2017ko otsaila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Ordu bat gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behaketa Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 07:00an, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 9an, 16an eta 23an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 2an, 20:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 18an eta 24an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 2an, 23:00an, Perseoko Algol izarraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 5an, 8an, 11an, 14an, 17an, 20an, 23an, 25an eta 28an izango dira.
  • Hilaren 14tik Hilabetea bukatu arte zodiakoaren argia ikus daiteke mendebaldeko zeruertz gainean gauaren hasieran, Piscis eta Aries konstelazioak zeharkatuz.

Prismatikoekin

  • Hilaren 12an, gauaren hasieran, Marte, Artizarra et 2P Encke kometa lerrokatuta ikusiko ditugu, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertz gainean.
  • Hilaren 26an, gauaren hasieran, Urano (6 magnitudea) eta Marte (1,3 magnitudea) ikusiko dira gradu bakar baten distantzira.

Teleskopioarekin

  • Hilaren 14an, 03:00tik egun argirate, Jupiterren 4 sateliteak ikus daitezke planetaren ekialderuntz orden honetan lerrokatuta: Europa, Io, Ganimedes eta Calisto.
Ilargia Otsailean
  Eguna Ordua Behaketa
  01 02:52 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 2,2ºra.
04 04:19 Ilgora.
05 Librazio maximoa latitudean (b = 6,8º).
  04:57 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,3ºra.
  21:35 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,2ºra.
  22:03 Aldebaranen ezkutatzea. 22:54an berragertuko da, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzetik 40ºra.
06 14:27 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 368.807 km (aurreko apogeoan baino 36.115 km gutxiago).
11 00:00 Ilunantz eklipse partziala. Egunez aldatzen dugun momentu horretan, ilargiaren disdiran beherakada bat somatuko da eklipsearen ondorioz. Disdiran beherakada hau hobe somatuko dugu argazki sekuentzia bat eginez.
11 00:33 Elurren Ilbetea.
  13:59 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,8ºra.
  19:52 Goranzko nodotik pasatuko da.
13 Librazio maximoa longitudean (l = 5,1º).
15 16:54 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,6ºra.
  19:01 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,2ºra.
18 19:34 Ilbehera.
  20:52 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.386km (aurreko perigeoan baino 35.679 km gehiago).
19 Librazio minimoa latitudean (b=-6,8º).
  15:04 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 9,8ºra.
20 23:37 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,6ºra.
26 06:28 Beheranzko nodotik pasatuko da
  14:53 Eguzkiaren eraztun-itxurako eklipse zentrala. Ezin izango dugu europatik ikusi. Ozeano pazifikoan, Txilen, Argentinan, Atlantiko ozeanoko hegoaldean, Afrikako hego-mendebaldean eta Antartidako zati batean ikusi ahal izango da.
  14:59 Ilberria.

PLANETAK OTSAILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren 8 arte ikusi ahal izango dugu, gau amaieran) Orbita-abiadura 172.440 Km/h 

Hilaren 1an eguzkia baino 40 minutu lehenago aterako da, ekialde hego-ekialdeko zeruertz gainean. Begi hutsez edo prismatikoen laguntzaz ikusi ahal izango dugu hilaren 8 arte. Igoera zuzena 19h eta 22h artean, deklinazioa -22º eta -13º bitarte. Hilabetea Sagitarion hasiko du, Kaprikorniora pasa eta Akuarion amaitzeko.Magnitudea oso azkar haundituko zaio -0,1tik -1ra.

Artizarra (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango da) orbita-abiadura 126.000 Km/h

Hego-mendebaldeko zeruertz gainean aurki dezakegu arratsalde amaieran, eguzkia sartu eta lau ordutara ezkutatuko da hilaren 1an, eta hiru ordu beranduago 28an. Negua amaitu arte ikusi ahal izango dugu. Begi hutsez ikustea oso erraza da duen disdira haundia dela eta. 100x handiagotzeko tresneriarekin, fasea somatu diezaiokegu. Igoera zuzena 0h, deklinazioa 1º eta 10º artean. Hilabete guztia piscisen emango du. Magnitudea apur bat haundituko zaio -4,60tik -4,63ra, Hilabete amaieran berriro -4,60ra bueltatzeko.

Marte (Gauaren hasieran ikus daiteke) Orbita-abiadura 86.760 Km/h

Gauaren hasieran ikusi ahal izango da, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzetik 25º hilaren1an eta 21ºra hilaren 28an. Disdira galduz doa. Igoera zuzena 0h eta 1h artean, deklinazioa 2º eta 8º bitarte. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 1,4tik 1,6ra jetsiko da.

Jupiter (Gauaren bigarren herenetik aurrera ikus daiteke) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Behaketarako geroz eta egoera hobeagoan azaltzen da. Eguzkia baino sei ordu t’erdi lehenago azaltzen da hilaren 1an, eta 8 ordu luze lehenago hilaren 31an, hegoalde hego-ekialdeko zeruertzetik. Igoera zuzena 13h, deklinazioa -7º.  Hilabete guztia Virgon emango du.  Magnitudea -2tik -2,2ra areagotuko du.

Saturno (Gau amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da, Eguzkia baino hiru ordu lehenago hilaren 1an, eta ia lau ordu lehenago 28an. Behaketarako egoera hobetzen joango da oposizio egunerarte, ekainaren 15an. Igoera zuzena 17h, deklinazioa -22º. Ia hilabete guztia Ofiucon emango du eta maieran Sagitariora pasako da. Magnitudea 0,6tik 0,5ra haundituko da.
Hilaren 4an 21:20an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 12an 22:12an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 20an 21:28an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 28an. 22:13an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Gauaren hasieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Gauaren hasieran ikusi ahal izango dugu, hego-mendebaldeko zeruertzetik 40ºra hilaren 1an, eta 20º besterik ez 28an. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 8º. Hilabete guztia Piscisen. Magnitudea 5,9an mantenduko da.

Neptuno (Gauaren hasieran ikusi ahal izango dugu, eta zailtasunez) orbita-abiadura 19.440 Km/h

Gauaren amaieran ikusi ahal izango dugu, teleskopioaren laguntzaz, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzetik 5ºra.n Igoera zuzena 23h, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Akuarion. Magnitudea 8an mantenduko da.

Beste Efemeride Batzuk Otsailean
Eguna

Behaketa
1 Azteazkena, eguerdian, 2.457.786. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 9 ordu eta 56 minutuko iraupena du hilaren 1an, eta 11 ordu eta 10 minutukoa hilaren 31an.
11 Denboraren ekuazioak aurtengo bere lehen maximo positibora iritsiko da: +14m 12s.
16 05:17an, eguzkia itxuraz Akuario konstelazioan sartuko da (327,72º).
18 Astrologiaren arabera, eguzkia Piscis konstelazioan sartuko da (330º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net