2017ko uztaila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira, gehitu 2 ordu ofiziala kalkulatzeko)
Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 01:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an, 7an, 10an, 13an, 16an, 19an, 22an, 25an, 27an eta 30an izango dira.
  • Hilaren 3an, 00:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 10an, 17ean, 24an eta 31an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3ean, 02:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8ean, 13ean, 19ean, 24an eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 8 arte, Artizarra Pleyadeen alboan aurkituko dugu.
  • Hilaren 6a eta 18a artean, Artizarra Hyadeen alboan aurkituko dugu.
  • Hilaren 14an Artizarra Aldebaran izarraren ondoan aurkituko dugu.

Prismatikoarekin

  • Hilaren 18an, Io, Europa, Ganimedes eta Calisto berezko ordenean ikusiko dira, Jupiterren mendebaldera.
  • Hilaren 28an, Io, Europa, Ganimedes eta Calisto berezko ordenean ikusiko dira, Jupiterren ekialdera

Teleskopioarekin

  • Hilaren 15an, ilargia librazio minimoan aurkitzen denez longitudean, ilargiko alpeak ikusi ahal izango dira, eta hauen 3.600m-ko Mont Blanc-a, ipar latitudeko 45ºra.
  • Hilaren 19an, ilargia librazio maximoan aurkitzen denez latitudean, Copernico kraterra ikusi ahal izango da, ipar latitudeko 10ºra.
  • Hilaren 27an, ilargia librazio maximoan aurkitzen denez longitudean, Yerques kraterrak eta livinium tontorrak sortzen duten albratros antzeko itzala ikusi ahal izango dugu, krisiaren itsasotik mendebaldera, ipar latitudeko 15ºra.
Ilargia Uztailean
  Eguna Ordua Behaketa
01 00:51 Ilgora.
  07:29 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,7ºra.
05 Librazio minimoa latitudean (b= -6,7º).
06 04:28 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.934 Km. (aurreko perigeoan baino 47.978 km gehiago).
07 03:34 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,2ºra.
09 04:07 Ilbetea.
12 05:16 Beheranzko nodotik pasatuko da.
15 Librazio minimoa longitudean (l= -6,6º).
16 19:26 Ilbehera.
17 02:19 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,1ºra
19 Librazio maximoa latitudean (b = 6,8º).
07:44 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,3ºra.
23:55 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,4ºra.
20 11:39 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 2,7ºra.
21 17:12 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 361.236 km (aurreko apogeoan baino 44.698 km gutxiago).
23 09:46 Ilberria. Perigeoarekiko gertutasunak, normalean baino marea bizi handiagoak sortuko ditu.
25 00:46 Goranzko nodotik pasatuko da.
25 09:22 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 0,9ºra.
27 Librazio maximoa longitudean (l = 6,07º).
28 22:35 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 3ºra.
29 12:55 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,6ºra.
30 15:23 Ilgora.

PLANETAK UZTAILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertz gainean aurkituko dugu eguzkia sartu eta 40 minutura. Prismatikoekin ikusi ahal izango da, argitasun handiak ez bait du begi hutsez ikusten utziko.  Igoera zuzena 7h40m eta 10h 22min artean, deklinazioa 23º eta 8º bitarte Hilabetea Geminisen hasi, Cancerrera pasa eta Leon amaituko du. Magnitudea -1,1tik 1,0ra pasako da.

Artizarra (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Gero eta altuago aurkituko dugu gauaren amaieran, eguzkia atera baino bi ordu lehenago ekialdeko zeruertz gainean aurkituko da, nahiz eta hilabete osoan 15º eta 20º artean mantenduko den.  Igoera zuzena 4h eta 6h artean, deklinazioa 17º eta 22º bitarte. Hilabetea tauron hasi eta azken egunetan Orionera pasako da. Magnitudea -4,1tik -4,0ra jetsiko da.

Marte (Hilabete honetan ezingo dugu ikusi) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Eguzkiarekin konjuntzioan hilaren 27an, hilabete honetan ezingo dugu ikusi. Igoera zuzena 7h eta 8h artean, deklinazioa 23º eta 20º bitarte. Hilabetea Geminisen hasi eta Cancerren amaitu. Magnitudea 1,8 eta 1,9 artean mantenduko da.

Jupiter (Gauaren lehen erdialdea pasata ikusten jarrai daiteke) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Koadraturan, eguzkitik ekialdera 90ºtan hilaren 6an, eguzkia sartu eta lau ordu t’erdira ezkutatuko da hilaren 1an, eta hiru ordu beranduago 31an. Behaketarako azken aukerak izango dira, gero turbulentzia handiko eremuan sartuko bait da. Igoera zuzena 13h, deklinazioa -4º eta -5º artean. Hilabete guztia Virgon emango du. Magnitudea apur bat jetsiko zaio, -2,0tik -1,9ra.

Saturno (Ia gau osoan zehar ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Hegoalde hego-ekialdeko zeruertz gainean hilaren 1an, 03:30ak aldera ezkutatuko da, hilaren amaieran berriz, meridiano aldetik aurkituko dugu, eta 01:30tan ezkutatuko da. Behaketarako egoera ez da txarra, onena ez bada ere. Planetaren diskoak 18” ko zabalera lortuko du eta eraztunak 41” 26,8ºko inklinazioarekin.  Igoera zuzena 17h, deklinazioa -22º. Hilabetea Ofiucon emango du. Magnitudea 0,1tik, 0,2ra pasako da.
Hilaren 06an 06:41etan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 14an 04:55etan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 22an 04:10etan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 30an 02:40etan, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Gau amaieran ikusten hasiko gara) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Hego-ekialdeko zeruetzetik 30º, eguna argitu aurretik. Hilaren 17an ilargiaren ondoan aurki dezakegu. Igoera zuzena 2h, deklinazioa +10º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,8an mantenduko da.

Neptuno (Gauaren amaieran ikusteko aukera sor daiteke) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Europatik ikusten hasi gaitezke, gauaren amaieran, hegoaldeko zeruertzetik 35ºra. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -7º. Hilabete guztia Acuarion emango du. Magnitudea 7,9tik 7,8ra pasako da.

Uztaileko Beste Efemeride Batzuk
Eguna

Behaketa
1 Hilaren 1ean, larunbata, eguerdian, 2.457.936. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 15 ordu eta 21 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 34 minutukoa hilaren 31an.
2 Eguerdian, urtearen erdira iritsi gara.
3 20:11tan, lurra afeliora iritsiko da, eguzkiarekiko distantziarik handiena 2017. Urtean, 152.092.504 km. Momentu honetan eguzkiarekiko, joan den Urtarrilaren 4ean baino 5 milloi kilometro urrunago aurkitzen gara.
20 18:39tan, eguzkia itxuraz Cancer konstelazioan sartuko da (118,23º).
22 Astrologiaren arabera, eguzkia Leo konstelazioan sartuko da (120º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
26 Denboraren ekuazioak aurtengo bigarren maximo positiboa lortuko du, 6m 31s
30 Lurrak 5,26 urte periodoko “45P Honda-Mrkos-Pajdusáková” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, ondorioz  Alfa Capricórnidas izeneko izar iheskorren maximoa sortuaz.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net