2014ko uztaila

Behatzeko proposamenak

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Udako ordutegian, gehitu 2 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 20:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbil dago haren magnitudea. Hilaren 5ean, 8an, 11n, 14an, 17an, 20an, 22an, 25ean, 28an eta 31n izango dira beste minimoak. Izar aldakor gisa identifikatutako lehen izarretako bat izan zen Algol. Lehena Balearen konstelazioko Mira izan zen.
    Hilaren 4an, 16:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 10ean, 15ean, 20an, 26an eta 31n izango dira beste maximoak.
    Hilaren 8an: 4:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 15ean, 22an eta 29an izango dira beste maximoak.
    Hilaren 21an: Egunsentia baino lehentxeago, Ilbehera mehe baten argi grisaxka ikus daiteke Pleiadeen ondoan, Ekialdeko horizontetik gertu.

Telescopioarekin

  • Saturno eta haren eraztunak eta sateliteak, batez ere Titan, ikusteko moduan jarraituko dugu.
Ilargia Uztailean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 21:27 konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulus izarrarekin, 4,6º-ra.
05 11:59 Ilgora.
06 01:22 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 0,2º-ra.
09:47 Goranzko nodotik pasatuko da
Gutxieneko librazioa longitudean (l = -7,5º). Clavius kraterrari behatzeko une egokia.
08 02:25 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,4º-ra.
09 16:18 Konjuntzio geozentrikoan Antares Scorpius izarrarekin, 8,2º-an.
12 11:25 Ilbetea.
13 08:22 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 358.285 km (aurreko apogeoan baino 47.657 gutxiago). Ilbetea izan eta handik denbora gutxira pasatuko denez perigeotik, marea biziak izango dira.
13 Gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,5°). Endymion kraterrari behatzeko une egokia.
18 21:24 Beheranzko nodotik pasatuko da.
19 Gehienezko librazioa longitudean (l = 7,2º). Cassini, Aristillus eta Autolycus kraterrei behatzeko une egokia da.
19 02:09 Ilbehera.
24 18:16 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 4,4º-ra.
25 13:53 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 5,0º-ra.
  26 22:42 Ilberria.
28 03:32 Urteko apogeo urrunenetik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.547 km (aurreko perigeoan baino 48.262 gehiago).
PLANETAK UZTAILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (gauaren amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 10etik aurrera bakarrik); orbita-abiadura: 172.440 km/h

Eguzkia baino ordu eta laurden inguru lehenago aterako da (3:15 inguruan); 1 magnitudea izango du. Hilaren 12an izango du elongazio maximoa, Eguzkitik mendebaldera, 21°-ra. Ekialde ipar-ekialdeko horizontean ikusiko da, 7º Artizarraren azpian. 6 h eta 19 h bitarteko igoera zuzena. +19º eta +21º bitarteko deklinazioa. Tauron hasiko du hila, Orionera igaroko da gero, eta Geminin amaituko du. Magnitudea 1,6tik -1,5ra aldatuko zaio.

Artizarra (egunsentia baino lehen ikusi ahal izango da); orbita-abiadura:126.000 km/h.

Eguzkia baino bi ordu lehenago aterako da (2:30 inguruan). Egunsentian ikusi ahal izango dugu, ekialde ipar-ekialdeko horizontearen gainean. Itxurazko diametroa ez da izango 11” baino handiagoa hilaren amaieran. 5 h eta 7 h bitarteko igoera zuzena. +19º eta +22º bitarteko deklinazioa. Tauron hasiko du hila, ondoren Orionera igaroko da, eta Geminin amaituko du azkenik. -3,9ko magnitudeari eutsiko dio

Marte (gauaren lehen erdian ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h.

Eguzkia baino lau ordu geroago sartuko da hilaren 1ean (24:00 inguruan), eta Eguzkia baino hiru ordu geroago hilaren 31n. Arratsalde amaieran mendebalde hego-mendebaldeko horizontean duen altuera azkar txikituz doa. Gero eta zailagoa da ikustea. 13 h eta 19 h bitarteko igoera zuzena. -08 eta -13° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudea 0,0tik 0,3ra jaitsiko zaio.
Hilaren 14an, 2:27an, Virgoko Spiga izarraren ondoan ikusi ahal izango da. Distantzia: 1,3º.

Jupiter (gauaren hasiera-hasieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 47.160 km/h.

En conjunción superior el día 24, sólo es visible los primeros días del mes al comienzo de la noche sobre el horizonte Oeste-Noroeste. Ascensión Recta entre 8:000 y 8:20h. Declinación 21º. Comienza el mes en Géminis para pasar a Cáncer. Su magnitud se mantiene en -1,8.

Saturno (gauaren lehen zatian baino gehiagoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h.

Hilaren hasieran, gauaren hastapenetan, 30º ingurura egongo da hego hego-mendebaldeko horizontean, eta hilaren amaieran, 20 bat gradura mendebaldeko horizontean. Eguzki-elongazioa handia da oraindik, baina ekliptikaren inklinazioa dela-eta kutsadura eta turbulentzia atmosferiko handiko eremuetan sartuko da. Hilaren 21ean amaituko du erretrogradazio-begizta, eta zeru-kupularen ekialderako ohiko mugimenduari ekingo dio. 15 h-ko igoera zuzena. -15°-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, 0,4tik 0,5era.

Urano (gauerdi inguruan aterako da hilaren amaieran); orbita-abiadura: 24.480 km/h.

Mendebaldeko koadraturan izango da hilaren 8an. Egonkor hilaren 22an. Gero, urteko erretrogradazioa hasiko du. 1 h-ko igoera zuzena. +06º-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,8ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (egunsentia baino lehentxeagotik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h.

Pasa por el meridiano a cerca de 35º de altura al final de la noche. Continúa en su movimiento retrógrado. Ascensión Recta 22h. Declinación -9º. Todo el mes en Acuario. Su magnitud se mantiene en 7,9.

Uztaileko Beste Efemeride batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Asteartea. Eguerdian, 2.456.840. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 15 ordu eta 21 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 34 minutukoa, hilaren 31n.
02 12:00etan, urtearen erdia gure egutegi gregoriarrean. (bisurteetan, hilaren 2an 0:00etan).
04 00:13an, afeliotik pasatuko da Lurra, eta orduantxe izango da 2014ko tarterik handiena Lurraren eta Eguzkiaren artean. Uztailaren 2ko 20:00etatik (1960an bezala) uztailaren 6ko 23:00etara (2007an bezala) bitarteko uneren batean gertatuko da hori. Urtarrilaren 4an baino Eguzkitik urrunago izango da orduan gure planeta, 5 milioi kilometro inguru urrunago (% 3,4).
21 00:16an, Eguzkia Cancerren konstelazioan sartuko da itxuraz (118,19º).
22 Astrologiaren arabera, Eguzkia Leon sartuko da (120°).
26 12:00etan, denboraren ekuazioa urteko bigarren maximo positibora iritsiko da: +6 minutu eta 32 segundo.
28 Hejira egutegi musulmanaren 1435. urteko ramadam hilabetearen lehen egun teorikoa.
30 45P Honda-Mrkos-Pajdusakova kometak (5,26 urteko periodoa du) utzi duen hauts-lorratza zeharkatuko du Lurrak. Alfa Kaprikornida izar iheskorrak sortuko dira; aktiboak, uztailaren 3tik abuztuaren 15era arte.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net