2015eko urtarrila

Behatze-Proposamenak

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Neguko ordutegian, gehitu 1 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 19:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbileko magnitudea izango du.
  • Hilaren 5ean, 8an, 10ean, 13an, 16an, 19an, 22an, 25ean, 28an eta 31n izango dira beste minimoak. Izar aldakor gisa identifikatutako lehen izarretako bat izan zen Algol. Lehena Mira izan zen, Balearen konstelaziokoa.
  • Hilaren 3an, 3:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 19an, 24an eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3an, 14:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin.
  • Hilaren 8a eta hurrengo hamabostak une egokiak dira argi zodiakala ikusten saiatzeko mendebalde hego-mendebaldeko horizontean, gauaren hasieran. Aquarius eta Piscis zeharkatuko ditu.

Teleskopioarekin

  • Hilaren 2an, Hilaren 3an, 22:54tik 1:13ra, Europak eta Iok beren itzala proiektatuko dute beren planetan, Jupiterren.
  • Hilaren 3an, 0:15etik 1:58ra, Europa eta Io aldi berean igaroko dira Jupiterren diskoaren aurretik.
  • Hilaren 4an, 20:21etik 20:25era, Io eta Ganimedes aldi berean igaroko dira Jupiterren diskoaren aurretik.
  • Hilaren 10ean, 1:15etik 3:05era, Iok eta Europak beren itzala proiektatuko dute beren planetan, Jupiterren.
  • Hilaren 10ean, 2:34tik 3:44ra, Io eta Europa aldi berean igaroko dira Jupiterren diskoaren aurretik.
  • Hilaren 11n, 20:16tik 21:34ra, Iok eta Ganimedesek beren itzala proiektatuko dute beren planetan, Jupiterren.
  • Hilaren 17an, 3:51tik 4:58ra, Iok eta Europak beren itzala proiektatuko dute beren planetan, Jupiterren.
  • Hilaren 17an, 4:51tik 5:28ra, Io eta Europa aldi berean igaroko dira Jupiterren diskoaren aurretik.
  • Hilaren 27an, 19:45etik 19:49ra, Iok eta Europak beren itzala proiektatuko dute beren planetan, Jupiterren.
Ilargia Urtarrilean

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 Gehienezko librazioa longitudean (l = 5,3º).
  17:20 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Pleiadeekin, 7,6º-ra.
02 11:37 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Aldebaran izarrarekin, 1,4°-ra.
05 04:54 Ilbetea (Otsoena).
07 Eguzkia sartu eta hiru ordura, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 6º-ra.
09 02:00

Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulus izarrarekin, 4,1º-ra.

18:08 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.405 Km. (aurreko perigeoan baino 40.608 gehiago).
12 15:30 Goranzko nodotik pasatuko da.
13 09:51 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 3,1º-ra.
09:48 Ilbehera.
16 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -7,4º). Mairan kraterrari behatzeko une egokia.
11:32 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 1,9º-ra.
20 13:15 Ilberria.
21 16:13 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 2,9°-ra.
20:03 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 359.656 Km. (aurreko apogeoan baino 45.749 gutxiago). Ilberria eta perigeoa denboran hurbil izateak marea biziak eragin ditzake.
22 01:45 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 5,4º-ra.
23 02:10 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 3,8°-ra.
25 10:27 Beheranzko nodotik pasatuko da.
11:51 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin,1,6°-ra.
27 04:49 Ilgora.
28 Gehienezko librazioa longitudean (l = 6,6º). Une egokia da Humboldten itsasoari behatzeko.
22:47 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Pleiadeekin, 7,9º-ra.
29 17:31 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Aldebaran izarrarekin, 1,2º-ra.

PLANETAK URTARRILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 20ra arte); orbita-abiadura: 172.440 km/h 

Hilaren 14ra arte mendebalde hego-mendebaldeko horizontetik bereizten joango da. Egun horretan izango du elongazio maximoa Eguzkitik ekialdera; ondoren, jaitsi eta galdu egingo du distira. 20 h eta 21 h bitarteko igoera zuzena. -23 eta -14° bitarteko deklinazioa. Sagittariusen hasiko du hila, ondoren Capricornusera igaroko da, eta Aquariusen amaituko du azkenik. Magnitudea -1,0tik 2,6,ra jaitsiko zaio. 
Hilaren 10ean, arratsaldearen amaieran, Artizarraren ondoan ikusi ahal izango da.

Artizarra (Arratsaldearen amaieran ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 126.000 km/h

Eguzkia baino ordu eta laurden geroago sartuko da hilaren 1ean, eta Eguzkia baino bi ordu geroago hilaren 31n. Oso distiratsu, mendebalde hego-mendebaldeko horizontean. 20 h eta 22 h bitarteko igoera zuzena. -22 eta -12° bitarteko deklinazioa. Sagittariusen hasiko du hila, ondoren Capricornusera igaroko da, eta Aquariusen amaituko du azkenik. -3,9ko magnitudeari eutsiko dio.
Hilaren 10ean, arratsaldearen amaieran, Merkurioren ondoan ikusi ahal izango da.

Marte (gauaren bigarren zatian ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Eguzkia baino 3 ordu eta hogeita bost minutu geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, mendebalde hego-mendebaldeko horizontean, eta Eguzkia baino ia hiru ordu geroago, hilaren 31n. 22 h eta 23 h bitarteko igoera zuzena. -14 eta -07º bitarteko deklinazioa. Capricornusen hasiko du hila, eta Aquariusera igaroko da hilaren 14an. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, -1,4tik -1,5era.

Jupiter (Gauaren bigarren zatian baino gehiagoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Leoren buruan, Eguzkia sartu eta handik 3 ordu eta hogei minutura aterako da hilaren 1ean, eta Eguzkia sartu eta ordu-erdi baino lehentxeago, hilaren 31n. Behatzeko baldintza bikainak, otsailaren 6an oposizioan jarri baino lehenago. 9:30 h-ko igoera zuzena. +15 eta +16º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Leon izango da. -2,5eko magnitudeari eutsiko dio. .

Saturno (Gauaren amaieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Eguzkia baino hiru ordu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta Eguzkia baino lau ordu eta erdi lehenago 31n, hego-ekialdeko horizontean. 16 h-ko igoera zuzena. -19°-ko deklinazioa. Libran hasiko du hila, eta Scorpiusera igaroko da gero. 0,5eko magnitudeari eutsiko dio.
Hilaren 8an, 8:01ean, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 16an, 8:59an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 24an, 8:22an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Gauaren hasieran aterako da); orbita-abiadura: 24.480 km/h

Hilaren 3an, koadraturan egongo da Eguzkitik ekialdera, 90º-ra. Teorian, begi hutsez ikus daiteke. 1 h-ko igoera zuzena. +04°-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, 5,8tik 5,9ra.

Neptuno (Gauaren hasieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h

Gauaren hasieran, mendebalde hego-mendebaldeko horizontean, hamabost gradura; teleskopio on bat behar da ondo ikusteko. 22 h-ko igoera zuzena. -10°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, 7,9tik 8,0ra.

Urtarrileko beste efemeride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Osteguna. Eguerdian, 2.457.024. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 9 ordu eta 3 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 9 ordu eta 53 minutukoa, hilaren 31n.
04 2003 EH 1 asteroideak utzitako hauts-lorratza zeharkatuko du Lurrak. Litekeena da asteroide horrek kometa-jarduera eduki izana duela ehunka urte. Ilbetea dela-eta zaila izango da ikustea.
6:36an, perihelioa; une horretan egongo da gertuen Lurra Eguzkitik 2015ean. Urtarrilaren 1 eta 5 bitartean izan daiteke, Lurrak eta Ilargiak beren barizentroaren inguruan egiten duten mugimenduaren arabera. Periheliorik hurbilenak Ilbeheran izaten dira, eta urrunenak, Ilgoran.
17 C/1931 P1 Ryves kometak utzitako hauts-lorratza zeharkatuko du Lurrak. Delta Cáncridas izar iheskorrak sortuko dira; urtarrilaren 1etik 24ra izango dira aktibo.
20 6:36an, Eguzkia Capricornius konstelazioan sartuko da itxuraz (299,87º).
Astrologiaren arabera, Eguzkia Aquariusen sartuko da (300°).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net