2021eko Otsaila

2021KO OTSAILAKO EFEMERIDEAK

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Ordu bat gehitu behar zaio ordutegi ofiziala kalkulatzeko)

Edozein polotan dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura: 0 Km/h

Ekuatorean dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura, gutxi gorabehera: 1.668 Km/h

Donostian dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura, gutxi gorabehera: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

Begi hutsez:

- Hilaren 1: 10:00etan, Perseoko Algol izarren distira minimoa, bere magnitude 3,3 ingurukoa izango da. Gainerako minimoak hilaren 4an, 07:00etan; 7an, 03:00etan; 10ean, 00:00etan; 12an, 21:00etan; 15an, 18:00etan; 18an, 15:00etan; 21an, 12:00etan; 24ean, 08:00etan, eta 27an, 05:00etan, izango dira.

- Hilaren 1, 11:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5 eta 4,4 artekoa izango da 5,366 egunean behin. Gainerako maximoak hilaren 6an, 19:00etan; 12an, 04:00etan; 17an, 13:00etan; 22an, 22:00etan, eta 28an, 07:00etan, izango dira.

- Hilaren 5: 08:00etan, Zeifeidarraren  Eta Aquilae izar distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra artekoa izango da 7,177 egunean behin. Gainerako maximoak hilaren 12an, 12:00etan; 19an, 16:00etan, eta 26an,21:00etan izango dira.

- Hilaren hasieratik aurrera gauaren hasieran Esne-bidea ikusi ahal izango da, hego-ekialdetik  ipar-mendebalde arte.

- Hilaren 1tik aurrera, hamahiru egunez, gauaren hasieran Zodiakal argia ikusi ahal izango da zerumugaren mendebalde-hego-mendebaldean..

Prismatikoekin edo teleskopioarekin:

-Hilaren 25an, 02:53etan, Cancer-ko Asellus Borealis izarra ezkutatu egingo da, bere magnitudea 4,7 delarik.

Ilgoraren itzalak ezkutatuko du.

- Hilaren 28an, 06:15etan, eguzkia atera baino ordu erdi lehenago Merkurio, Saturno eta Jupiter planetak multzokatuta ikusi ahal izango dira, eki-hego-ekialdeko ostertzean, Arranoa konstelazioko Altair izarraren azpian.

ILARGIA OTSAILEAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

Hilaren 1an: gutxieneko librazioa latitudean (I = -6,6º).

Hilaren 3an: 19:03ean, perigeotik igaroko da, Lurrarekiko Distantzia txikienetik (370.116 km) pasako da. Aurreko apogeoan baino 34.224 km gutxiago.

Hilaren 4an: 17:37ean, Ilbehera.

Hilaren 6an: 10:29ean, konjuntzio geozentrikoa Eskorpioiako Antares izarrarekin, 5,3ºra.

Hilaren 7an: 00:29ean, beheranzko nodotik igaroko da.

Hilaren 10an: 12:42ean, konjuntzio geozentrikoa Saturnorekin, 3,4ºra.

Hilaren 11an: 19:06ean Ilberria.

Hilaren 12an: gehieneko librazioa longitudean (l= 4,6º).

Hilaren 13an: gehieneko librazioa latitudean (b= 6,6º).

Hilaren 17an: 17:48ean, konjuntzio geozentrikoa Uranorekin, 2,8ºra.

Hilaren 18an: 10:22ean, apogeotik igaroko da, Lurrarekiko Distantzia handienetik (404.351 km) pasako da. Aurreko perigeoan baino 34.351 km  gehiago.

Hilaren 19an: 00:48ean, konjuntzio geozentrikoa Marterekin, 3,5ºra.

Hilaren 19an: 16:25ean, konjuntzio geozentrikoa Tauruseko  Pleiadea izarrekin, 5,5ºra.

Hilaren 19an: 18:47ean, Ilgora.

Hilaren 21an: 01:44ean, goranzko nodotik igaroko da.

Hilaren 24an: gutxieneko librazioa longitudean (I = -6,3º).

Hilaren 26an: 17:20ean, konjuntzio geozentrikoa Leoko Regulus izarrarekin, 4,4ºra.

Hilaren 27an: 08:17ean Ilbetea.

Hilaren 28an: gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,5º).

PLANETAK OTSAILEAN (Lurraren abiadura orbitala: 107.280 km/h)

Merkurio (Hilaren 20etik ikusgai). Batez besteko abiadura orbitala 172.440 Km/h.

Hilaren 8an beheko konjuntzioan, baima, 20a igaro arte behatu ezin izango dugu, handik aurrera gauaren bukaeran ekialde-hego-ekialdeko ostertzean ikusi ahal izango da. Hilaren 1an 21h 50m-ko igoera zuzena eta -10°51´-ko deklinazioa izango ditu; 28an, berriz, 21h 02m-ko igoera zuzena eta -16°12´-ko deklinazioa. Hilabetearen hasieran Kaprikornioan egongo da, gero Akuariora igaroko da eta, atzera bueltatuz, Kaprikornioan bukatuko du. Bere magnitudea 2,3tik 3,8ra jaitsiko da, eta hilaren amaieran 1,0ra igoko da.

Artizarra (Hilaren 10a baino lehen soilik ikusgai, gauaren amaieran) Batezbesteko abiadura orbitala 126.000 Km/h

Hilaren 10a baino lehen Ekialde-hego-ekialdeko ostertzetik hurbil egoteak ia ezinezko egingo du behatzea, handik aurrera ez da ikusiko. Hilaren 1an 20h 05m-ko igoera zuzena eta -20º58’-ko deklinazioa izango ditu, eta hilaren 28an 22h 21m-ko igoera zuzena eta -110º44’-ko deklinazioa. Hilabetearen hasieran Kaprikornioan egongo da, Sagitarion hilabetea amaituz. Bere magnitudea 3,9 mantenduko da.

Marte (gauaren hasieran ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 86.760 Km/h

Hilaren hasieran hego-hego-ekialde ostertzean ikusi ahal izango da, arratsaldearen amaieratik gauerdia arte. Lurrarekiko distantzia gero eta handiagoa izango da, hilean zehar 179 milioi kilometrotik 219 milioira igaroko da. Behatzeko aukerak murrizten jarraituko du. Hilaren 1an 02h 38m-ko igoera zuzena eta 16º44’-ko deklinazioa  izango ditu eta hilaren 28an 03h 39m-ko igoera zuzena eta 20º57’-ko deklinazioa. Hilabetea Ariesen hasiko da, Taurusera pasatzeko. Bere magnitudea  0,5tik 0,9ra jetsiko da.

Jupiter (Hilaren 11tik aurrera ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 47.160 Km/h

Hilaren 11an Eguzkia irten baino 20 minutu  lehenago ekialde-hego-ekialdeko ostertzean ikusi ahalko da, 28an, berriz, Eguzkia baino 50 minutu lehenago. Behatzeko aukerak ez dira onak izango, baina hobetzen joango dira. Hilaren 1an 20h 49m-ko igoera zuzena eta -18º19´-ko deklinazioa izango ditu. Hilabete osoan Kaprikornioan egongo da. Bere magnitudea zertxobait handituko da, -1,9tik -2,0ra.

Saturno (Hilaren 25tik aurrera ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 34.560 Km/h

Ekialde-hego-ekialdeko ostertzetik agertuko da 25etik aurrera eguzkia irten baino ordubete lehenago, gutxi gorabehera. Behatzeko aukerak hobetu egingo dira egunak igaro ahala.    Hilaren 1an 20h 30m-ko igoera zuzena eta -19º26’-ko deklinazioa izango ditu. Hilabetea osoan Kaprikornioan pasako da. Bere magnitudea zertxobait jaitsiko da 0,6tik 0,7ra

Urano (Gauaren lehen erdian ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 24.480 Km/h

Hilaren hasieran gauaren lehen erdian ikusi ahalko da hego-hego-mendebaldeko ostertzetik 50°tara, 28an, berriz,

mendebalde-hego-mendebaldekoan 35°tara baino ez. Behatzeko aukera gero eta zailagoa izango da. Hilaren 1an 2h 18m-ko igoera zuzena eta 13º18´-ko deklinazioa izango ditu. Hilabete osoa Ariesen egongo da. Bere magnitudea 5,8an mantenduko da.

Neptuno (Hilaren lehen egunetan bakarrik ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 19.440 Km/h

Hilaren 1an gauaren hasieran ikusi ahalko da hego-mendebaldeko ostertzetik gehienez 12°tara. Turbulentzia atmosferikoek ez dute behatzen utziko. Hilaren 1an 23h21m-ko igoera zuzena eta -5º21’-ko deklinazioa izango ditu. Akuarion jarraitzen du. Bere magnitudea 8,0an mantenduko da.

OTSAILEAREN BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1ean, astelehenean: eguerdian hasiko da 2.459.247 zenbakia duen Juliano eguna(Jose Scaligerrena, aitaren omenez)

- Hilaren 1ean, egunak 9 ordu eta 56 minutuko iraupena izango du, eta 28ean, 11 ordu eta 10 minutukoa.

- Hilaren 11an, Denboraren Ekuazioa urteko lehen maximo positibora iritsiko da: +14m 12 s

- Hilaren 12an, Txinako Urte Berria ospatuko da. Urtarrilaren 21etatik otsailaren 20arteko ilargi berriarekin bat etorriko da. Ospakizunak bezperan hasiko dira, 15 egun luzatuz.

- Hilaren 16an, 05:48tan, Eguzkia itxuraz Akuario konstelazioan sartuko da (327,8º).

- Hilaren 18an, astrologiaren arabera, Eguzkia Piscis konstelazioan sartuko da (330º). Baina, “Zodiakoaren zeinuek”  dituzten mugak eta izen bera daramaten zodiakoko konstelaziokoak ez datoz bat

BIBLIOGRAFIA eta WEBGRAFIA

- Efemérides Astronómicas del Real Instituto y Observatorio de la Armada en San Fernando urtekaria.

- D. Baker / D. A. Hady: “Guía de Astronomía”

- Guillaume Cannat (2020) Le Guide du Ciel de juin 2020 à juin 2021

- Stellarium Astronomy Software.

- http://www.fomento.gob.es/salidapuestasol/Donostia

- https://tablademareas.com/es/guipuzcoa/san-sebastian

- https://www.heavens-above.com/main.aspx

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net