2013ko abendua

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 00:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an, 12an, 18an, 23an eta 28an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 2an, 15:00etan, Perseusko Algol izar aldakorraren distira minimoa; 3,3tik 2,1era aldatzen zaio magnitudea. Hilaren 5ean, 8an, 11n, 14an, 16an, 19an, 22an, 25ean, 28an eta 31n izango dira beste minimoak.
  • Hilaren 4an, 4:00etan, Eta Aquilae zefeida motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 12an, 19an eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Lehenengo hamabostaldian, argi zodiakala ikusi ahal izango da ekialde hego-ekialdeko horizontearen gainean, egunsentia baino lehenago. Eguzki-argia planeten inguruan orbitatzen duten partikula mikroskopikoen gainean islatzen denean gertatzen da. Virgo eta Leo konstelazioak zeharkatzen ditu Jupiterrera zuzenduta.
  • ISON kometak Perihelioko pasaera estu-estua gainditzen badu, haren isatsa ia perpendikular ikusiko dugu, ekialdeko horizontean, Eguzkia atera baino 45 minutu lehenago, hilaren 1ean, eta 2 ordu lehenago, hilaren 6an.
  • Hilaren 14an, Geminida (GEM) izar iheskorren maximoa; abenduaren 7tik 10era izango dira aktibo. Phaeton asteroideari lotuta. Ilargiari hiru egun falta zaizkio Betea izateko, eta behaketa zailduko du, baina ez du galaraziko fenomeno honetan ohikoak diren meteoro eta bolido batzuk ikustea.

Teleskopioarekin

  • Beharrezkoa da gutxienez 100 mm-ko teleskopio bat izatea hilaren 29an, 02:00etan, edo hilaren 30ean, 20:30ean, Io satelitearen itzala ikusteko Jupiterren gainazaletik pasatzen mendebaldetik ekialdera.
Ilargia abenduan

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 09:18 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 1,3º-ra.
22:15 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 0,4º-ra.
03 00:23 Ilberria.
04 10:05 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena). 365.350 km. (aurreko apogeoan baino 45.410 gutxiago).
05 21:45 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 7,5º-ra.
07 Gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,65°).
09 15:12 Ilgora.
11 Gehieneko librazioa longitudean (l = 6,97º).
13 10:13 Beheranzko nodotik pasatuko da.
15 06:51 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 6,1º-ra.
17 09:59 Gau luzeetako Ilbetea. Urteko altuena. Ekialde ipar-ekialdeko horizontetik aterako da, Eguzkia sartu eta ordu erdira, eta hilaren 18ko egunsentiarekin batera ezkutatuko da.
19 06:01

Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4,9º-ra.

20 00:00 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.276 Km. (aurreko perigeoan baino 46.213 gehiago).
21 Gehieneko librazioa latitudean (b = 6,68º).
25 13:49 Ilbehera.
23:12 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4,4º-ra.
27 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -7,65º).
02:31 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 1,1º-ra.
28 00:17 Goranzko nodotik pasatuko da
29 00:58 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,9º-ra.
30 08:07

Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 7,4º-ra.

Planetak abenduan (Lurraren orbita-abiadura: 107.280 Km./h)

Merkurio (gauaren amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 10era arte bakarrik); orbita-abiadura: 172.440 km/h 
Distira txikia ez den arren, haren posizioa oso gertu dago horizontetik; beraz, beharrezkoak dira prismatikoak eta zerua erabat garbi egotea ekialde hego-ekialdeko horizontean. 15 h eta 18 h bitarteko igoera zuzena. -18 eta -25º bitarteko deklinazioa. Libran hasiko du hila, eta Escorpiusera, Ofiucora eta Sagittariusera igaroko da gero. Magnitudea -0,8tik -1,2ra aldatuko zaio.

Artizarra (arratsaldearen amaieran ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 126.000 km/h
Eguzkia baino 3 ordu geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta ordu eta erdi geroago hilaren 31n. Behe-konjuntzioan izango da urtarrilean. Teleskopio batekin ikus daiteke haren fasearen jaitsiera. 19 h eta 20 h bitarteko igoera zuzena. -24 eta 18° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Sagittariusen egongo da. Magnitudea jaitsi egingo da pixka bat, -4,7tik -4,3ra. 

Marte (gauaren bigarren zatian ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h
Eguzkia baino 6 ordu lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta 7 ordu lehenago hilaren 31n. 12 h-ko igoera zuzena. +02 eta -02º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 1,3tik 0,9ra.
Hilaren 28an, 2,7ko magnitudeko Virgoko Porrima izarraren ondoan ikus daiteke, izar bikoitza balitz bezala.

Jupiter (Gauaren bigarren zatian baino gehiagoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 47.160 km/h
Eguzkia ezkutatu eta 2 ordu eta erdira agertuko da hilaren 1ean, eta 20 minutu geroago hilaren 31n. Oposizioaren aurreko hilabetean gaude (urtarrilaren 5ean izango da oposizioa), eta behaketarako kondizioak bikainak dira. 7h-ko igoera zuzena. +22º-ko deklinazioa. Hil osoan Geminin izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, -2,6tik -2,7ra.
Hilaren 11n, 4 ilargi galileotarrak lerrokatuta egongo dira ordena naturalean planetaren ekialdean: Io, Europa Ganimedes eta Kalisto.
Hilaren 18an, multzokatuta egongo dira, planetatik ekialdera.

 Saturno (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 20tik aurrera); orbita-abiadura: 34.560 km/h
Eguzkia baino 2 ordu lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta 4 ordu lehenago hilaren 31n. Hilaren 15ean, egunsentian, ekialde hego-ekialdeko horizontetik 10º baino gehiagora izango da. Teleskopio batekin, planetaren itzala ikus daiteke, ipar-mendebaldeko eraztunen diskoan. 15 h inguruko igoera zuzena. -15°-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. 0,6,0ko magnitudeari eutsiko dio. 

Urano (gauaren zatirik handienean ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 24.480 km/h
Hilaren 18an, egonkor egongo da Balearen konstelazioan; han ikusi ahal izango da hilaren 11tik 19ra. Erretrogradazioa amaitu, eta Piscisera itzuliko da. Ikusi ahal izateko, zeruak garbi eta argi-poluziorik gabe egon behar du. 0 h-ko igoera zuzena. +3º-ko deklinazioa. Hilabetea Piscisen hasiko du, Cetusera pasatuko da eta, ondoren, Piscisera itzuliko da berriro. 5,8ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (gauaren lehengo zatian ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h
Teleskopio on batekin ikusi ahal izango da. Gaiaren hasieran, hego-mendebaldeko horizontean izango da. 22 h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Abenduko beste efemeride batzuk

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Igandea. Eguerdian, 2.456.628 egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloak, 19 urteko ilargi-zikloak eta erromatar zergen 15 urteko zikloak, “erromatar indikzio” deiturikoak.
Egunak 9 ordu eta 13 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 9 ordu eta 2 minutukoa hilaren 31n.
Hilabete osoan, geroz eta beranduago argituko du eguna; hala ere, abenduaren 28tik urtarrilaren 9ra, minutu beraren barruan argituko du.
Hilaren 9ra arte, geroz eta lehenago ilunduko du. Baina hilaren 5etik 13ra minutu beraren barruan ilunduko du.
Eguzki-argi gutxien egongo den eguna hilaren 21a izango da (Neguko solstizioa): 8 ordu eta 58 minutu bakarrik.
12 Sigma Hidrida (HYD) izar iheskorren maximoa; abenduaren 3tik 15era izango dira aktibo. C/1943 WI Van Gent-Peltier-Daimaca kometari lotuta daude.
18 05:07an, Eguzkia Sagittarius konstelazioan sartuko da itxuraz (266,43º).
21 17:11n, Eguzkiaren urteko gehieneko deklinazio australa: -23º 26’ 08” Abenduko edo Neguko solstizioa ipar hemisferioan. Une horretan altxatuko da gutxien zeruan eguerdian.
Astrologiaren arabera, Eguzkia Capricornusen sartuko da (270°).
22 Ursida (URS) izar iheskorren maximoa; abenduaren 17tik 26ra izango dira aktibo. 8P Tuttle kometari lotuta.
25 12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu heman.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net