2014ko otsaila

Behatze-Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 3an: 17:00etan, Perseusko Algol izar aldakorraren distira minimoa; 3,3tik 2,1era aldatzen zaio magnitudea. Hilaren 6an, 9an, 12an, 15ean, 18an, 20an, 23an eta 26an izango dira beste minimoak.
  • Hilaren 4an: 10:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an, 15ean, 20an eta 25ean izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 26an, egunsentia baino lehen, Ilbehera fin baten ondoan ikus daiteke.
Ilargia Otsailean

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 04:38 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 3,9°-ra.
05

Gehieneko librazioa longitudean (l = 7,63º).
12:44 Beheranzko nodotik pasatuko da.
06 19:23 Ilgora.
07 18:54 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin 6,5°-ra.
08 14:26 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Aldebaran izarrarekin, 2,3º-ra.
11 05:27 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4,9º-ra.
12 04:52 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.244 km (aurreko perigeoan baino 49.146 gehiago).
13 Gehieneko librazioa latitudean (b = 6,63º).
14 23:54 Elurretako Ilbetea. Hilaren 14an, ekialdeko horizontetik aterako da, Eguzkia sartu baino lehentxeago; eta hilaren 15ean sartuko da mendebalde ipar-mendebalde horizontetik, Eguzkia atera baino ordu-laurden bat eskas lehenago.
19 15:16

Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 1,6º-ra.

21:52

Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 3º-ra.

20 03:26 Goranzko nodotik pasatuko da.
21 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -6,84º).
22:09 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,3º-ra.
22 17:16 Ilbehera.
23 01:36 Konjuntzio geozentrikoan Antaresekin, 7,9º-ra.
26 05:17 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 0,3º-ra.
27 19:32 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 360.435 km (aurreko apogeoan baino 45.809 gutxiago).
20:01 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 2,8°-ra.

PLANETAK OTSAILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (arratsaldearen amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 10a baino lehen); orbita-abiadura: 172.440 km/h

Behatzeko aldirik onena bukatuko da. Eguzkia sartu eta handik ordubetera gutxi gorabehera sartzen da mendebalde hego-mendebaldeko horizontean; baina oso azkar galduko du intentsitatea. Beheranzko konjuntzioan izango da hilaren 15ean, eta hilaren amaieran agertuko da berriro ekialde hego-ekialdeko horizontean, Eguzkia atera baino hiru ordu-laurden lehenago. 22 h eta 21 h bitarteko igoera zuzena. -10, -7 eta -13° bitarteko deklinazioa. Aquariusen hasiko du hila, gero Capricornusera igaroko da, eta Aquariusen amaituko du. Magnitudea 0,3tik 2,5era jaitsiko zaio, eta 0,9ra igo berriro.

Artizarra (egunsentia baino lehen ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 126.000 km/h

Eguzkia baino bi ordu pasatxo lehenago aterako da hilaren 1ean, eta bi ordu eta hogei minutu inguru lehenago hilaren 28an. Distira bikaina du, eta hazten jarraituko du, harik eta -4,7ko magnitudearen hurbileko maximora iritsi arte hilaren 11n. 19 h eta 20 h bitarteko igoera zuzena. -16°-ko deklinazioa. Hil osoan Saggitariusen egongo da. -4,6 eta -4,7 bitarteko magnitudeari eutsiko dio hil osoan.

Marte (gauaren bigarren zatian ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Eguzkia sartu eta sei ordura aterako da hilaren 1ean; 28an, berriz, lau ordura. Hilean zehar distira handituz eta behatzeko aukerak hobetuz joango dira, harik eta apirilaren 8an oposizioan izan arte. 13 h-ko igoera zuzena. -07 eta -08º arteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudea azkar aldatuko zaio 0tik -0,6ra.

Jupiter (gauaren bigarren zatian baino gehiagoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Eguzkia sartu baino hiru ordu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta bost ordu baino gehiagoko tartearekin 28n. Behatzeko kondizioek ezin hobeak izaten jarraitzen dute. 7h-ko igoera zuzena. +23°-ko deklinazioa. Hil osoan Geminin izango da. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, -2,6tik -2,5era.

Saturno (gauaren amaieran ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Eguzkia baino 5 ordu eta erdi lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta 1 ordu lehenago hilaren 28n. Koadraturan izango da hilaren 11n. Teleskopio batekin, planetaren itzala ikus daiteke, ipar-mendebaldeko eraztunen diskoan. 15 h-ko igoera zuzena. -16°-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 0,5etik 0,4ra.

Urano (gauaren amaieran ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 24.480 km/h

Gauez ikusteko aldia amaituko da. Hilaren erdialdera, arratsaldearen amaieran, mendebalde hego-mendebaldeko horizontetik 20º-ra izango da. 0 h-ko igoera zuzena. +03º-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (gau osoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h

Konjuntzioan izango da hilaren 23an. 22 h-ko igoera zuzena. -10º-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 8,0ko magnitudeari eutsiko dio.

Otsaileko beste efemeride batzuk

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Asteazkena. Eguerdian, 2.456.690. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 9 ordu eta 55 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 11 ordu eta 11 minutukoa hilaren 28an. Hil honetan, eguzki-argiaren denbora 1 ordu eta 16 minutuan handituko da.
11 12:00etan, denboraren ekuazioa urteko lehen maximo positibora iritsiko da: +14 min 13 s.
16 10:58an, Eguzkia Aquariusen konstelazioan sartuko da itxuraz (327,69º).
17 Astrologiaren arabera, Eguzkia Piscisen sartuko da (330°).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net