2020ko abendua

2020KO ABENDUKO EFEMERIDEAK

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Ordu bat gehitu behar zaio ordutegi ofiziala kalkulatzeko)

Edozein polotan dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura: 0 Km/h

Ekuatorean dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura, gutxi gorabehera: 1.668 Km/h

Donostian dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura, gutxi gorabehera: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

Begi hutsez:

- Azaroak 2: 18:00etan, Zeifeidarraren  Eta Aquilae izar distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra artekoa izango da 7,177 egunean behin. Gainerako maximoak hilaren 9an, 22:00etan; 17an, 02:00etan, 24an, 06:00etan, eta 31an,11:00etan izango dira.

- Azaroak 3, 05:00etan, Perseoko Algol izarren distira minimoa, bere magnitude 3,3 ingurukoa izango da. Gainerako minimoak hilaren 6an, 13:00etan; 8an, 22:00etan; 11ean, 19:00etan; 14an, 16:00etan; 17an, 13:00etan; 20an, 09:00etan; 23ean, 06:00etan; 26ean, 03:00etan; 29an, 00:00etan eta 31ean, 21:00etan, izango dira

- Azaroak 4: 10:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5 eta 4,4 artekoa izango da 5,366 egunean behin. Gainerako maximoak hilaren 9an, 19:00etan; 15an, 03:00etan; 20an, 12:00etan; 25an, 21:00etan eta 31an, 06:00etan, izango dira.

- Hilaren hasieratik aurrera Esne-bidea ikusi ahal izango da Geminisetik, eki-ipar-ekialdetik, Ezkutu konstelazio arte, mendebalde-hego-mendebalde arte.

- Hilaren 3tik aurrera, hamabost egunez, gauaren hasieran Zodiakal argia ikusi ahal izango da zerumugaren hego-mendebaldean.

- Hilaren 13tik aurrera hamabost egunez, gauaren bukaeran Zodiakal argia ikusi ahal izango da zerumugaren eki-hego-ekialdean.

Prismatikoekin edo teleskopioarekin:

- Hilaren 12tik 29ra bitartean, Jupiter eta Saturnoren arteko itxurazko distantzia 1° baino gutxiagokoa izango da, hilaren 21ean, 18: 21etan, amaituko delarik. Teleskopioarekin sateliteak, eraztunak eta banda lainotsuak nahastuta ikusi ahal izango ditugu.

 

ILARGIA AZAROAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

Hilaren 1an: 07:45ean, goranzko nodotik igaroko da.

Hilaren 4an: 00:39ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Geminiseko Polux izarrarekin, 3,8ºra.

Hilaren 6an: gutxieneko librazioa longitudean (I = -6,3º).

Hilaren 6an: 19:59ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Leoko Regulus izarrarekin, 4,5ºra.

Hilaren 8an: 00:37ean, Ilbehera.

Hilaren 8an, gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,8º).

Hilaren 10an: 16:20ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Virgoko Spika izarrarekin, 6,4ºra.

Hilaren 12an: 22:59ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Artizarrarekin, 0,8ºra

Hilaren 12an:20:42ean, perigeotik, Lurrarekiko Distantzia txikienetik (361.773 km),igaroko da. Aurreko apogeoan baino 44.121 km gutxiago.

Hilaren 14an: 11:02ean, beheranzko nodotik igaroko da.

Hilaren 14an: 16:17ean Ilberria. Nodoarekiko gertutasunak eguzki-eklipsea eragingo du. Gure latitudetik ez dugu ikusiko, baina Ozeano Bareako hegoaldetik, Txiletik, Argentinatik eta Atlantiko hegoaldetik ikusiko da. Perigeoarekiko hurbiltasunak eta eguzki-eklipseak sortuko duten Eguzkia-Ilargi-Lurraren lerrokatzeak marea biziak eragingo ditu ohi baino gogorragoak, itsasgoraren eta baxuaren artean 4 metroko diferentziarekin. Hori hilaren 15 eta 16an gertatuko da.

Hilaren 17an: 05:34ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Jupiterrekin, 2,9ºra.

Hilaren 17an: 06:28ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Saturnorekin, 3,0ºra.

Hilaren 19an: gehieneko librazioa longitudean (l= -6,6º).

Hilaren 20an: 23:34ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Neptunorekin, 3,0ºra.

Hilaren 21an: gehieneko librazioa latitudean (b= 6,9º).

Hilaren 21an: 23:41ean, Ilgora.

Hilaren 23an: 22:51ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Marterekin, 5,1ºra.

Hilaren 24an: 16:31ean, apogeotik,  Lurrarekiko Distantzia handienetik (405.012 km),igaroko da.. Aurreko

perigeoan baino 43.239 km  gehiago.

Hilaren 25an: 00:56ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Uranorekin, 3,2ºra.

Hilaren 27an: 19:36ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Aldebaran izarrarekin, 4,6ºra

Hilaren 28an: 15:02ean, goranzko nodotik igaroko da.

Hilaren 30an: 03:28ean Ilbetea. Bere deklinazio boreala 2020. urteko altuena izango da

Hilaren 31an: 06:57ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Geminiko Polux izarrarekin, 3,8ºra.

PLANETAK ABENDUAN (Lurraren abiadura orbitala: 107.280 km/h)

Merkurio (hilabete honetan ezin izango da ikusi). Batez besteko abiadura orbitala 172.440 Km/h.

Hilaren 20an goiko konjuntzioan egongo da, beraz, ez da ikusgai egongo. Hilaren 1an 15h 45m-ko igoera zuzena eta -19°15´-ko deklinazioa izango ditu; 31an, berriz, 19h 09m-ko igoera zuzena eta 24°34´-ko deklinazioa. Hilabetearen hasieran Libran egongo da, gero Eskorpioira, Ofiukora eta Sagitariora pasatuz. Bere magnitudea -0,8tik

-0,9ra igoko da.

Artizarra (gauaren amaieran ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 126.000 Km/h

Hilaren 1an ekialde-hego-ekialdeko ostertzetik aterako da eguzkia baino bi ordu eta erdi lehenago, 31an ordu eta erdi lehenago. Egunsentitik gero eta gertuago egongo denez, kontrastea txikiagoa izango du eta bere behaketa ez da hain ikusgarria izango. Hilaren 1an 14h 38m-ko igoera zuzena eta -13º40’-ko deklinazioa izango ditu, eta hilaren 31an 17h 12m-ko igoera zuzena eta -22º16’-ko deklinazioa. Hilabetearen hasieran Libran egongo da eta Eskorpiotik pasa ondoren, Ofiukon amaituko da. Bere magnitudea -4an mantenduko da.

Hilaren 23an Eskorpioiko Antares izarraren ondoan ikusi ahal izango da, hego-ekialdeko ostertzetik oso gertu.

Marte (gauaren hasieran ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 86.760 Km/h

Arratsaldearen amaieran ekialde-hego-ekialde ostertzean ikusi ahal izango da; hilaren hasieran, gauerditik bi ordu eta erdira ikusgai izango da eta hilabetearen amaieran, berriz, ordu eta erdira arte irainduz. Baina distira gutxituz joango da hilabetean zehar, horrela, behatzeko aukerak txarrak ez badira ere, murriztu egingo dira. Hilaren 1an 01h 02m-ko igoera zuzena eta 6º32’-ko deklinazioa  izango ditu eta hilaren 31an 01h 38m-ko igoera zuzena eta 11º04’-ko deklinazioa. Hilabetea osoa Piscisen egongo da. Bere magnitudea  -1,2tik -0,4ra jetsiko da.

Jupiter (gauaren hasieran bakarrik ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 47.160 Km/h

Gauaren hasieran hego-hego-ekialde ostertzean ikusi ahalko da. Hilaren 1ean eguzkia sartu eta hiru ordura ezkutatuko da; 31ean, aldiz,  ordu eta erdira. Hilabetea aurrera egin ahala bere behaketa gero eta zailagoa izango da. Hilaren 1an 19h 52m-ko igoera zuzena eta -21º26´-ko deklinazioa izango ditu. Hilabetearen hasieran Sagitarion aurkituko dugu, Kaprikorniora pasatuz. Bere magnitudea -2 mantenduko da.

Saturno (gauaren hasieran bakarrik ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 34.560 Km/h

Eguzkia sartu bezain pronto hego-hego-ekialdeko ostertzean ikusi ahal izango da Jupiterren ondoan, baina honek baino distira hamar aldiz txikiagoarekin. Behaketak gero eta zailagoak izango dira, batez ere zurrunbilo atmosferikoak direla medio. Hilaren 1an 20h 01m-ko igoera zuzena eta ­-20º53’-ko deklinazioa izango ditu. Hilabetea Sagitarion hasiko da, Kaprikorniora pasatzeko. Bere magnitudeak 0,6an mantenduko da.

Hilaren 02an, 18:52tan, Titanen gehieneko elongazioa Saturnoren mendebaldean.

Hilaren 10an, 16:36tan, Titanen gehieneko elongazioa Saturnoren ekialdean.

Hilaren 18an, 19:24tan, Titanen gehieneko elongazioa Saturnoren mendebaldean.

Hilaren 26an, 17:10tan, Titanen gehieneko elongazioa Saturnoren ekialdean.

Urano (ia-ia gau osoa ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 24.480 Km/h

Hilaren erdialdera gure meridianotik 60° ingurura igaroko da, eguzkia sartu eta lau ordura. Begi hutsez ikusteko magnitudearen mugan aurkituko da, argi kutsaduratik libre eta ilun diren lekuetatik ikus ahalko da. 2021ko urtarrilean amaituko den atzeraeraginezko (erretrogradazioa) zikloan jarraituko du. Hilaren 1an 2h 20m-ko Igoera zuzena eta 13º29’-ko deklinazioa izango ditu. Hilabete osoa Ariesen egongo da. Bere magnitudea  5,7an mantenduko da.

Neptuno (gauaren lehen erdialdean ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 19.440 Km/h

Hilaren 9an ekialdeko koadraturan egongo da. Gauaren hasieran ikusi ahalko da, hegoaldeko horizontetik 40°tara.

Hilaren 1an 23h17m-ko igoera zuzena eta -5º48’-ko deklinazioa izango ditu. Akuarion jarraitzen du. Bere magnitudea 7,9ra jaitsiko da.

AZAROAREN BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1ean, asteartean: eguerdian hasiko da Juliano eguna, 2.459.185 zk. (Jose Scaligerrena, aitaren omenez)

- Azaroaren 1ean: eguna 9 ordu eta 12 minutukoa izango da, eta 31ean, 9 ordu eta 2 minutukoa. Hilaren 21ean ,neguko solstizioan eguzki-argi gutxieneko eguna izango da, baina, ez da izango geroago argituko duena ezta lehenago ilunduko duena ere. Abenduaren 27-tik urtarrilaren 9 arte egunsentia minutu berean izango da, 08:40ean (tokiko ordua). Abenduaren 4-tik 13 arte Eguzkia minutu berean sartuko da, 17:32ean (tokiko ordua). “Santa Luziak gaua laburtu eta eguna luzatzen du” esaera herrikoiak badu bere izateko arrazoia.

- Hilaren 14an: Lurrak Phaeton asteroideak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du, kometa iraungi baten gerakinak akaso. Geminidiak iheskorrak izango dira.

- Hilaren 18an, 00:01tan, eguzkia, itxuraz, Sagitario konstelazioan sartuko da (266,5º).

- Hilaren 21an, astrologiaren arabera, eguzkia Kaprikornio konstelazioan sartuko da (270º). Baina, “Zodiakoaren zeinuek”  dituzten mugak eta izen bera daramaten zodiakoko konstelaziokoak ez datoz bat

- Hilaren 21an, 10:02tan, eguzkiak bere deklinazio negatibo handiena lortuko du zeru-ekuatorean azpian. Meridianoaren gainetik, eguardian, gutxien igoko den eguna izango da eta, beraz, ipar hemisferioan eguzki-argi gutxien izango duena, gure neguari hasiera emanez.

- Hilaren 24an: Denbora-ekuazioa nulua da.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net