2018ko uztaila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. bi ordu gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, 05:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an, 6an, 9an, 12an, 15an, 18an, 21an, 24an, 27an eta 29an izango dira.
  • Hilaren 2an, 23:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 19an, 24an eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 4an, 00:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11an, 18an eta 25an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 13an eta 14an, ohizkoak diren baino marea biziagoak ikusiko ditugu. Ilberriak, perigeoak eta eguzki eklipseak (nahiz eta hemendik ez den ikusiko) Ilargia nodotik pasatzeak sortua, 4,20m-ko diferentzia sortuko du itsasgora eta itsasbehera artean. Metro erdi gehio igo liteke presio baxuko egoeran (eguraldi kaxkarra), edo 25cm jeitsi, presio altuko egoeran (eguraldi ona).
  • Hilaren 27an, ilargiaren eklipse osoa. Marteren oposizioarekin bat egingo du, ondorioz planeta begi hutsez ikusteko aukera izango dugu, 6,7ºra aurkitzen bada ere.

Prismatikoarekin edo teleskopioarekin

  • Hilaren 24an, eguzkia sartu eta bi ordutara, Vesta ikusteko aukera izango dugu, asteroide gerrikoko objektua. 6 magnitudekoa, ilargitik 5ºra eta hegoaldeko zeruertzetik 25ºra aurkituko dugu.
Ilargia Uztailan (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/hora)
  Eguna Ordua Behaketa
  04 02:19 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 2,5ºra.
06 07:51 Ilbehera.
07 Librazio minimoa longitudean (l= -7,6º). Terminadoretik gertu dauden akzidenteak ikusteko aukera aproposa. Coperniko kraterra, Carpatos mendiak, Longomontanus eta Klaproth.
16:45 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,7ºra
08 Librazio maximoa latitudean (l=6,8º). Terminadoretik gertu dauden akzidenteak ikusteko aukera aproposa. Kepler eta Gasendi kraterrak, eta Iridium badia ikusi ahal izango ditugu.
10 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Hyadeekin.
09:39 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 1,1ºra.
13 02:48 Ilberria.
Eguzki eklipse partziala, Australiatik ikusi ahal izango da, baina ez gure latitudean
08:25 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 362.594 km (aurreko apogeoan baino 43.467 km gutxiago).
14 02:50 Goranzko nodotik pasatuko da. Normalean diren baino marea biziagoak (proposamenak ikusi).
16 04:35 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 1,6ºra.
19 19:52 Ilgora.
20 Librazio maximoa longitudean (l=7,5º). Terminadoretik gertu dauden akzidenteak ikusteko aukera aproposa.  Cassini, Triesnecker, Ptolemeo eta Alphonsus Kraterrak, Apenino mendiak eta Piton tontorra.
21 02:29 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4,2ºra.
24 Konjuntzio geozentrikoan Vestarekin, ilargitik 2,7º hegoaldera.
25 05:46 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2ºra.
27 05:44 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.223 km (aurreko perigeoan baino 43.629 km gehiago).
18:48 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 6,7ºra.
20:20 Ilbetea.
22:39 Beheranzko nodotik pasatuko da. Ilbetearen eta Nodoa pasatzearen kointzidentziak, ilargiaren eklipse osoa sortuko du.
Marea biziak emango dira, 3,20m-ko diferentzia itsasgoraren (28an 18:01tan) eta itsasbeheraren (29an 00:08tan) artean, hala ere ez dira 13an eta 14an emango diren bezain biziak. Kasu honetan oso ongi ikus daiteke marea biziaen artean dagoen diferentzia perigeoan (Lurra-Ilargia distantzia txikiena) edo apogeoan (Lurra-Ilargia distantzia handiena) ematen direnean.

PLANETAK UZTAILAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Arratsalde amaieran ikusiko dugu hilaren 15 arte) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertzetik ezkutatuko da eguzkia sartu eta ordu t’erdira hilaren 1an, elongazio maximoa 26º26’ hilaren 12an izango da.  Disdiraren gutxitzeak, ekliptikaren etengabeko inkilnazioak zeruertzeruntz, eta lerro honen hegoalderutzko pasatzeak, behaketa oso zaila egiten dute hilaren 15tik aurrera. Igoera zuzena 8h 27m eta deklinazioa 20º26’ hilaren 1an, eta hilaren 30an igoera zuzena 9h35m eta deklinazioa 9º54’ hilaren 31an.. Hilabetea Cancerren hasi eta Leora pasako da, Cancerren amaitzeko. Magnitudea 0,4tik 3,1ra jetsiko da.

Artizarra (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Eguzkia jarri eta bi ordu eta laurdenera ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu eta 40 minutura hilaren 31an. Baina ekliptikaren inklinazioak zeruertzetik gradu gutxira utziko du eguzkia sartu ondoren. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 9h 35m eta deklinazioa 16º12’ izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 11h 30m eta deklinazioa 3º30’. Hilabete guztia Leone mango du. Magnitudea -4,1tik -4,2ra pasako da.

Marte (Ia gau osoan zehar ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Eguzkia jarri eta bi ordutara aterako da hilaren 1an eta ordu erdi beranduago hilaren 31an. Hilaren 27an oposizioan aurkituko da. Hilaren 31an, lurretik gertuen aurkituko den momentuan, 57,59 milloi Km-tara edo 3,2 argi-minutura aurkituko gara. Hurrengo oposizioa 2020ko urriaren 13an izango da, baina 2035ko iraila arte ez da behatzeko egoera hoberik emango. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 20h 51m eta deklinazioa -22º47’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 20h 29m eta deklinazioa -25º45’. Hilabetea osoa Caprikornion emango du. Magnitudea -2,5tik -2,8ra pasako da.

Jupiter (Gauaren lehen erdialdea baino gehio ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Hilaren 1an hegoalde hego-medebaldeko zeruertzetik 30ºra aurkituko dugu gauaren hasieran, eta lau ordu beranduago ezkutatuko da. Hilaren 31an, 22º aurkituko da gauaren hasieran eta bi ordu beranduago ezkutatuko da. 11an, erretrogradazio kiribila amaituko du, eta ekliptikaren ekialderuntz bidea hartuko du.behaketarako egoera okertuz doa atmosferaren turbulentzien erruz. Koordenatuak, hilaren 1an Igoera zuzena 14h 45m eta deklinazioa -14º49’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 14h 47m eta deklinazioa -15º. Hilabete osoa Libran emango du. Magnitudea apur bat jetsiko da -2,3tik -2,1ra.

Saturno (Ia gau osoan zehar ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Hilaren 1an hegoalde hego-ekiasldeko zeruertzetik 14ºra aurkituko da gauaren hasieran, eta 22ºra hilaren 31an. 2009. Urtetik planetaren iparraldea ikusten hari gara. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 18h 22m eta deklinazioa -22º30’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 18h 16m eta deklinazioa -22º35’. Sagitarion emango du hilabete osoa. Magnitudea 0,0tik 0,2ra igoko da.
Hilaren 08an 15:14an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 16an 12:39an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 24an 12:35an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Goiza iritsi baino lehentxeago ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da eta 30ºra aurkituko da eguzkia atera baino bi ordu lehenago. Argi kutsaduratik libre dauden eta orientazio egokian dauden lekuetatik, begi hutsez ikus daiteke. Igoera zuzena 2h, deklinazioa 12º. Hilabete guztia Ariesen emango du. Magnitudea 5,8an mantenduko da.

Neptuno (Gauaren amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzean aurkituko dugu gauaren amaieran, zeruertzetik 39ºra. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -6º. Hilabete osoa Acuarion emango du. Magnitudea 7,9tik 7,8ra pasako da.

Uztaileko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
01 Igandea, eguerdian, 2.458.301 egun juliotarra hasiko da.
Egunak 15 ordu eta 21 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 34 minutukoa hilaren 31an.
02 13:00tan, urtearen erdia pasako dugu (baina ez 12:00tan, ordutegiaren aldaketa dela eta).
06 16:47tan, lurra eguzkiarekiko urrutieneko puntuan aurkituko da: 1.0167 UA, edo 152.096 milloi km. Eguzkiaren argiak 8,45 minutu emanago ditu lurrera iristen.
21 00:42tan, eguzkia itxuraz Cancer konstelazioan sartuko da (118,29º).
22 Astrologiaren arabera, eguzkia Leo konstelazioan sartuko da (120º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak
26 12:00tan, denboraren ekuazioak aurtengo bigarren maximo positiboa lortuko du, 6m 31s.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net