2015eko otsaila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Neguko ordutegian, gehitu 1 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Behatze-Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 21:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbileko magnitudea izango du. Hilaren 5ean, 8an, 11n, 14an, 17an, 20an, 22an, 25ean eta 28an izango dira beste minimoak. Izar aldakor gisa identifikatutako lehen izarretako bat izan zen Algol. Lehena Mira izan zen, Balearen konstelaziokoa.
  • Hilaren 4an, 08:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an, 15ean, 20an eta 25ean izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 22an, 20:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin.
  • Hilaren 6an Une egokia izan daiteke gauaren hasiera mendebaldeko horizontearen gainean argi zodiakala ikusten saiatzeko. Zeharkatu Piscis, eta jarri Aries eta Pleiadeei begira.

Teleskopioarekin

  • Hilaren 7an, Jupiterren sateliteak: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto, orden naturalean, planetaren ekialdean.
  • Hilaren 26an 19:36tik 19:59ra, Kalistok eta Iok beren itzala proiektatuko dute beren planetan, Jupiterren.
Ilargia Otsailean
  Eguna Ordua Behaketa
  01 Gehieneko librazioa latitudean (b = 6,6º).
03 23:10 Elurretako Ilbetea. Ekialde ipar-ekialdetik irtengo da, eguzkia kontrako aldetik ezkutatu baino minutu batzuk lehenago. Jupiterretik 10º gradura, gutxi gorabehera, egongo da gau osoan.
04 05:31 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,1°-ra.
05 05:51 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulus izarrarekin, 3,8º-ra.
06 05:51 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.143 Km. (aurreko perigeoan baino 46.487 gehiago).
08 17:08 Goranzko nodotik pasatuko da.
09 16:48 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 3,3º-ra. gauaren amaieran, hilaren 9an Ilargiaren ezkerrera izango da ikusgai izarra; hilaren 10ean, berriz, eskuinera.
12 03:51 Ilbehera.
13 00:32 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,1º-ra. Hego-ekialdeko horizontearen gainean, Antares ikusgai dela.
Gutxieneko librazioa longitudean (l = -8º). Une egokia da Ekialdeko Itsasoaren ertzari behatzeko.
15 Gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,6°).
17 04:59 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 3,4º-ra. Ikusteko zaila: Ilargi ia berria, eta Merkurio oso behean.
18 23:48 Ilberria. Txinako Urte Berriaren hasiera (Ahuntzaren aroko 4.713. urtea).
19 07:12 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 357.006 Km. (aurreko apogeoan baino 49.137 gutxiago). Ilberriaren eta perigeoaren arteko hurbiltasunak marea biziak eragin ditzake.
20 23:30 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 2º-ra eta Marte bistara dela.
21 16:08 Beheranzko nodotik pasatuko da.
24 Gehienezko librazioa longitudean (l = 7,3º). Une egokia da Humboldten itsasoari behatzeko.
25 05:05 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Pleiadeekin, 8,1º-ra.
17:15 Ilgora.
23:10 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Aldebaran izarrarekin, 1º-ra.
28 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,8°).

PLANETAK OTSAILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (gauaren amaieran izango da ikusgai, hilaren 10etik aurrera); orbita-abiadura: 172.440 km/h

Eguzkia irten baino ordubete lehenago ikus daiteke, hilaren 10etik aurrera, ekialde hego-ekialdeko horizontearen gainean. Hilaren 24an izango du elongazio maximoa, Eguzkitik mendebaldera. Gero, zailagoa izango da hura ikustea. 20.00etatik 21:00etara, igoera zuzena. -15 eta +18° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Capricornusen izango da. Magnitudea 2,3tik -0,0ra aldatuko zaio.

Artizarra (arratsaldearen amaieran izango da ikusgai); orbita-abiadura: 126.000 km/h

Eguzkia baino bi ordu geroago sartuko da hilaren 1ean, eta Eguzkia baino ordu eta erdi geroago hilaren 28an. Oso distiratsu, mendebaldeko horizontean. 22:00etatik 00:00ra, igoera zuzena. -10 eta +03º bitarteko deklinazioa. Aquariusen hasiko da hila, eta Piscisera aldatuko da gero; hilaren 26an eta 27an Balean egongo da, eta Pisicisen amaituko du hilabetea. Magnitude bera izango du hil osoan: -4,0.
Hilaren 20an eta 21ean, arratsaldearen amaieran, Marteren ondoan izango da ikusgai, mendebaldeko horizontearen gainean.

Marte (gauaren hasieran bakarrik izango da ikusgai); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Eguzkia baino ia hiru ordu geroago sartuko da hilaren 1ean, mendebalde hego-mendebalde horizontetik, eta Eguzkia baino bi ordubete eta laurden geroago hilaren 28an. 23:00etatik 00:00ra, igoera zuzena. -05 eta +02º bitarteko deklinazioa. Aquariusen hasiko du hila, eta Piscisera igaroko da hilaren 14an. Magnitude bera izango du hil osoan: 1,6.
Hilaren 20an eta 21ean, arratsaldearen amaieran, Artizarraren ondoan izango da ikusgai, mendebaldeko horizontearen gainean.

Jupiter (gau osoan izango da ikusgai); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Eguzkia sartu eta handik gutxira irtengo da hilaren 1ean, eta Eguzkia ezkutatu baino bi ordu eta 20 minutu lehenago hilaren 28an. Leon hilaren 4ra arte. Cancerreraino eramango du erretrogradazioak, eta han izango da oposizioan, hilaren 6an. Behatzeko baldintza bikainak. 9:15ean, igoera zuzena. +16 eta +17° bitarteko deklinazioa. Leon hasiko du hila, eta Cancerrera igaroko da gero. -2,5eko magnitudeari eutsiko dio.

Saturno (gauaren bigarren zatian izango da ikusgai); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Eguzkia baino bost ordu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta Eguzkia baino sei ordu lehenago 28an, hego hego-ekialdeko horizontean. 16:00etan, igoera zuzena. -19°-ko deklinazioa. Hil osoan, Scorpiuseko Antares izarraren gainean. 0,5eko magnitudeari eutsiko dio.
Hilaren 1ean 09:03an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 9an 08:18an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 17an. 8:42an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 25ean. 07:46an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (gauaren hasieran bakarrik izango da ikusgai); orbita-abiadura: 24.480 km/h

Gauaren lehen orduetan utziko dio ikusgai egoteari. Teorian, begi hutsez ikus daiteke. 01:00ean, igoera zuzena. +05°-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (ez da ikusgai izango hil honetan); orbita-abiadura: 19.440 km/h

Konjuntzioa, hilaren 26an. Ez da ikusgai izango. 22:00etan, igoera zuzena. -10°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 8,0ko magnitudeari eutsiko dio.

Otsaileko beste efemeride batzuk

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Igandea. Eguerdian, 2.457.055. egun juliotarra hasiko da. Egunak 9 ordu eta 55 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 11 ordu eta 8 minutukoa hilaren 28an.
11 12:00etan, denboraren ekuazioa urteko lehen maximo positibora iritsiko da: +14 m 12 s.
16 17:09an, Eguzkia Aquariusen konstelazioan sartuko da, itxuraz (327,70º).
17 Astrologiaren arabera, Eguzkia Piscisen sartuko da (330°).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net