2018ko otsaila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira, ordu bat gehitu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 02:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an, 7an, 10an, 13an, 16an, 19an, 22an, 25an eta 27an izango dira.
  • Hilaren 2an, 17:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 18an eta 24an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3an, 07:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 10an, 17an eta 24an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 7 eta 8an, eguzkia atera baino ordu t’erdi lehenago, ilbehera aurkituko dugu hegoaldeko zeruertz gainean, Jupiterren ondoan, bere disdira txuriekin, eta ekialderuntz Marte eta Antares, kolore laranja-gorrixkekin.

Prismatikoarekin edo teleskopioarekin

  • Hilaren 2an, Jupiterren Europa, Ganimedes eta Calisto sateliteak ikusiko dira planetaren ekialdean.
  • Hilaren 15an, Jupiterren galilear lau ilargiak ikusi al izango dira hurrengo ordenean: Europa, Io, Ganimedes eta Calisto, planetaren ekialdean.
  • Hilaren 25an, Jupiterren lau ilargi Galileatarrak ikus daitezke berezko ordenean planetaren mendebaldean: Io, Europa, Ganimedes eta Calisto.
Ilargia Otsailan
  Eguna Ordua Behaketa
  01 19:21 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,9ºra.
05 Librazio maximoa longitudean (l=7º).
16:58 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 7ºra.
07 Librazio minimoa latitudean (l= -6,8º).
15:54 Ibehera.
21:57 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4,1ºra.
09 06:40 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4,3ºra.
  09:53 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 9,4ºra.
  13:17 Konjuntzio geozentrikoan Vesta asteroidearekin, 0,9º iparrera; 530km diametrokoa da eta asteroide gerrikokoa dugu.
11 14:16 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.700Km. (aurreko perigeoan baino 46.706 km gehiago).
  14:17 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,5ºra
14 21:10 Beheranzko nodotik pasatuko da.
15 20:51 Eguzkiaren eklipse partziala, Europatik ezingo dugu ikusi, bai ordea Antartida eta Hegoamerikaren hegoaldean.
  21:05

Inauterien Ilberria. Aurten ostegunean da, festa amaitu denean.

16 16:36 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 0,5ºra.
20 11:11 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,4ºra.
  Librazio minimoa longitudean (l = -7,3º). Fracastor kraterra behatzeko aproposa, Nektar itsasoren hegoaldera.
23 00:22 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,2ºra
  08:09 Ilgora.
  17:23 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,7ºra. 16:36tan ezkutatzea emango da, baina hemendik ezingo dugu ikusi.
27 14:39 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 363.933km (aurreko apogeoan baino 41.767 km gutxiago).
28 05:04 Goranzko nodotik pasatuko da.

PLANETAK OTSAILAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren 27tik aurrera ikusiko dugu, arratsalde amaieran) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Goi konjuntzioan hilaren 17an, hilaren azken bi egunetan ikusiko dugu besterik ez, arratsalde amaieran,  mendebaldeko zeruertzetik gertu, Artizarraren azpian. Igoera zuzena 20h eta 23h artean, deklinazioa -21º eta -7º bitarte. Hilabetea Capricornion hasiko du eta Acuarion amaitu. Magnitudea -0,7tik -1,5ra igoko da.

Artizarra (Ezingo dugu hilaren 30 arte ikusi, arratsalde amaieran) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Eguzkia sartu eta ordu erdi beranduago ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu bat beranduago 28an. Hala ere mendebaldeko zeruertzetik 3ºra aurkituko da Merkurio baino pittin bat altuago. Igoera zuzena 21h eta 23h artean, deklinazioa -16º eta -5º bitarte. Hilabetea Capricornion hasiko du eta Acuarion amaitu. Magnitudea -3,9an mantenduko da.

Marte (Gauaren bigarren erdialdian ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Eguzkia baino lau ordu t’erdi lehenago aterako da hilabete osoan. batazbeste 1,1 milloi km eguneko gerturatzen gera eta Uztailaren 27an, oposizioan aurkitzen denean, 57 milloi Km-tara aurkituko gara. Igoera zuzena 16h eta 17 artean, deklinazioa -21º eta -22º bitarte. Hilabetea osoa Ofiucon emango du. Magnitudea 1,2tik 0,9ra igoko da..

Jupiter (Gauaren bigarren erdialdian ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Eguzkia baino bost ordu lehenago azalduko da hilaren 1an, eta sei ordu pasatxo lehenago 28an, hego-ekialdeko zeruertzetik. sateliteen mogimendua teleskopioarekin edo prismatikoekin behatzea errazagotuz doa. Igoera zuzena 15h, deklinazioa -17º. Hilabete guztia Libran. Magnitudea -2,0tik -2,2ra areagotuko da.

Saturno (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Eguzkia baino bi ordu lehenago azalduko da hilaren 1an, eta hiru ordu lehenago 28an, behaketa ordea zaila izango da ekliptikaren inklinazioa dela eta ez bait da 10º besterik altxako hego-ekialdeko zeruertzetik, egunargia etorri aurretik. Igoera zuzena 18h, deklinazioa -22º. Hilabete guztia Sagitarion. Magnitudea 0,6an mantenduko da.
Hilaren 7an 03:18an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 15an 04:54an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 23an 03:37an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Gau hasieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Hilarten 1an, hego-mendebaldeko zeruertzetik 40ºra aurkituko da arratsalde amaieran, eta mendebaldeko zeruertzetik 25ºra bakarrik hilaren 28an. Beraz, begi hutsez ikustea zaila izango da oso. Igoera zuzena 1h 36m, deklinazioa 9º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,8tik 5,9ra jetsiko da.

Neptuno (Ikusteko aukerarik gabe) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Arratsaldearen amaieran ezkutatuko da hilabete erdira iritsi aurretik. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -7º. Hilabete guztia Acuarion. Magnitudea  8an mantenduko da..

Otsailako Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
1 Astelehena, eguerdian, 2.458.151. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 9 ordu eta 56 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 11 ordu eta 9 minutukoa hilaren 28an.
11 12:00tan, denboraren ekuazioak aurtengo bere lehen maximo positibora iritsiko da: +14m 11s.
16 Ttxinatar urteberri eguna, txakurraren urtea.
Hilaren 16an, 11:23tan, eguzkia itxuraz Acuario konstelazioan sartuko da (327,73º).
18 Astrologiaren arabera, eguzkia Piscis konstelazioan sartuko da (330º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net