2011ko otsaila

Behaketa Proposamenak

Begi soilez:

  • Hilak 1. Pertseoko Algol izar aldakorraren distira txikiena; bere magnitudea 3,3 izatera heltzen da. Hileko gainontzeko minimoak 4, 7, 10, 12, 15, 18, 21, 24 eta 27 egunetan gertatzen dira. Algol izan zen aldakor identifikatutako lehenengoetako izar bat. Bere gorenean, 2,1eko distira izatera hel daiteke eta, beraz, itzel ikus daiteke begi soilez hiriko zeru eskasenetan ere. Ondorioz, erraz egin dakioke jarraipena. Bere distira-aldaeraz ohartzeko, hurbileko Almachekin konpara dezakegu (Gamma Andromeda): hori egonkor irauten du 2,1 magnitudeaz.
  • Hilak 4. Delta Cephei izar aldakorraren distira gorena: bere magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen da 5,37 egunean behin. Hileko gainontzeko maximoak 11, 16, 21 eta 27 egunetan gertatuko dira.

Teleskopio bidez:

Saturno, planetak eraztunen ipar-ekialdeari egiten dion itzala eta satelite garrantzitsuenak beha ditzakegu: Titan (8,3 magnitudea), Rhea (9,7), Tethys (10,2), Dione (10,3) eta Encelade (11,7). 103 P Hartley 2 kometa Monoceros konstelazioko Messier 50 kumulu irekitik gradu erdi baino hurbilago igarotzen da.

Ilargia otsailean

(Gehitu ordubete ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Ordua Behaketa
03 02:32 Ilberria.
06 23:13 Apogeotik (lurretik distantzia urrunenetik) igaro:  405.912 km.
07 04:50 Librazio minimoa latitudean (b = -6,68º). Krisiaren Itsasoa eta Albatrosen alegiazko irudia ikus dezakegu. Konjuntzio geozentrikoa Jupiter-ekin 6,8º-tara.
11 07:19 22:16 Ilgora. Konjuntzio geozentrikoa Pleiadeekin 1,4º-tara.
12 17:11 Konjuntzio geozentrikoa Aldebaranekin 7,3º-tara.
14 08:13 Librazio minimoa longitudean (l = -7,53º). Beheranzko Nodotik igaro.
18 08:36 Ilbetea.
19 07:08 Perigeotik igaro. Distantzia laburrena lurretik: 358.273 km.
20 Librazio maximoa latitudean (b = 6,56º). Ilargiaren ipar-polotzat hartzen den Peary kraterra ikus dezakegu.
21 11:37 Konjuntzio geozentrikoa Saturnorekin 8,0º-tara.
24 23:28 Ilbehera.
25 05:44 Librazio maximoa longitudean (l = 7,15º). Apeninoen mendi-katea ikus dezakegu iparretik hegoaldera. Konjuntzio geozentrikoa Antaresekin 2,8º-tara.
26 20:18 Goranzko Nodotik igaro.

Planetak otsailean

Ikusgai

Goizez Arratsaldez Gauez
Venus Jupiter Saturno
Saturno

Mercurio

Hil honetan ezin da behatu. Hilak 25ean, eguzkiarekin goi-konjuntzioan dago. Igoera Zuzena 17:00etatik 19:00etara. Deklinazioa -20º-tik -22º-ra. Ophiuchusen eta Sagitarion zehar mugitzen da. Magnitudea 0,1etik -0,5era aldatzen du.

Venus

Argi eta garbi ikus daiteke gauaren amaieran, eguzkia baino hiru ordu inguru lehenago irteten da 1ean eta bi ordu inguru lehenago 28an. Sagittarius konstelazioan 1ean sartzen da eta bertan jarraitzen du hil osoan. Bere elongazioa eguzkiaz mendebaldera oso garaia da artean: -41º 28 egunean. Aldiz, ekliptikaren inklinazioak ostertzera hurbiltzen du. Eguzkia irten baino ordubete lehenago, 14º-tan dago hego-ekialdeko ostertzaren gainean 1ean eta 8º baino gutxiagotan 28 egunean. Igoera Zuzena 18:00etatik 20:00etara. Deklinazioa -21º-tik -19º-ra. Hil osoa Sagittariusen. Magnitudea pixka bat jaisten du -4,3tik -4,1era.

Marte

Hil honetan ezin da behatu oraindik. Hilak 4ean, goi-konjuntzioan dago. Capricornus konstelaziotik Aquariusera igarotzen da 19an. Hurrengo hiru hiletan, lurretik ikusita, Marte eguzkiaren atzetik izango dugu. Beraz, ez dugu berriz ikusi ahal izango maiatzeko goizak arte. Igoera Zuzena 21:00etatik 22:00etara. Deklinazioa -17º-tik -11º-ra. Capricornusetik Aquariusera igarotzen da. Magnitudea 1,1etik 1,2ra jaisten du.

Jupiter

Eguzkia baino lau ordu geroago sartzen da hilak 1ean eta bi ordu geroago 28an. Hil amaieran, ilunabarrean, mendebaldeko ostertzetik soilik 10ºra dago. Magnitudea -2,1era hurbiltzen da 28an; irailean oposizioan zegoenean baino bi bider distira gutxiago zuen. Igoera Zuzena 00:00etan. Deklinazioa 0º-tik 2º-ra. Hil osoa ematen du Piscisen eta, amaieran, Cetusera aldatzen da. Magnitudea pixka bat jaisten du -2,2tik -2,1era.

15 egunean, bere lau satelite galilearrak planetaren mendebaldera lerrokatuta daude ordena honetan: Ganimedes, Io, Europa eta Calisto. Jupiterren ilargiak Europatik behatzeko urteko azken gauetako bat da.

Saturno

Eguzkia sartu baino gehienez sei ordu geroago sortzen da 1 egunean, eta hiru ordu geroago 28an. Hegoaldeko ostertzaren gainean 40º-tik gora dago gauaren bigarren zatian, eta 0,5 magnitudeko distirara heltzen da. Planetaren itzala ikus dezakegu eraztunen ipar-ekialdean. Igoera Zuzena 13:00etan. Deklinazioa -4º. Hil osoa Virgon. Magnitudea 0,6tik 0,5era jaisten du.

  • Hilak 01, 05:42an, Titanen elongazio maximoa planetaren mendebaldera.
  • Hilak 09, 07:49an, Titanen elongazio maximoa planetaren ekialdera.
  • Hilak 17, 03:57an, Titanen elongazio maximoa planetaren mendebaldera.
  • Hilak 25, 05:53an, Titanen elongazio maximoa planetaren ekialdera.

Urano

Hil honetan ezin da behatu. Igoera Zuzena 00:00etan. Deklinazioa -1º. Piscisen mantentzen da 5,9ko magnitudeaz.

Neptuno

Hil honetan ezin da behatu. Igoera Zuzena 22:00etan. Deklinazioa –13º. Hil osoa Aquariusen. 8,0an mantentzen du magnitudea.

Otsaileko beste efemeride batzuk

(Gehitu ordubete ofiziala kalkulatzeko)

  • Hilak 01, larunbata. Eguerdian, 2.455.594. egun juliotarra hasten da, alegia, Kristo aurreko 4.713 urteko urtarrilaren 1eko eguerditik pasa diren egunak. Astronomiako kalkuluak errazteko erabiltzen da. XVII. mendeko jakitun frantses Joseph Justus Scaliger-ek garai hartan garrantzitsuenak jotako hiru zikloek bat egiten zutelako erabaki zuen data hori: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta «Erromako indikzio» deitutako erromatarren zergaren 15 urteko zikloa.
  • Hilak 03, Urte Berri Txinatarra. Neguko solstizio osteko bigarren Ilberria. 2011 Untxiaren urtea da.
  • Hilak 08, Alfa Centaurido izar uxoen maximoa.
  • Hilak 11, Denboraren Ekuazioak +14 minutu eta 13 segundotan heltzen da urteko lehen maximora. Lurra zertxobait mantsoago doa eguzkiaren jirako orbitan, eta eguzkiaren eguneroko itxurazko desplazamendua ez da hain azkarra; ondorioz, pixka bat geroago igarotzen da hego-meridianotik. Gure ordulariak 12:14an izango dira 12:00etan ordez eguzkia gure ordu-eremuari dagokion meridianoan dagoenean.
  • Hilak 16. Eguzkia, itxuraz Aquarius konstelazioan sartzen da (327,78º).
  • Hilak 19. Eguzkia, astrologiaren arabera, Piscisen sartzen da (330º).

Donostia-San Sebastián: 43.3170° N, 1.9830° W

Data: 2011/01/15 22:00etan (gehitu ordubete ofiziala kalkulatzeko)

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net