2016ko abendua

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Ordu bat gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behaketa Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, 21:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an, 7an, 10an, 13an, 16an, 19an, 21an, 24an, 27an eta 30an izango dira.
  • Hilaren 5an, 19:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 11an, 16an, 21an eta 27an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 6an, 21:00an, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an, 21an eta 28an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 17tik aurrera, eta 15 egunetan zehar, zodiakoaren argia ikus daiteke hego-mendebaldeko zeruertz gainean gauaren hasieran, Caprikornio eta Acuario konstelazioak zeharkatuz.
  • Hilaren 27tik aurrera, eta Urtarrilaren 10 arte, zodiakoaren argia ikus daiteke ekialde hego-ekialdeko zeruertz gainean egunsentia baino lehen, Libra eta Virgo konstelazioak zeharkatuz.

Teleskopioarekin

  • Jupiterren ilargiak ikus daitezke: Io, Europa, Ganimedes eta Calisto.
    Hilaren 5an, 4:00an, Europa, Io, Ganimedes eta Calisto lerrokatuta ikus daitezke planetaren ekialdean.
    Hilaren 15an, 4:00an, berezko ordenean lerrokatuta aurki ditzazkegu: Io, Europa, Ganimedes eta Calisto.

Ilargia Abenduan
  Eguna Ordua Behaketa
  01 04:08 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 7,1ºra
03 10:16 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 5,8ºra.
05 08:48 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 2,9ºra.
06 17:32 Beheranzko nodotik pasatuko da.
  21:34 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 0,7ºra. Planeta ikustea ezinezkoa bada ere, erreferentzi moduan hartu dezakegu hurrengo behaketetarako
07 Librazio minimoa longitudean (l= -7,1º). Platon izeneko kraterra ikusteko momento egokia.
  09:03 Ilgora.
09 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 2,9ºra. Planeta ikustea ezinezkoa bada ere, erreferentzi moduan hartu dezakegu hurrengo behaketetarako
12 12:53 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,1ºra.
  23:16 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 358.485 km (aurreko apogeoan baino 48.064 km gutxiago). Ilbetearen gertutazunak, normalean baino marea bizi handiagoak eragingo ditu.
13 librazio maximoa latitudean (b = 6,6º). Clavius izeneko kraterra ikus daiteke linbo australean.
14 00:06 Gau luzeen edo Hotzaren Ilbetea. Aurtengo altuena izango da, eta Orion konstelazioaren buruan aurkituko dugu.
18 17:59 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 1ºra.
19 Librazio maximoa longitudean (l = 7,5º).
  04:50 Goranzko nodotik pasatuko da.
21 01:57 Ilbehera.
22 18:30 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,3ºra.
23 02:34 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 5,8ºra.
25 05:52 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.858km (aurreko perigeoan baino 47.373 km gehiago).
26 Librazio minimoa latitudean (b=-6,6º).
  23:25 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 0,5ºra.
27 21:11 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,6ºra
29 06:54 Ilberria.

PLANETAK ABENDUAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren 20 arte ikusi ahal izango da arratsalde amaieran) Orbita-abiadura 172.440 Km/h 

Hilaren 20 aurretik ikusi ahal izango da hego-mendebaldeko zeruertz gainean, eguzkia jarri eta gutxira. Enlongazio maximoa ekialderuntz hilaren 11an izango da(20,7º), orduan eguzkia jarri eta 70 minutura ezkutatukoa da. Behe konjuntzioan Hilaren 28an. Igoera zuzena 18h eta 19h artean, deklinazioa -26º eta -20º bitarte. Hilabete guztia Sagitarion emango du. Magnitudea oso azkar jetsiko da -0,4tik 2ra.

Artizarra (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango da) orbita-abiadura 126.000 Km/h

Eguzkia sartu eta hiru ordu beranduago ezkutatuko da hilaren 1an, eta iha lau ordu beranduago hilaren 31an. Ekliptikaren kokapena hobetu egin denez, oso erraz aurki dezakegu begi hutsez bere magnitude handia dela eta. 100x handiagotzeko tresneria optikoarekin, bere gutxiagotze fasea ikus daiteke. Igoera zuzena 20h eta 22h artean, deklinazioa -24º eta -14º bitarte. Hilabetea Sagitarion hasiko du eta Capricornion amaitu. Magnitudea apur bat handituko zaio -4,2tik -4,3ra.

Marte (Gauaren hasieran ikus daiteke) Orbita-abiadura 86.760 Km/h

Nahiz eta eguzkiarekiko elongazioa murriztuz doan, ekliptikaren inklinazioak bere altuera 28ºra igoko du hilaren 31an, gauaren hasieran, hegoalde hego-mendebaldeko zeruertz gainean. Igoera zuzena 21h eta 22h artean, deklinazioa -16º eta -9º bitarte. Hilabetea Capricornion hasiko du eta Acuarion amaitu. Magnitudea 0,8tik 1ra pasako da.

Jupiter (Gauaren amaieran ikus daiteke) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Behaketarako geroz eta hobeago kokatzen ari da, eguzkia baino la ordu eta erdi lehenago azalduko da hilaren 1an, eta sei ordu eta erdi lehenago hilaren 31an, ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik. Igoera zuzena 13h, deklinazioa -5º eta -7º artean. Hilabete guztia Virgon emango du. Magnitudea -1,8tik -2ra igoko da.

Saturno (Gauaren amaieran ikusi ahal izango dugu hilaren 25tik aurrera) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Konjuntzioan hilaren 10an, hilaren 25tik Aurrera bakarrik ikusi ahal izango dugu,ekialde hego-ekialdeko zeruertzean, eguzkia atera baino ordu bat lehenago. Igoera zuzena 17h, deklinazioa -22º. Hilabete guztia Ofiucon emango du. Magnitudea 0,5an mantenduko da.

Urano (Gauaren hasieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Hegoaldeko zeruertzetik 50ºra aurkituko dugu, gauaren amaieran. Hilaren 29an erretrogradazio mogimendua amaitu eta ekliptikaren ekialderuntz bidea hartuko du berriro. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 7º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,7tik 5,8ra pasako da.

Neptuno (Gauaren hasieran ikusi ahal izango dugu) orbita-abiadura 19.440 Km/h

Gauaren hasieran ikus daiteke (teleskopioarekin) hegoaldeko zeruertzetik 35ºra. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -9º. Hilabete guztia Acuarion emango du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Beste Efemeride Batzuk Abenduan
Eguna

Behaketa
1 Osteguna, eguerdian, 2.457.724. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 9 ordu eta 12 minutuko iraupena du hilaren 1an, eta 9 ordu eta 2 minutukoa hilaren 31an. Hilaren 9an, eguzkia goizago sartzen den eguna da, hala ere 4tik 13ra, minutu berdinean sartzen da. Urtarrilaren 3an, eguzkia beranduen ateratzen den eguna da, baina hilaren 27tik urtarrilaren 9ra, minutu berean aterako da. Hilaren 21an, egunargiaren iraupen motzena izango da, dena den, 18tik 24ra diferentzia minutu bakarra baino gutxiagokoa izango da.
2 Lurrak 2003 WY25 planeta txikiak utzitako lorratza zeharkatuko du, gero 289P Blanpain bezela berrizendatu zen 2013an, kometa hau edo kometa honen zati bat zela konturatu zirenean, desagertutzat eman ondoren (D/1819w 1). Lorratz honen zeharkatzeak, Phenicida (PHO) izeneko izar iheskorrak sortuko ditu (Phoenix konstelazioa irradiatzaile bezala).
8 Lurrak C1017 F1 Mellish kometak utzitako lorratza zeharkatuko du. Monocerotida bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortzen ditu (Monoceros konstelazioa irradiatzaile bezela).
14 Lurrak 3200 Phaeton asteroideak utzitako lorratza zeharkatuko du. Geminidas bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortzen ditu (Geminis konstelazioa irradiatzaile bezela).
17 23:26an, itxuraz, eguzkia Sagitario konstelazioan sartuko da (266,47º).
21 10:44an, Eguzkiaren deklinazio austral maximoa 2016an:-23º 26’ 04’’. Abenduko solstizioa eta neguaren hasiera ipar hemisferioan.
Astrologiaren arabera, eguzkia Capricornion sartuko da (270º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
22 Lurrak 8P Tuttle kometak utzitako lorratza zeharkatuko du.13,6 urteko periodoa duen Kometa honek , Ursidas bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortzen ditu (Hartz txikiaren konstelazioa irradiatzaile bezela).
24 Denboraren ekuazioa nuloa da.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net