2012ko urtarrila

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, 13:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 8an, 15ean, 23an eta 30ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 2an, 23:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbilduko da. Beste minimoak hilaren 5ean, 8an, 11n, 14an, 17an, 20an, 23an, 25ean, 28an eta 31n izango dira.

  • Hilaren 4an, 9:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 4,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 9an, 15ean, 20an, 25ean eta 31n izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 11n, Europan, Lurraren Eguzkiarekiko orientazioa egokia da gaueko lehen orduetan mendebaldean argi zodiakala ikusteko. Kasu honetan, Aquarius eta Piscis konstelazioak estaliko ditu, Ilargia han ez dagoenean, hots, ilargialdiaren bigarren fasean (Ilbehera).

Teleskopioarekin

  • P/2006 TI Levy kometa Lurretik 30 milioi km-ra igaroko da. Balearen konstelazioan izango da, Mira izarretik ez hain urruti. 7ra hurbilduko da haren magnitudea. Hegoaldeko horizontetik 40º-ko altueran bila daiteke, krepuskulu astronomikoaren bukaeran. Jupiter baino 2º inguru beherago.

  • DIlargiaren banalerrotik gertu, Rupes Recta (quart 4-322) ikus daiteke. Ekialde-mendebalde orientazioa duen malda txiki bat da, 300 m-ko desnibela duena; erabat zuzena da, eta ipar-hego norabideko faila batean dago. Ekialdetik datorren arraseko argitasunaren ondorioz, beltz bizi kolorekoa ikusten da. Argia mendebaldetik datorrenean, lerro argi bat ikusten da.

  • Hilabete osoan, Jupiter eta haren lau ilargi galileotarrak ikusi ahal izango dira: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto.
    Artizarra ere ikusgai egongo da, eta haren faseak bereizi ahal izango dira.

Ilargia Urtarrilean

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
01 06:15 Ilgora
02 20:44 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena). 404.589 km
23:14 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 5,0º-ra.
05 10:52 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin 2,8º-ra.
06 14:25 Beheranzko nodotik pasatuko da.
09 07:31 Ilbetea.
10 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -5,11º).
13 Gutxieneko librazioa latitudean (l = 6,69º).
14 00:36 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 9,1º-ra.
16 09:09 Ilbehera.
14:59 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 9,1º-ra.
17 22:39 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 369.899 km.
19 11:16 Konjuntzio geozentrikoan Antaresekin 4,2º-ra.
18:27 Goranzko nodotik pasatuko da.
23 07:40 Ilberria.
26 Gutxieneko librazioa latitudean ( b = -6,62º).
13:12 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 6,8º-ra.
27 21:39 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 6,º-ra.
30 11:28 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4,5º-ra.
17:50 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 404.326 km.
31 04:10 Ilgora.
Planetak Urtarrilean
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Merkurio (hilaren 12a baino lehen) Artizarra Marte
Marte Jupiter Jupiter
Saturno Saturno

Merkurio

Hilaren 12ra arte, hego-ekialdeko horizontearen gainean ikusi ahal izango da, Eguzkia atera baino ordubete lehenago. Handik aurrera, zaila izango da ikustea, horizontetik oso hurbil egongo baita. 17 h eta 20 h bitarteko igoera zuzena. –22, –23 eta –21° bitarteko deklinazioa. Ophiuchusen izango da, Sagittariusen sartuko da gero, eta Capricornusera pasatuko da ondoren. Magnitudea –0,5etik –1,0ra jaitsiko zaio.

Artizarra

Eguzkia baino hiru bat ordu geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta hiru ordu eta erdi inguru geroago hilaren 31n. Hil honetan, egunean 0,5º egingo du gora. Distira ikusgarria du, eta, hori dela eta, gaueko lehen orduetako ikuskizuna da negu osoan. 21 h eta 23 h bitarteko igoera zuzena. –18° eta –05° bitarteko deklinazioa. Capricornusen hasiko du hila, eta Aquariusera igaroko da gero. Marteren magnitudeak gora egingo du pixka bat, –4,0tik –4,1era.

Marte

Eguzkia ezkutatu eta gehienez ere sei ordu geroago agertuko da hilaren 1ean, eta ia hiru ordu eta erdi geroago hilaren 31n. Distira asko handituko zaio, izar gehienek baino magnitude handiagoa izan arte. Marte Eguzkia baino mantsoago mugitzen da; beraz, Lurrak Eguzkiaren inguruan 79 bira ematen dituen bitartean, 42 bira ematen ditu Martek. Horrek esan nahi du 79 urte eta egun batzuez behin posizio erlatibo bera dutela. 11 h-ko igoera zuzena. 06º-ko deklinazioa. Leon hasiko du hila, eta Virgora igaroko da gero. Magnitudea –0,0tik –0,6ra aldatuko zaio.

Jupiter

Eguzkia baino bederatzi ordu geroago sartuko da hilaren 1ean, eta zazpi ordu geroago hilaren 31n. Haren distira gaueko ordu askotan ikusiko dugu. Ekialderanzko bidea hasiko du, eta Ariesen sartuko da hilaren 8an. Pixkanaka, Taurusera iritsiko da maiatzean, eta han hasiko du hurrengo erretrogradazio-begizta. 02 h-ko igoera zuzena. 10º eta 11º bitarteko deklinazioa. Piscisetik Ariesera aldatuko da, eta han izango da hila bukatu arte. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, –2,6tik –2,4ra.

Saturno

Eguzkia baino sei ordu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta zazpi ordu eta erdi lehenago 31n. Aurreko hilean baino distiratsuxeago dago. 14 h-ko igoera zuzena. –09°-ko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Haren magnitudeak gora egingo du pixka bat, 0,7tik 0,6ra.
Hilaren 2an, 13:36an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 10ean, 15:54an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 18an, 13:05ean, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 26an, 15:09an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano

Gero eta zailagoa da begi hutsez ikustea. 00 h-ko igoera zuzena. 0°-ko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta 5,9ko magnitudea izango du.

Neptuno

Ikusgai dagoen aldia amaitzera doa, baina hilaren 13an Artizarraren alboan ikusi ahal izango da. 22 h-ko igoera zuzena. –12°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 8,0raino txikituko zaio magnitudea.

Urtarrileko Beste Efemeride Batzuk

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Igandea, 2012.urteko lehen eguna. Eguerdian, 2.455.928. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
Egutegi juliotarrean, urtarrilaren 14a da 2012ko lehen eguna.
04 Kuadrantida izeneko izar iheskorren maximoa.
05 2012an Lurra Eguzkitik hurbilen egongo den eguna. Perihelioa da: 147.100.000 km. Urtarrilaren 1eko 22:00etatik (orduan izan zen1989an) urtarrilaren 5eko 8:00etara bitartean (orduan izango da 2020an) izan liteke. Lur-Ilargi sistemak bere barizentroaren inguruan egiten duen mugimenduak eragiten du alde hori. Periheliorik hurbilenak Ilbeheran izaten dira, eta urrunenak, Ilgoran.
18 Eguzkia, itxuraz, Capricornus konstelazioan sartuko da (299,61°).
20 Astrologiaren arabera, Eguzkia Aquariusen sartuko da (300°).
23 Urte Berri eguna Txinan. Herensugearen urtea hasiko da.
31 433 Eros planeta txikia 1975etik izan duen distantzia txikienera pasatuko Lurraren ondotik; 27 milioi kilometro baino gutxiagora. 8,5eko magnitudea izan behar luke. 2056ra bitartean ez da izango orain bezain kondizio onik hari behatzeko.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net