2011ko uztaila

Behatzeko Proposamenak

Begi-hutsez

  • Hilaren 3an, 11:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3ra hurbilduko da haren magnitudea. Hilaren 6an, 9an, 12an, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an eta 29an izango dira beste minimoak.

  • Hilaren 5ean, 22:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 11n, 16an, 22an eta 27an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 6an, 3:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 13an, 20an eta 27an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 23an, egunsentia baino lehentxeago, Jupiterretik mendebaldera ikusiko dugu Ilargia ilbeheran, eta, hilaren 24an, Jupiterretik ekialdera.

  • Hilaren 25ean eta 26an, antzeko zerbait gertatuko da Pleiadeetan.

Teleskopiorekin

  • Hilaren 22an, 21:46an, Kalisto goi-konjuntzioan egongo da bere planeta Jupiterrekin. Gauaren amaieran, haren Ipar poloan ikusi ahal izango dugu.
    Hil osoan, Saturnori behatu ahal izango diogu.

Ilargia Uztailean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Ordua Behaketa
01 08:54 Ilberria.
08.00 Eguzki-eklipse partziala, oso magnitude txikikoa (0,097); gure latitudeetatik ezin izango dugu ikusi. Indiako Ozeanoko hegoaldeko muturrean eta Antartidaren ertzean baino ez da ikusiko.     
02 23:55 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 4,9°-ra.
07 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,76º).
13:24 Perigeotik pasatuko da. (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 369.559 km.
22:20 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin 7,5º-ra. Saturno Porrima izarraren alboan egongo da.
08 06.29 Ilgora.
13 02:28 Goranzko nodotik pasatuko da.
15 Gehienezko librazioa longitudean (l = 4,85º).
06:40 Ilbetea
20 Gutxieneko librazioa latitudean (b = –6,74º).
21 22:49 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 404.370 km.
23 05:03 Ilbehera.
21:19 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4,9º-ra
25 16:40 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 2,1°-ra.
27 12:02 Beheranzko nodotik pasatuko da.
28 Gutxieneko librazioa longitudean (l = –5,87º).
30 18:40 Ilberria.

Planetak Uztailean
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Artizarra
(hilaren 20a baino lehen)
Merkurio
(hilaren 20a baino lehen)
 
Marte Saturno
Jupiter

Merkurio

Arratsaldez egongo da ikusgai. Hilaren 20an izango du elongazioa maximoa, 27º. Eguzkia sartu eta berrogei minutura ikusi ahal izango dugu, mendebalde ipar-mendebaldeko horizontearen gainean. 8 h eta 10 h bitarteko igoera zuzena. +22º eta +8º bitarteko deklinazioa. Cancerren egongo da, eta, hilaren 18tik aurrera, Leon. Magnitudea –0,5etik 1,0ra aldatuko zaio.

Artizarra

Hilaren 20a baino lehen ikusiko dugu; oso distiratsu egongo da, baina zerua gero eta argiago. 5 h eta 8 h bitarteko igoera zuzena. +23º eta +20º bitarteko deklinazioa. Taurusen hasiko du hila; hilaren 6an, Geminira igaroko da, eta Cancerren egongo da hilabete-amaieran. –3,9ko magnitudea izango du..

Marte

Eguzkia baino bi ordu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta hiru ordu baino gehiagoko tartearekin 31n. 04 h eta 05 h bitarteko igoera zuzena. 22°-tik 23°-ra bitarteko deklinazioa. Hil osoan Taurusen izango da. 1,7ko magnitudeari eutsiko dio.

Jupiter

Eguzkia baino hiru ordu eta erdi lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta sei ordu inguru lehenago hilaren 31n. Hilaren erdialdera ekialdeko horizontetik 20º-ra ikusi ahal izango dugu. 02 h-ko igoera zuzena. 12° eta 13° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Ariesen egongo da. Magnitudea –2,3tik –2,4ra aldatuko zaio.
Hilaren 23an, Ilbeheraren ondoan ikusi ahal izango da.

Saturno

Eguzkia baino lau ordu geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta bi ordu eta erdi geroago hilaren 31n. Saturnori behatzeko garaia amaitzear egongo da. 12 h-ko igoera zuzena. –2°-ko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. 0,9,0ko magnitudeari eutsiko dio.
Hilaren 2an, 13:34an, Titan elongaziorik handienean, planetatik ekialdera.
Hilaren 10ean, 10:03an, Titan elongaziorik handienean, planetatik mendebaldera.
Hilaren 18an, 12:58an, Titan elongaziorik handienean, planetatik ekialdera.
Hilaren 26an, 9:39an, Titan elongaziorik handienean, planetatik mendebaldera.

Urano

Eguzkia baino sei ordu lehenago aterako da. 00 h-ko igoera zuzena. 1°-ko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta 5,8 magnitudea izango du.

Neptuno

Hil honetan ere ikusteko moduan izango da, hego-ekialdeko horizontearen gainean. 22 h-ko igoera zuzena. –12°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. Magnitudea 7,9etik 7,8ra jaitsiko zaio.

Uztaileko Beste Efemeride Batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Ostirala. Eguerdian, 2.455.744. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
02 Larunbata. Urtearen erdia egutegi gregoriotarrean. Uztailaren 2ko 00:00etan da urtearen erdia urte bisurteetan, eta 12:00etan, gainerakoetan.
04 14:54an Lurra afeliotik igaroko da (Eguzkitik urruneneko puntua aurten). Urtarrilaren 4an baino Eguzkitik urrunago izango da gure planeta, 5 milioi kilometro inguru urrunago.
21 Eguzkia, itxuraz, Cancer konstelazioan sartuko da (118,15°).
23 Astrologiaren arabera, Eguzkia Leon sartuko da (120°).
Definizioz, zeinu astrologikoak Ekliptikaren gainean dauden hamabi eremu laukizuzen dira; 30º-ko longitudea du bakoitzak. XIX. mendearen amaierara arte, eremu horiek erabiltzen zituzten astronomoek planeten posizioa zehazteko. Zodiakoko zeinuen mugak eta zodiakoko konstelazioak ez datoz bat.
26 12:00etan, denboraren ekuazioa urteko bigarren maximo positibora iritsiko da (+6min 32s).
30 Alfa Kaprikornida izeneko izar iheskorren maximoa, uztailaren 3tik abuztuaren 15era egongo dira aktibo. 45P Honda-Mrkos-Pajdusakova kometarekin batera agertzen dira. 5,25 urteko periodoa du; irailaren 28an igaroko da berriz periheliotik.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net