2019ko uztaila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 2an, 21:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 18an, 24an eta 29an izango dira beste maximoak.

- Hilaren 3an, 05:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 6an, 8an, 11an, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an, 29an eta 31an izango dira.

- Hilaren 5an, 00:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 12an, 19an, eta 26an izango dira beste maximoak.

- Hilaren 16an, 21:32tan, ilargi eklipse partzialaren maximoa. Lurraren itzalak, ilargiaren diametroaren %65a estaliko du. 20:00tik 23:00ra iraungo du, hegoalde hego-ekialdeko zeruertz gainean.

- Zeru garbi eta argi kutsaduratik libre dagoen lekuetatik, esnebidea ikusi ahal izango dugu iparretik hegoaldera, Perseotik Escorpiora, Zisnetik pasata.

  • Prismatiko edo eta teleskopioarekin:

-Hilaren 10an, 21:00tan, Jupiterren lau satelite galilearrak ikusi al izango dira lerrokatuta planetaren mendebalderan hurrengo ordenean:  Ganimedes, Io, Europa eta Calisto.

ILARGIA UZTAILEAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

01 21:48tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 1,6ºra.

02 19:16tan, Ilberria.

02 19:23tan, Eguzki eklipse zentral totala, gure latitudetik ezingo dugu ikusi.

03 06:53tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

04 05:41tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 0,1ºra.

04 09:50tan, konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 3,3ºra.

05 05:00tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 363.726 km (aurreko apogeoan baino 40.822 km gutxiago).

06 04:34tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,1ºra.

09 librazio minimoa latitudean (b = -6,7º).

09 10:55tan, Ilgora.

09 23:14tan, konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 7,3ºra.

12 librazio maximoa longitudean (l = 6,0º).

13 09:33tan, konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 7,8ºra.

16 07:18tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,4ºra.

16 09:05tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

16 21:32tan, Europatik ikusi ahal izango dugun ilargi eklipse partziala.

16 21:38tan, Ilbetea.

20 23:59tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.481 km. (aurreko perigeoan baino 41.755 km gehiago).

21 10:46tan, konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 3,6ºra.

24 librazio maximoa latitudean (b= 6,9º).

25 01:18tan, Ilbehera.

25 10:16tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,5ºra.

27 librazio minimoa longitudean (l= -6,9º).

28 00:40tan, konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 2,3ºra.

30 17:02tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

31 02:41tan, konjuntzio geozentrikoan Geminisko Pollux izarrarekin, 6,1ºra.

PLANETAK UZTAILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Hilabete honetan ezingo dugu ikusi) orbita-abiadura 172.440 Km/h

eguzkia jarri eta ordubetera ezkutatuko da lehen astean. Behe konjuntzioan hilaren 21an, abuztuak 5ren gauren azken ordurarte ez dugu ikusiko. Igoera zuzena 8h 20m eta deklinazioa 18º20’ hilaren 1an, eta hilaren 31an

igoera zuzena 7h 41m eta deklinazioa 17º10’. Cancerretik Geminisera pasako da hilaren 26an. Magnitudea 1 eta 5 artean.

Artizarra (zailtasunez ikusiko dugu hilabete honetan) orbita-abiadura 126.000 Km/h

Ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik aterako da eguzkia baino 40 bat minutu lehenago. Hilaren 1an Igoera zuzena 5h 51m eta deklinazioa 23º16’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 8h 19m eta deklinazioa 20º30’.  Tauron hasi eta Geminisera pasako da hilaren 6an, eta 26tik aurrera Cancerrera pasako da. Magnitudea -3,9an mantenduko da.

Marte (Hilabete honetan ezingo dugu ikusi) orbita-abiadura 86.760 Km/h

Mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertz gainean, itxurazko eguzkiarekiko gertutasunak, hilaren 4tik Aurrera ez gaitu behatzeko aukerarik emango udazkenaren hasiera arte. Hilaren 1an Igoera zuzena 8h 20m eta deklinazioa 20º43’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 9h 22m eta deklinazioa 16º35’. Cancerren hilabete osoa. Magnitudea 2,1 eta 2,0 artean.

Jupiter (Ia gaueko azken momenturarte ikusiko dugu) orbita-abiadura 47.160 Km/h

Arratsalde amaieratik ikusi dezakegu hegoalde hego-ekialdeko zeruertz gainean. Egun hauetan astrorik disdiratsuena izango da, ilargiaren ondoren, gaueko zeruan. Oraindik hilabete ona izango da behaketarako. Hilaren 1an Igoera zuzena 17h 01m eta deklinazioa -22º14’, 31an igoera zuzena 16h 54m eta deklinazioa -22º07’. Ofiucon hilabete osoa. Magnitudea murriztuz joango da, -2,6tik -2,4ra.

Saturno (Gau osoan zehar ikusiko dugu) orbita-abiadura 34.560 Km/h Hilaren 9an oposizioan eta lurretik gertuen aurkituko da, aurtengo magnitude handienera iritsiko da. Ekialde hego-ekialdeko zeruertzik irtengo da eguzkia sartu eta ordu erdira hilaren 1an, eta gau osoan zehar ikusgai izango dugu. Behaketarako aurtengo egoera hoberenean aurkitzen da. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 15m eta deklinazioa -21º50’, 31an igoera zuzena 19h 08m eta deklinazioa -22º13’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,1an mantenduko da

Hilaren 02an 22:56an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 10an 23:33an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 18an 20:16an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 26an 20:50an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Gauaren amaieran aurkituko dugu) orbita-abiadura 24.480 Km/h

Mendebaldeko koadraturan hilaren 29an.Eguzkia baino hiru ordu t’erdi lehenago azalduko da, eta ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik 30ºra aurki dezakegu eguna argitu aurretik. Igoera zuzena 2h 15m, deklinazioa 13º04’ hilaren 1an, eta 31an igoera zuzena 2h 17m eta deklinazioa 13º13’. Magnitudea 5,8an mantenduko da, zeru garbi eta argi kutsaduratik libre dagoen leku batean, begi hutsez ikusi dezakegu.

Neptuno (Gauaren amaieran aurkituko dugu) orbita-abiadura 19.440 Km/h

Ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia baino 5 ordu lehenago hilaren 1an. Bere erretrogradazio kiribila motela jarraitzen du. Igoera zuzena 23h20m, deklinazioa -5º25’m hilaren 1an, koordenatuak hilaren zehar ez dira ia aldatuko. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea apur bat igoko da, 7,9tik 7,8ra.

EKAINEKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, astelehena, eguerdian, 2.458.666. egun juliotarra hasiko da.

- Egunak 15 ordu eta 21 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 36 minutukoa hilaren 31an.

- Hilaren 2an, 12:00tan, urtearen erdialdera iritsiko gara.

- Hilaren 4an, Lurrak eguzkiarekiko distantzia handienera iritsiko da, hau da, Afeliora. Hilaren 2 eta 6 artean eman daiteke.Orduan gure planeta, urtarrilak 3tik baino eguzkitik 5 milloi kilometro urrutirago aurkituko da (3,4%)

- Hilaren 21an, 06:52tan, eguzkia itxuraz Cancer konstelazioan sartuko da (118,3º).

- Hilaren 21an, 06:56tan, gizona ilargira iristearen 50. Urtemuga izango da.

- Hilaren 23an, astrologiaren arabera, eguzkia Leo konstelazioan sartuko da (120º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

- Hilaren 26an, 12:00tan D.U. denboraren ekuazioak aurtengo bigarren minimoa lortuko du,( 6,7). Honek esan nahi du gure erlohuetan 14:00ak direnean,eguzkiari 6,74 minutu falta zaizkiola 0 meridianora iristeko, eta Donosti 2º mendebalderuntz dagoenez, 8 minutu beranduago emango da, beraz, gure meridianotik 14h14,74tan pasako da

- Hilaren 30an, lurrak 5,26 urte periodoko “45P Honda-Mrkos-Pajdusáková” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du. Hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak, Alfa Capricórnidas izeneko izar iheskorren maximoa sortuko ditu. Uztailaren 3tik abuztuaren 15 arte aktibo.

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net