2012ko abendua

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez:

  • Hiru hilabetez, Hiadeen kumulu irekitik gertu egongo da Jupiter.

  • Hilaren 2an, 02:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an, 12an, 18an, 23an eta 28an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 3an, 11:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbiltzen ari da. Hilaren 6an, 9an, 12an, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an eta 29an izango dira hileko beste minimoak. Identifikatutako lehen izar aldakorretako bat da, eta haren magnitudea 2,1era hurbiltzen da.

  • Hilaren 3an, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11n, 18an eta 25ean izango dira beste maximoak.

  • Abenduaren 11tik 24ra, goizean, argi zodiakala ikus daiteke (aurora aizuna), ekialde hego-ekialdeko horizontea baino gorago, egunsentia baino ordubete lehenago. Libra eta Virgo zeharkatzen ditu.

Teleskopioarekin:

  • Hilaren 6an, 2:00etan, Kalisto ikusi ahal izango da, Jupiterren Ipar polotik igarotzen.

Ilargia abenduan

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  06 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,84º) eta gutxienekoa longitudean (l = –7,38º). Banalerroaren ondoan dauden kraterrak ikus daitezke:  Plato, Piton mendiak, Arkimedes, Apenino mendiak, Eratostenes, Herschel, Ptolomeo, Alfontso, Arzachel, Tycho, Maginus eta Moretus.
15:32 Ilbehera.
09 12:22 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 0,8º-ra.
10 12:29 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin 4º-ra.
  11 13:49 konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 1,6°-ra.
  15:54 goranzko nodotik pasatuko da.
  12 00:44 konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 1,1º-ra.
  23:10 perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 357.084 km
13 08:42 Ilberria. Ilberriak eta perigeotik igarotzeak dituzten eraginen konbinazioa dela eta, marea biziak izango dira.
15 09:49 konjuntzio geozentrikoan Marterekin 5,6º-ra.
18 Gutxieneko librazioa latitudean (b = –6,72º) eta gehienezkoa longitudean (l = 7,86º). Banalerroaren ondoan dauden kraterrak ikus daitezke:  Gärtner, Posidonius, Chacornac, le Monnier, Theofilus, Fracastorius eta Piccolomini.
20 05:19 Ilgora.
24 22:25 Beheranzko nodotik pasatuko da.
25 07:23 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin 4,5°-ra
  22:06 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.094 km. (perigeoan baino 49.010 gehiago).
  26 00:10 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 0,4°-ra.
04:45 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Aldebaran izarrarekin, 4,2º-ra.
28 10:22 Gau luzeetako Ilbetea. Ekialde ipar-ekialdetik aterako da, Eguzkia sartu eta ordu-erdira, eta Eguzkia atera baino ordu-laurden lehenago sartuko da

Planetak Abenduan
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Merkurio
(20a baino lehen)
Marte Jupiter
Artizarra Jupiter  
Saturno

Merkurio

Hilaren 1ean, Eguzkia baino ordu bat eta berrogeita bost minutu lehenago aterako da, eta oso erraz ikusiko da, egunsentia baino ordubete lehenago, 5º-ra, ekialde hego-ekialdeko horizontearen gainean. Urte honetan, Merkurio ikusteko garairik onena da.
 Hilaren 4an izango da elongaziorik handienean Eguzkitik mendebaldera: 20,6º. Horizonte argi eta garbi batean, hilaren 20ra arte, begi hutsez ikusi ahal izango da. 15 h eta 17 h bitarteko igoera zuzena. –15º eta –24º bitarteko deklinazioa. Libran hasiko du hila, eta Scorpiusera, Ophiuchusera eta Saggitariusera igaroko da gero. Magnitudea –0,3tik –0,8,0ra aldatuko zaio.

Artizarra

Eguzkia baino bi ordu eta erdi lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta ordu eta erdi lehenago hilaren 31n. Urtearen amaieran, Artizarra hego-ekialdeko horizontearen gainetik 5º-ra baino ez da egongo, Eguzkia atera baino ordubete lehenago. Ekainean hasi zen goizetan behatzeko aldiaren amaierara gerturatzen ari gara. 14 h eta 17 h bitarteko igoera zuzena. –14° eta –22° bitarteko deklinazioa. Libran izango da, eta lehendabizi Scorpiusera eta berehala Ophiuchusera igaroko da. –4ko magnitudea izango du.
Hilaren 23an, Scorpiuseko Antares izarretik gertu ikus daiteke.

Marte

Urtearen amaierara bitartean, Eguzkia baino bi ordu geroago sartuko da. Gauaren hasieran, hego-mendebaldeko horizontearen gainean ikusi ahal izango da, 5º-ra. 19 h eta 20 h bitarteko igoera zuzena. –24° eta –20° bitarteko deklinazioa. Sagittariusen hasiko du hila, eta Capricorniusera pasatuko da bukaeran. Haren magnitudeak gora egingo du pixka bat, 1,6tik 1,5era.

Jupiter

Oposizioan hilaren 3an, eta gure planetatik 34 argi-minutura, hilaren 1ean erraz ikus daiteke ekialdeko horizontean, Eguzkia sartu eta minutu gutxira, distira handia baitu. Aurten aurreko oposizioan baino 15 milioi kilometro gehiagora pasatuko den arren, gure meridianoa gurutzatzen duenean 65º-ko altueran dago, eta, beraz, erraz ikus daiteke. Hurrengo oposizioa 2014ko urtarrilaren 5ean izango da. Hilaren 31n, Eguzkia sartu baino bi ordu lehenago aterako da. Igoera zuzena: 4:30 h. 21º-ko deklinazioa. Hil osoan Taurusen izango da. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, –2,8tik –2,7ra.
Hilaren 6an, 2:00etan, haren satelite Kalisto ikusi ahal izango da, Jupiterren Ipar polotik igarotzen.
Hil osoan, Taurusko Aldebaran izarraren ondoan ikusi ahal izango da.

Saturno

Eguzkia baino hiru ordu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta bost ordu lehenago 31n. Abenduaren 6an Virgo konstelazioa utziko du, lehen aldiz 2009ko irailaren 3tik, eta Libran sartuko da. Horizontea erabat garbi eta inolako kutsadurarik gabe egonez gero, ikusi ahal izango da. 14 h-ko igoera zuzena. –11º eta –12º bitarteko deklinazioa. Virgotik Librara igaroko da. 0,6ko magnitudeari eutsiko dio.
Hilaren 2an, 18:54an, Titan elongaziorik handienean mendebaldera.
Hilaren 10ean, 21:17an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 18an, 19:22an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 26an, 21:32an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano

Gau osoan dago ikusgai. Kutsatu gabeko zeruarekin, begi hutsez ikusi ahal izango da gauerdian, 45°-ra baino gehiagora hegoaldeko horizontearen gainetik. 0 h-ko igoera zuzena. 1°-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,8ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno

Tresna egoki batekin behatzeko moduan egongo da. 22 h-ko igoera zuzena. –12º-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Abenduko Beste Efemeride Batzuk

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Larunbata. Eguerdian, 2.456.263. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
06 Fenizidak izeneko izar iheskorren maximoa; azaroaren 28tik abenduaren 9ra egongo dira aktibo. Kometa-jatorriko 2003 WY25 planetari eta D/1819 WI kometari lotuta daude. Kometaren nukleoa hautsi izana izan daiteke berriro ikusi ez izanaren zergatia, baita 1956ko jarduera handia ere.
08 Monozerotida izeneko izar iheskorren maximoa. C/1917 FI Mellish kometari atxikiak.
09 6,4 magnitudeko 4 Vesta planeta txikiaren oposizioa. Lurrerainoko distantzia 1,588 UA izango da; 238 milioi kilometro, gutxi gorabehera. Hurrengo oposizioa 2014ko apirilaren 13an izango da.
11 Sigma Hidrida izeneko izar-iheskorren maximoa, C/1943 WI Van Gent-Peltier-Daimaca kometari atxikiak.
13 Geminida izeneko izar iheskorren maximoa. 3200 Phaeton asteroideari atxikiak. Hotza egin arren, horiek dira ekitaldi-mota hauen zaleen gustukoenak.
18 Eguzkia, itxuraz, Saggitarius konstelazioan sartuko da (266,51º).
6,7 magnitudeko Ceres planeta nanoaren oposizioa. Lurrarekiko distantzia 1,684 UA izango da; 252 milioi kilometro, gutxi gorabehera. Hurrengo oposizioa 2014ko apirilaren 15ean izango da.
21 11:11n, abenduko solstizioa. Negua hasiko da Ipar hemisferioan. Eguzkiak deklinaziorik handiena izango du Ekliptikatik hegoaldera, eta eguerdiko zeruan baxuago dago.
21  Astrologiaren arabera, Eguzkia Capricornusen sartuko da (270°).
  Egunak 9 ordu eta 12 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 9 ordu eta 2 minutukoa hilaren 31n.
Hileko azken egunean, lehenean baino 1 minutu geroago aterako da Eguzkia, baina, bestalde, 9 minutu geroago ezkutatuko da.
Hil osoan eta urtarrilaren 3ra arte, Eguzkia gero eta beranduago aterako da.
Hilaren 4atik 13ra (Santa Luzia) bitartean, Eguzkiaren sarreren arteko desberdintasuna minutu bat baino gutxiagokoa izango da, eta egun horretatik aurrera handiagoa.
Eguzki-argi gutxien izango dugun eguna hilaren 21a izango da (Santo Tomas); hain zuzen ere, 8 ordu eta 58 minutu izango ditugu.
Baina hilaren 18tik 24ra bitartean, eguzki-argiaren desberdintasuna segundo gutxikoa izango da.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net