2011ko urtarrila

Behaketa Proposamenak

Begi soilez

  • Hilak 3. Gure latitudean, egunsenti berantiarrenak abenduaren 28tik urtarrilaren 9ra dira. Aurten, urtarrilaren 3an argitzen da beranduen: 08:40an.
  • Hilak 3. Pertseoko Algol izar aldakorraren distira txikiena; bere magnitudea 3,3 izatera heltzen da. Hileko gainontzeko minimoak 6, 9, 12, 15, 18, 21, 23, 26 eta 29 egunetan gertatzen dira. Algol izan zen aldakor identifikatutako lehenengoetako izar bat. Bere gorenean, 2,1eko distira izatera hel daiteke eta, beraz, itzel ikus daiteke begi soilez hiriko zeru eskasenetan ere. Ondorioz, erraz egin dakioke jarraipena. Bere distira-aldaeraz ohartzeko, hurbileko Almachekin konpara dezakegu (Gamma Andromeda): hori egonkor irauten du 2,1 magnitudeaz.
  • Hilak 4. Delta Cephei izar aldakorraren distira gorena: bere magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen da 5,37 egunean behin. Hileko gainontzeko maximoak 9, 15, 20, 25 eta 31 egunetan gertatzen dira.
  • Hilak 4. Eguzki-eklipse partziala. Europa osoan, Ipar Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Asia mendebaldean ikus daiteke. 2011n ikus daitezkeen lau eguzki-eklipse partzialetan lehendabizikoa. 151 Saroseko 14.a da. 1776ko abuztuaren 14tik, Saros honetako 13 eguzki-eklipse izan dira, eta beste 90 urte joan beharko dira Saros honetako lehendabiziko eklipse osorako (2101eko otsailaren 28a). Maximoa 08:51ean da eta eguzki-zirkulua % 60 ezkutatuko du Ilberriak. Eguzkia eklipsatuta sortuko da. Behatzeko, hego-ekialdeko ostertza erabat oskarbi duen toki bat behar dugu. 11 aldera izango du azken muturra ospelean. Kasu segurtasun-neurriei: hartu behar neurri guztiak behaketan ikusmenak batere arriskurik izan ez dezan.
  • Hilak 15. Eguzkia sartu eta bi ordura, Ilgora Konkorduna Pleiadeen eta Hiadeen artean dago.
  • Hilak 22. Arratsaldeko Zodiako Argia ikus dezakegu ilunabarraren ondoren mendebalde/hego-mendebaldeko ostertzean.
  • Hil honetan, Aquarius eta Piscisen zati bat beteko du, Jupiter dagoen tokian. Behatzeko, zerua ilun egon behar da, argi-poluziorik gabe.

Teleskopio bidez

  • Jupiter da artean ere teleskopioz behatzeko objektu interesgarriena.
  • Hilak 3, 19:10etik 19:25era, Ganimedesek itzala ematen dio Jupiter-i.
  • Hilak 10, 21:06tik 23:19ra, Ganimedesek itzala ematen dio Jupiter-i.

Ilargia urtarrilean

(Gehitu ordubete ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Ordua Behaketa
02 14:32 Konjuntzio geozentrikoa Merkuriorekin 3,8º-tara.
03 12:47 Goranzko Nodotik igaro.
04 Eguzki-eklipse partziala.
04 09:04 Ilberria
10 05:53 Apogeotik (distantzia urrunena lurretik) igaro:  404.977 km.
10 11:12 Konjuntzio geozentrikoa Jupiter-ekin 7,1º-tara.
11 Librazio minimoa latitudean (b = -6,81º).
12 11:32 Ilgora
16 Librazio minimoa longitudean (b = -6,37º).
18 00:05 Beheranzko Nodotik igaro.
19 21:22 Ilbetea
22 00:18 Perigeotik igaro. Distantzia laburrena lurretik: 362.793 km. 56,88 lur-erradio.
24 Librazio maximoa latitudean (b = -6,73º).
25 04:36 Konjuntzio geozentrikoa Saturnorekin 8,1º-tara.
26 12:58 Ilbehera.
29 Librazio maximoa latitudean (b = -6,73).
30 03:18 Konjuntzio geozentrikoa Venusekin 3,5º-tara.
30 18:28 Goranzko Nodotik igaro.

Planetak urtarrilean

Ikusgai

  • Goizez: Merkurio, Venus, Saturno
  • Arratsaldez: Jupiter
  • Gauez: Jupiter, Saturno

Merkurio

Behaketarako egunsentia baino pixka bat lehenago da une egokiena. Eguzkiaz mendebaldera heltzen da elongazio maximora, 23,3º, hilak 9an. Hego-ekialdeko ostertzean ikus dezakegu ia hilabete amaiera arte. Igoera Zuzena 17:00etatik 19:00etara. Deklinazioa -20tik -22º-ra. Ophiuchusen eta Sagitarion zehar mugitzen da. Magnitudea 0,1etik -0,5era aldatzen du.

Venus edo Artizarra

Argi eta garbi ikus daiteke gauaren amaieran, eguzkia baino lau ordu inguru lehenago irteten da 1ean eta hiru bat ordu lehenago 31n. Libra konstelazioa uzten du 3. egunean Scorpiusen goiko aldea zeharkatzeko eta hila Ophiuchusen amaitzeko Bere elongazio handiena eguzkiaz mendebaldera hartzen du 8. egunean, 47º-tan. Merkurio baino egun bat lehenago eta eguzkia baino bi bider urrutiago. Igoera Zuzena 15:00etatik 17:00etara. Deklinazioa -15º-tik -20º-ra. Libratik Scorpiusera igarotzen da, eta gero Ophiuchusera Magnitudea pixka bat jaisten du -4,5etik -4,3ra.

Marte

Hil honetan ezin da behatu oraindik. Sagittarius konstelaziotik Capricornusera igarotzen da 15ean. Hurrengo bost hiletan, lurretik ikusita, eguzki atzetik izango dugu Marte. Beraz, ez dugu berriz ikusi ahal izango maiatzeko goizak arte. Igoera Zuzena 19:00etatik 21:00etara. Deklinazioa -22º-tik -18º-ra. Sagittariusetik Capricornusera igarotzen da. Magnitudea 1,3tik 1,1era jaisten du.

Jupiter

Behaketarako baldintza bikainak. Eguzkia baino sei ordu geroago sartzen da hilak 1ean eta laur ordu geroago 31ean. Hil bukaeran, -2,2 inguruko magnitudea hartzen du. Hilak 2an, Uranorekin konjuntzioan dago. Hil honetan, gainera, teleskopio txiki batez, bere tonalitate desberdineko zerrendak eta bere ilargi nagusien (satelite galilearren) eguneroko dantza antzeman ditzakegu. Igoera Zuzena 00:00. Deklinazioa -2º-tik -0º-ra. Hil osoa Piscisen. Magnitudea pixka bat jaisten du -2,3tik -2,2ra.

  • Hilak 3, 19:10tik 19:25era, Ganimedesek itzala ematen dio Jupiter-i.
  • Hilak 4, Uranorekin konjuntzioan dago.
  • Hilak 10, 21:06tik 23:19ra, Ganimedesek itzala ematen dio Jupiter-i.

Saturno

Distira maiztasunez handitzen du 0,6 magnitudera heltzeraino. Teleskopio batez, planetaren itzala bereiz dezakegu eraztunetan linboaren ipar-mendebaldean. Hilak 7an, eguzkiarekin koadraturan dago. Hilak 26, egonkor geratzen da longitudean mendebalerantz bere atzerako begiztari ekiteko, apirilaren 3ko oposizioa baino lehen. Igoera Zuzena 13:00etan. Deklinazioa -4º. Hil osoa Virgon. Magnitudea 0,7tik 0,6era jaisten du.

  • Hilak 8, 11:22an, Titanen elongazio maximoa planetaren ekialdera.
  • Hilak 16, 06:58an, Titanen elongazio maximoa planetaren mendebaldera.
  • Hilak 24, 09:19an, Titanen elongazio maximoa planetaren ekialdera.

Urano

Guztiz oskarbi dagoela, begi soilez bereiz daiteke. Hilaren hasieran, Jupitertik 0,5º iparraldera dago. Igoera Zuzena 00:00etan. Deklinazioa -2º. Piscisen mantentzen da 5,9ko magnitudeaz.

Neptuno

Egun ezin da behatu. Igoera Zuzena 22:00etan. Deklinazioa -13º. Ia hil guztia Capricornusen, amaieran Aquariusera igarotzen da. Magnitudea 8,0era jaisten du.

Urtarrileko beste efemeride batzuk

(Gehitu ordubete ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Behaketa
01 Eguerdian, 2.455.563. egun juliotarra hasten da, alegia, Kristo aurreko 4.713 urteko urtarrilaren 1eko eguerditik pasa diren egunak. Astronomiako kalkuluak errazteko erabiltzen da. XVII. mendeko jakitun frantses Joseph Justus Scaliger-ek garai hartan garrantzitsuenak jotako hiru zikloek bat egiten zutelako erabaki zuen data hori: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta “Erromako indikzio” deitutako erromatarren zergaren 15 urteko zikloa.
03 Urteko lehendabiziko astearen hasiera. Estandarizazioaren Nazioarteko Erakundearen gomendioen arabera (1976), urteko lehendabiziko asteak dauka urtarrileko lehendabiziko osteguna.
03 18:00etan, Perihelio. Lurra 2011ko puntu hurbilenean dago eguzkitik. Perihelioa urtarrilaren 1eko 21:00etatik 4ko 23:00etara gerta daiteke.
04 Kuadrantida izar uxoak beren gorenean. Une egokia da aurten haiek Ilberriaz behatzeko.
19 Eguzkia, itxura batean, Capricornus konstelazioan sartzen da (299,60º). Astrologiaren arabera, eguzkia Aquariusen sartzen da (300º).

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net