri behatzeko aldirik egokiena hasten da. Teleskopio on bat erabiliz, Ipar poloa bereiz daiteke, une honetan guregana inklinatuta baitago. 11 h-ko igoera zuzena. +09° eta +06° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Leon izango da. Magnitudea azkar aldatuko zaio 0,7tik 0,2ra.

Jupiter

Eguzkia sartu eta ordubetera, ekialde hego-ekialdeko horizontearen gainean 30º-ra ikus daiteke hilaren batean, eta hego-ekialdeko horizontearen gainean 50º-ra hilaren 31n. Erretrogradazioa dela eta, Ariesetik Piscisera aldatuko da hilaren 3an, egonkor geratuko da hilaren 25ean, eta, ondoren, ekialderantz abiatuko da berriro ekliptikan barrena. Gero eta magnitude txikiagoa izango du, eta ikuskizun bikaina eskainiko digu. 02 h-ko igoera zuzena. 10º-ko deklinazioa. Hilaren 3an, Ariesetik Piscisera aldatuko da, eta han izango da hila bukatu arte. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, –2,8tik –2,6ra.

Saturno

Eguzkia baino lau bat ordu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta sei ordu lehenago 31n. Pixkanaka-pixkanaka, behatzeko kondizioak hobetuz joango dira. Eraztunen inklinazioa 14º baino handixeagoa izango da. 14 h-ko igoera zuzena. –08º-ko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. 0,7ko magnitudea izango du.
Hilaren 1ean, 13:28an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 9an, 16:13an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 17an, 13:42an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 25ean, 16:14an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano

Hilaren 10ean amaituko du erretrogradazio-begizta. Koadraturan izango da hilaren 22an, Eguzkitik 90º ekialdera. Begi hutsez ikusi ahal izango da poluziorik ez dagoen zeruetan. 00 h-ko igoera zuzena. 0°-ko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta 5,8ko magnitudea izango du.

Neptuno

Azaroan ere ikusi ahal izango dugu teleskopioaren laguntzaz, Aquariusen. 22 h-ko igoera zuzena. –12°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Abenduko beste efemeride batzuk

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Behaketa
01 Osteguna. Eguerdian, 2.455.897. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
Abenduaren 5etik 14ra izango dira urte osoko eguzki-sartzerik goiztiarrenak gure latitudean. 17:32an, tokiko orduan. Hamar egun horietan, batetik besterako aldea segundo gutxi batzuetako da.
Egunsentirik berantenak abenduaren 28tik urtarrilaren 9ra bitartekoak izango dira. 08:40an, tokiko orduan.
14 Geminida izeneko izar iheskorren maximoa; abenduaren 7tik 17ra egongo dira aktibo. Ilbetea egun gutxi batzuk lehenago izango denez, distiratsuenak baino ez dira ikusiko.
18 Eguzkia, itxuraz, Saggitarius konstelazioan sartuko da (266,49°).
22 Urteko deklinazio austral maximoa Eguzkiarentzat: –23º 26’ 22”.
22 05:30ean, abenduko solstizioa. Ipar hemisferioan negua hasiko da.
22 Astrologiaren arabera, Eguzkia Capricornusen sartuko da (270°).
23 Ursida izeneko izar iheskorren maximoa; abenduaren 17tik 26ra egongo dira aktibo. 8P Tuttle kometari atxikita daude; 13,6 urteko periodoa du kometa horrek.
25 12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net