Astronomia Sailak “Astronomiara sarrera” deitzen den ikastaro bat emango du

2016/01/22

Euskal Herriko Unibertsitateak eskeintzen duen ikastaroa da eta EHUKultura ikastaroen barnean dago.

Ikastaro honetan zeruko objetuak identifikatzen ikasiko dugu, zale batek zerua behatzeko erabil ditzakeen tresnak deskubrituko ditugu eta gorpu astronomikoen propietateen inguruko sarrera bat aurkeztuko dugu. Helburua astronomiaren bidez  zientzia eta kulturaren inguruko interesa piztea da. Eskola teorikoak izango dira, tresna informatikoez lagunduak. Bestalde, gaueko behatzeak egingo dira, osagarri gisa, teleskopioekin.

  • Tokia: Gipuzkoako Kanpusa
  • Ordutegia: Astelehena eta ostegunetan 18:30 – 20:00
  • Egutegia: Otsailaren 8tik apirilaren 18ra
  • Ordu kopurua: 25 ordu
  • Prezioa: 60 euro
  • Kredituak: 2 Lizentziatura eta Diplomaturako ikasleentzat; 1 Graduko ikasleentzat.

ARAUDIA

1. Ikastaroetarako izenematea Gipuzkoako Campuseko Kultur eta Kirol bulegoan egingo da.

2. Izenemateko datak: urtarrilaren 11tik 29ra.

3. Izenemate hau ez da ontzat emango dagokion ordainagiria edo ordaindukoa aurkeztu arte, horretarako ezarri den gehienezko epea izenemateko eskabidea bete ondoren bi egunetakoa izango delarik.

4. Ordainketa izen-ematea formalizatu ostean egingo da eta ahal izatekotan Kultur eta Kirol Zerbitzuan erdozein bankuko txartelarekin. Kutxazain, Internet, Servikutxa edo transferentziaren bitartez ere egin ahal izango da, KUTXABANK 2095 0292 97 1063455413 zenbakia duen kontu korrentean. Izen-abizenak eta N.A.N-aren zenbakia adierazi behar da.

5. Ikastaroa hasi eta behin, ez da matrikularen dirua itzultzeko aukerarik izango.

6. Ikastaro guztiek, burutu ahal izateko, gutxienezko izenemate kopuru bat beterik beharko dute izan ikastaro hasiera baino hiru egun lehenago. Halaber, eta klaseen kalitatea bermatzeko, ikastaroetan gehienezko partaide kopuru bat izango da.

7. Ikastaroren bat, gainditu ezineko arrazoiak direlak medio, edo behar adina ikasle ez dagoelako bertan beherauzten bada, hasi behar zukeen egunetik aurrera itzuliko zaie dirua izena emanda zeudenei.

8. Gipuzkoako Campuseko Unibertsitateko Hedakuntzak arrazoi justifikatuengatik irakaslegoa aldatzeko eskubidea beretzat gordetzen du.

9. Ikastaroetara joatea (Hizkuntza Laborategikoetara ezik) baliagarri izango da kredituak lortzeko. Kredituak emateko kontuan izango dira bai eskoletara joan izana (gutxienez %80etara), eta baita irakaslearen balorazioa ere.

Argazkia: M. Castander.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net