2019ko abendua

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Ordu bat gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 2an, 04:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 5an 01:00tan, 7an 22:00tan, 10an 19:00tan, 13an 15:00tan, 16an 12:00tan, 19an 09:00tan, 22an 06:00tan, 25an 03:00tan, 28an 00:00tan eta 30an 20:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 2an, 18:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 9an 22:00tan, 17an 01:00tan, 24an 06:00tan eta 31an 11:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 5an, 12:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 10an 21:00tan, 16an 06:00tan, 21an 14:00tan, eta 26an 23:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 15tik eta 15 egunez zodiakoaren argia ikusi dezakegu iluntzean, ekialde hego-mendebaldeko zeruertz gainean, Capricornio zeharkatu eta Acuario seinalatzen.

ILARGIA ABENDUAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

04 06:58tan, Ilgora.

05 04:08tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.446 km. (aurreko perigeoan baino 37.730 km gehiago).

06 librazio maximoa latitudean (b= 6,8º).

08 13:34tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,3ºra.

12 librazio minimoa longitudean (l= -4,7º).

12 05:12tan, Ilbetea.

13 14:14tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

14 16:40tan, konjuntzio geozentrikoan Geminiseko Pollux izarrarekin, 5,3ºra.

17 07:27tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3ºra.

18 20:25tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 370.265 km (aurreko apogeoan baino 34.181 km gutxiago).

19 04:57tan, Ilbehera.

20 librazio minimoa latitudean (b = -6,8º).

21 02:56tan, konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 3,0ºra.

23 03:27tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 3,4ºra.

24 10:08tan, konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 7,1ºra.

25 11:18tan, konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 1,9ºra.

26 05:13tan, Ilberria.Beheranzko nodotik hain gertu aurkitzeak, eguzki eklipse bat sortuko du, zentrala eta eraztun itxurakoa, baina gure latitudetik ikusezina. Saudi arabiatik pazifikora ikusi ahal izango da.

26 13:00tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

27 12:08tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 1,2ºra.

29 02:07tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 1ºra.

PLANETAK ABENDUAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Gau amaieran ikusiko du hilaren 20 arte) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertz gainenan, eguzkia baino ordu t’erdi lehenago azalduko da hilaren 1an, eta ordubete lehenago 15an. Eguzkiaren inguruan duen abiadura handia dela eta, Merkurio behatzeko epeak motzak dira. Igoera zuzena 15h 07m eta deklinazioa -15º13’ hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 18h 11m eta deklinazioa -24º36’. Hilabetea Libran hasi, eta Escorpiora pasako da, laster Ofiucora pasa eta Sagitarion amaitzeko. Magnitudea -0,3tik hilaren 1an -0,8ra 31an pasako da.

Artizarra (arratsalde amaieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h Arratsalde amaieran ikusiko dugu hego-mendebaldeko zeruertztik 8ºra. Eguzkia jarri eta ordu eta 45 minutura ezkutatuko da hilaren 1an, eta bi ordu eta 45 minutu beranduago hilaren 31an. Hilaren 1an Igoera zuzena 18h 26m eta deklinazioa -24º46’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 21h 04m eta deklinazioa -18º42’. Sagitarion hasi, eta Capricornion amaituko du. Magnitudea -4,0an mantenduko da.

Hilaren 11an, Saturnoren ondoan ikusi dezakegu.

Marte (Gauaren amaieran aurkituko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da, eguzkia atera baino bi ordu t’erdi lehenago hilaren 1an, eta hiru ordu lehenago hilaren 31an. Hilaren 1an Igoera zuzena 14h 21m eta deklinazioa -13º24’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 15h 41m eta deklinazioa -19º13’. Libran hilabete osoa. Magnitudea 1,7tik 1,6ra igoko da.

Jupiter (gau hasieran ikusiko dugu hilaren 5 arte) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h

Arratsalde amaieran azalduko da mendebalde hego-mendebaldeko zeruertz gainean, baina Ilunsentian ezkutatuko da. Hilaren 27an, eguzkiarekin konjuntzioan aurkituko da. Hilaren 1an Igoera zuzena 17h 57m eta deklinazioa -23º18’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea -1,8an mantenduko da.

Hilaren 3an Artizarra eta Saturnorekin lerrokatuta aurkitu dezakegu.

Saturno (hilaren 25 arte ikusiko dugu gau hasieran) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h Behaketarako egoera okertuz doa, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertz gainean aurkituko dugu arratsaldearen amaieran. Eguzkia jarri eta bi ordu eta 45 minutura ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu eskas bakarrera 31an. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 17m eta deklinazioa -22º10’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,6tik 0,5era igoko da hilaren amaieran.

Hilaren 11an artizarraren ondoan aurkituko dugu.

Hilaren 1an, 12:59tan, Titanen elongazio maximoa planetatik mendebaldera.

Urano (Ia gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Arratsalde amaieran azalduko da ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik, eta meridianoa 58ºra pasako du eguzkia jarri eta lau ordutara. Kokagunea ezagututa eta argi kutsaduratik libre dagoen nonbaitetik, begi hutsez ikusi dezakegu. Erretrogradazio kiribilan jarraitzen du, eta hórrela jarraituko du 2020ko urtarrila arte. Igoera zuzena 2h 04m, deklinazioa 12º03’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen emango du. Magnitudea 5,7an manteduko da.

Neptuno (Ia gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

Koadraturan hilaren 8an, gau hasieran aurkituko dugu teleskopioaren laguntzaz, gure meridianoan 40ºra hegoaldeko zeruertz gainean. Igoera zuzena 23h09m, deklinazioa -6º37’m hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

ABENDUKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, igandea, eguerdian, 2.458.819. egun juliotarra hasiko da.

- Egunak 9 ordu eta 13 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 9 ordu eta minutu bakarrekoa hilaren 31an.

- Hilaren 10a, aurren iluntzen den eguna izango da; 17:32tan, nahiz eta hilaren 5tik 14ra minutu berean egingo duen. Eguzkiaren argi gutxien jasoko dugun eguna 22a izango da, 8 ordu eta 58 minutu. Rta urtarrilaren 3a beranduen egun argituko dueña, 8:40tan; nahiz eta abenduaren 28tik urtarrilaren 9ra minutu berean egun argituko duen (hauek ordu ofiziliak dira gipuzkoarako).

- Hilaren 14an, lurrak “3200 Phaeton” asteroideak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, aintzinako kometa baten nukleo ez aktiboa izan liteke, eguzkiari biraka 525 eguneko periodoan eta lurretik 40.000 kilometrora gerturatzen duen orbita oso ekliptiko batekin. Hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak, Geminida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu. Hilaren 7tik 17 arte aktibo, baina ilbetearen gertutasunak behaketa zaildu egngo du.

- Hilaren 18an, 17:58tan, eguzkia itxuraz Sagitario konstelazioan sartuko da (266,5º).

- Hilaren 22an, astrologiaren arabera, eguzkia Capricornio konstelazioan sartuko da (270º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

- Hilaren 22an, 04:19tan, eguzkia ekliptikaren hegoaldera deklinazio maximora iritsiko da, eta eguerdiko zeruen altuera gutxien lortuko duen eguna da; abenduko solstizioa, ipar hemisferioan negua hasi eta hego hemisferioan uda hasten den eguna.

- Hilaren 23an, lurrak 13,6 urte periodoko “8P Tuttle” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du. Hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak, Ursida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu. Hilaren 17tik 26 arte aktibo.

-Hilaren 25an, denboraren ekuazioa nulua da.

- Hilaren 30an, astelehena, 2020. Urteko lehen astearen hasiera. Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundearen arabera, urteko lehen astea, urtarrileko lehen osteguna duena da, eta astelehena astearen lehen eguna da.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net