2015eko uztaila

Behatzeko proposamenak

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Udako ordutegian, gehitu 2 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 4an, 14:00an, Delta Cephei izarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an, 15ean, 20an, 26an eta 31an izango dira beste maximoak. Hilabete erdirarte, eguzkia ezkutatzerakoan, Jupiter ikusi ahal izango da Artizarretik gertu. Argitasuna dela eta, prismatikoekin errezago ikusiko dira.

Teleskopioarekin

  • Saturnoren eraztunak oso ongi ikusten jarraituko dira.
Ilargia Uztailean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
02 02:20 Ilbetea.
05 18:54 Perigeotik pasatuko da Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 367.093 km (aurreko apogeoan baino 37.039 gutxiago).
08 00:07 Goranzko nodotik pasatuko da.
20:25 Ilbehera.
12 00:27 Konjuntzio geozentrikoan  Tauroko Pleyadeekin,8,3º-ra.
18:04 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,9º-ra.
16 01:25 Ilbetea.
18 14:51 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4º-ra.
19 00:49 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 0,4º-ra.
18:04 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3º-ra.
21 11:05 Apogeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena 404.844 km (aurreko perigeoan baino 37.751 gehiago).
19:30 Goranzko nodotik pasatuko da.
23 14:12 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 3,9º-ra.
24 04:05 Ilbehera.
26 08:19 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin , 2,2º-ra.
27 Gutxieneko librazioa longitudean (l= -6,6º). Krisien itxasoa ikus daiteke ekialdeko linbo ondoan.
04:21 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9,3º-ra.
29 Gutxieneko librazioa latitudean  (b= -6,6º).
31 10:44 Ilbetea. Hilabete honetako bigarren ilbetea, Egun honetan, eguzkia ekialdetik ateratzen den bitartean, ilargia mendebalde horizontearen gainean aurkituko dugu oraindik. Eta eguzkia mendebaldetik sartzerakoan, ilargia ekialdeko horizontearen gainean egongo da jada.
PLANETAK UZTAILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Hilaren 8an aurretik bakarrik ikusgai, gauaren amaieran); orbita-abiadura: 172.440 km/h

Goi konjuntzioan hilaren 23an. Eguzkia baino ordubete lehenago aterako da ekialde ipar-ekialdeko horizontetik. Itxuraz eguzkira gerturatzen doan heinean, magnitudeak goruntz joko du.Igoera zuzena 5h eta 9h bitarte, deklinazioa 21º, 23º eta 18º tartean. Hilabetea Tauron hasiko du, beranduago Geminisera pasa eta Kantzerren bukatzeko. Magnitudea oso azkar igoko zaio 0,2tik -1,4ra.

Artizarra (Arratsalde amaieran ikusi ahalko dugu hilaren 25 arte); orbita-abiadura:126.000 km/h.

Hilaren 1ean, eguzkia sartu eta bi ordu eta hamar minutu beranduago ezkutatuko da, eta orduerdi baino gutxiagora 31ean, ikusteak galerazten duena. Behe konjuntzioan hilaren 15an. Igoera zuzena 09h eta10h bitarte, deklinazioa 14º eta7º tartean. Hilabete guztia Leon emango du. Magnitude handiena, -4,5koa, hilaren 12an izango du, gero beheruntz joango da hilabetea -4,3an bukatzeko. Hilaren 1ean Jupiterren ondoan ikus daiteke.

Marte (Ezin da ikusi hilabete honetan); orbita-abiadura: 86.760 km/h.

Eguzkiarekin konjuntzioan izan zen joan den hilaren 14an. Igoera zuzena  06h eta 08h bitarte, deklinazioa 24º eta 22º tartean. Hilabete guztia Geminisen emango du. Magnitudea 1,7tik 1,9ra murriztuko du.

Jupiter (Gauaren hasieran ikusigai hilaren 25 arte); orbita-abiadura: 47.160 km/h.

Hilaren 1ean, eguzkia sartu eta bi ordu beranduago ezkutatuko da, eta ordubete baino lehenago 31an. ikuskatzeko geroz eta egoera okerragoan aurkitzen da, baina Artizarrera gerturatzen ikusteko aukera izango dugu. Igoera zuzena 10h, deklinazioa 15º eta º3º tartean. Hilabete guztia Leon. Magnitudea zertxobait jetsiko zaio -1,8tik 1,7ra.

Saturno (Gauaren lehen erdian ikusgai); orbita-abiadura: 34.560 km/h.

Hilaren 1ean, eguzkia sartu eta ordubete beranduago ikus daiteke hegoaldeko horizontean, eta hegoalde hego-ekialdeko horizontean 31an. Igoera zuzena 16h, deklinazioa -18º. Hilabete guztia libran. Magnitudea 0,3tik 0,4ra pasako da.
Hilaren 2an 13:59ean, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera
Hilaren 10an 14:00an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera
Hilaren 18an 11:59an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera
Hilaren  26n 12:16an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Egunsentia baino lehentxoago ikus daiteke); orbita-abiadura: 24.480 km/h.

Igoera zuzena 1h, deklinazioa 7º. Hilabete guztia Piscisen. Magnitudea 5,8an mantenduko da.

Neptuno (Gau amaieran ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h.

Bere erretrogradazio mogimendu mantsoan darrai, Igoera zuzena 23h, deklinazioa -9º. Hilabete guztia Acuarion emango du. Magnitudea apur bat haundituko du, 7,9tik 7,8ra.

Uztaileko Beste Efemeride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Astelehena. Eguerdian, 2.457.205. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 15 ordu eta 21 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 36 minutukoa hilaren 31n.
02 Eguerdian, urtearen erdian aurkituko gara.
06

19:40an, lurra bere afelioan aurkituko da, aurtengo distantziarik handienean eguzkiarekiko. Momento hau hileko 2tik 20:00an eta hileko 6ra  23:00an bitarte izan daiteke. Aurtengo Urtarrilaren 4ean baino 5 milloi kilometro urrutiago aurkituko da lurra.

17 Teorikoki, Hegiraren 1436. Urteko Ramadan hilabetearen azkeneko eguna.
21 06:24an, Eguzkia itxuraz Kantzerren sartuko da (118,21º).
23 Astrologiaren arabera eguzkia Leon sartuko da (120º). Zodiakoaren zeinuen mugak longitudean, eta izen bera eramaten dute zodiakoaren konstelazioen mugen artean  alde ederra dago.
26 Denboraren ekuazioak bere urteko bigarren maximoa izango du: +6m 32s.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net