2011ko ekaina

BEHAKETA PROPOSAMENAK

- Begi hutsez:

Hilaren 1ean, 22:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3ra hurbilduko da haren magnitudea. Hilaren 4an, 7an, 10ean, 13an, 16an, 19an, 21ean, 24an, 27an eta 30ean izango dira beste maximoak.

Hilaren 2an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 9an, 14an, 19an, 25ean eta 30ean izango dira beste maximoak.

Hilaren 6an, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 7,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an, 21ean eta 28an izango dira beste maximoak.

Hilaren 10ean, Eguzkia sartu eta bi ordu geroago, Saturno Ilgoraren ondoan ikusi ahal izango dugu, Virgoko Porrima izarretik oso gertu.

Hilaren 15ean, ilargi-eklipse osoa; Europan zati batean ikusi ahal izango da, Eguzkia sartu eta gero. Gure latitudean, ordea, jada eklipsatuta agertuko da Ilargia. Eklipse luzea izango da; 100 minutu baino gehiago iraungo du eklipse osoak (maximo teorikoak baino zazpi minutu gutxiago). Ilargia bere ekialdetik hasiko da iluntzen, eta handik hasiko da berriro ere argitzen.

Ordutegia denbora unibertsalean (denbora ofiziala jakiteko, gehitu bi ordu)

  1. Ilunantzean sartzea, 17:24:33an
  2. Itzalean sartzea, 18:22:55ean
  3. Osotasunaren hasiera, 19:22:29an
  4. Osotasunaren erdialdea, 20:12:36an
  5. Osotasunaren amaiera, 21:02:41ean
  6. Itzaletik ateratzea, 22:02:14an
  7. Ilunantzetik ateratzea, 23:00:44an

- Teleskopioarekin:

Hil osoan, Saturnori behatu ahal izango diogu.

ILARGIA EKAINEAN (Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Ordua Behaketa
01 21:03 Ilberria
21:00 Eguzki-eklipse partziala; ezingo dugu ikusi gure latitudeetan. Siberian, Artikoko lurraldeetan, Groenlandian, Kanadan eta Alaskan baino ezingo da ikusi. Islandian, Eguzkia % 45ean eklipsatua ikusiko dute, sartu baino ordu eta erdi lehenago.
02 20:20 Beheranzko nodotik pasatuko da.
04 Gutxieneko librazioa longitudean (l = –5,37°).
09 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,77º).
02:11 Ilgora
10 15:59 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 7,6°-ra.
12 02:04 Perigeotik pasatuko da. (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 367.186 km
15 18:34 Goranzko nodotik pasatuko da
20:14 Ilbetea. Ilargia urteko punturik beherenekotik igaroko da meridianotik.
18 Gehienezko librazioa longitudean (l = 5,35º).
23 Gutxieneko librazioa latitudean (b = –6,83º).
11:48 Ilbehera
24 03:59 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 404.283 km
26 05:06 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,2°-ra.
28 18:22 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 1º,8 -ra.
30 04:13 Beheranzko nodotik pasatuko da.
07:22 Ilargia eta Artizarra konjuntzio geozentrikoan, 0,1°-ra

EKAINEAN IKUSGAI DAUDEN PLANETAK

Goizez Arratsaldez Gauez
Artizarra Merkurio
(hilaren 22tik aurrera)
Saturno
Marte Saturno
Jupiter

Merkurio

Posizio bikainenetatik, hilaren 1ean eta 2an ikusi ahal izango da, ekialde ipar-ekialdeko horizontearen gainean, Eguzkia atera baino ordu-erdi lehenago. Merkurioren dirdira handia izango bada ere (–1), Eguzkitik oso hurbil dago, eta goi-konjuntzioan egongo da harekin hilaren 12an. Hilaren 22an agertuko da berriro arratsaldeko zeruan, ipar-mendebaldeko horizontearen gainean. Hilaren 30ean, Geminiko Castor eta Polux izarrekin lerro zuzena egiten ikusiko dugu. 3 h eta 8 h bitarteko igoera zuzena. +18º-tik +23º-ra bitarteko deklinazioa. Taurusen egongo da, eta, hilaren 18tik aurrera, Geminin. Magnitudea –1,20tik –0,6ra aldatuko zaio.

Artizarra

Hil osoan, Eguzkia baino ordubete lehenago aterako da. 7° baino gehiago gutxituko zaio elongazioa; hala ere, Ekliptikaren angelu-zabaltzeak eta planetaren dirdira handiak hura ikusteko aukera emango digute, ekialde ipar-ekialdeko horizontetik gradu gutxi batzuetara. 3 h eta 5 h bitarteko igoera zuzena. +16º-tik +23º-ra bitarteko deklinazioa. Ariesen egongo da hilaren hasieran, eta Taurusera igaroko da hilaren 6an. –3,9ko magnitudea izango du.

Marte

Eguzkia baino ordubete pasatxo lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta bi ordu lehenago hilaren 30ean. 03 h eta 04 h bitarteko igoera zuzena. +17° eta +21° bitarteko deklinazioa. Ariesen hasiko du hila, eta Taurusera igaroko da hilaren erdialdera. 1,7ko magnitudeari eutsiko dio.

Jupiter

Eguzkia baino ordu eta erdi lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta hiru ordu eta erdi lehenago hilaren 30ean. Hilaren bukaeran, horizontetik 10°-ra ikusi ahal izango dugu, eta dagoeneko ikusgai daude haren lau ilargi galileoarren mugimenduak. 02 h-ko igoera zuzena. 10º eta 12º bitarteko deklinazioa. Piscisen hasiko du hila, eta Ariesera igaroko da hilaren 14an. Magnitudea –2,1etik –2,3ra aldatuko zaio.

Hilaren 5ean, 02:09etatik 03:30era, Io eta Europa aldi berean igaroko dira planetaren diskoaren aurretik. Europan, zati batean ikusi ahal izango da.

Saturno

Hilaren hasieran, meridianotik igaroko da Eguzkia sartzean, eta hura sartu eta 6 ordu baino gehiagora sartuko da planeta. Hilaren 30ean, Eguzkia baino lau ordu geroago sartuko da. Ekliptikaren mendebaldeko inklinazioak azkar eramango dute horizontera, eta, hortaz, hari behatzeko kondizioak gero eta kaskarragoak izango dira. Hilaren erdialdera, soilik ordubetez ikusi ahal izango da, gauaren hasieran. Hilaren 14an amaituko du erretrogradazio-begizta, Virgoko Porrima izarretik 0,5° baino gutxiagora, eta ekliptikaren ekialderantz mugitzen hasiko da berriro. 12 h-ko igoera zuzena. –2°-ko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. 0,7tik 0,8ra jaitsiko zaio magnitudea.

Hilaren 8an, 12:04an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano

Ezinezkoa edo oso zaila izango da hura ikustea. 00 h-ko igoera zuzena. 1°-ko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta 5,9ko magnitudea izango du.

Neptuno

Hil honetan ere ikusteko moduan izango da Neptuno, hego-ekialdeko horizontearen gainean. 22 h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio.

EKAINEKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

01  Asteazkena. Eguerdian, 2.455.714. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.

13  12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.

21  17:16an, ekaineko solstizioa. Lurreko ekuatorearen gaineko posiziorik iparraldekoenera iritsiko da Eguzkia. Urte-sasoirik luzeena hasiko da, uda: 93,65 egun. Hilaren 11tik 21era izango dira urteko egunsentirik goiztiarrenak: 06:27an, tokiko orduan. Ekainaren 21etik uztailaren 3ra izango dira ilunabarrik berantiarrenak: 21:52an, tokiko orduan. Eguzkia leku berberetatik sartu eta aterako da egunero; Eguzki estatikoa deritzo horri (solstizioa).

21 Astrologiaren arabera, Eguzkia Cancerren sartuko da (90°).

22 Eguzkia, itxuraz, Gemini konstelazioan sartuko da (90,32°).

Lurraren ardatzaren prezesio-higiduraren ondorioz, zodiakoko konstelazioak 0,013965º desplazatzen dira ekliptikaren gainean urteko, hau da, arku-segundoaren 1/7º eguneko, arku-segundo bat asteko, 1º 71,6 urteko, 1,397º mendeko, 30º (zodiakoko zeinu baten batez bestekoa) 2.150 urtetik behin eta 360º 25.800 urtetik behin.

27  Ekaineko Bootida izeneko izar iheskorren maximoa. Ekainaren 22tik uztailaren 2ra egongo dira aktibo. 7P Pons-Winnecke kometarekin batera agertzen dira (6,36 urteko periodoa du).

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net