2020ko uztaila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 1an, 09:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an 06:00tan, 7an 2:00tan, 9an 23:00tan, 12an 20:00tan, 15an 17:00tan, 18an 14:00tan, 21an 10:00tan, 24an 07:00tan, 27an 04:00tan eta 30an 01:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 1an, 19:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an 04:00tan, 12an 12:00tan, 17an 21:00tan, 23an 06:00tan eta 28an 15:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 5an, 08:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. 12an 05:00tan, 19an 09:00tan eta 26an 13:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 14tik 24ra, planeta guztiak ikusi ahal izango dira begi hutsez,  Merkurio Geminisen (ilargiaren ondoan 19an), Artizarra Tauron, Aldebarandik gertu, Marte Balean eta Jupiter eta Saturno Sagitarion.

  • Prismatiko edo teleskopioarekin:

- Hilaren 17ko goizean, eguzkia bost ordu atera ondoren, atmosfera garbi batekin, hegoaldeko zeruertzetik 60ºra, Artizarra eta ilargia  3º ko tartean ikusi ahal izango dira. Planetaren kokapena jakinda, begi hutsez ikus daiteke.

- Hilaren 17an, 21:30tan, Io satelitea eta honen itzala Jupiterren zentrutik pasatzen ikus daiteke.

- Hilaren 24an, 23:30tan, Europa satelitea Jupiterren zentrutik pasatzen ikus daiteke.

ILARGIA UZTAILEAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

04 03:17tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

05 04:44tan, Ilbetea. Nodoko iragatearen gertutasunak, 04:30tan maximoa duen ilargi eklipse bat sortuko du, baina kasu honetan, ordu batzuen diferentziak, eklipsea ilunantz eta gure begira ia ikustezin bihurtuko du. Hiru astroak, eguzkia  lurra eta ilargia, lerrokatzen dituen eklipseak, normalean baino koefiziente altuagoko marea biziak sortuko dira.

05 22:13tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,9ºra.

06 librazio maximoa longitudean (l= 5,0º).

06 09:35tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,5ºra.

10 10:57tan, konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 4,1ºra.

11 librazio maximoa latitudean (b= 6,8º).

11 21:16tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 1,8ºra.

12 19:26tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.199 km. (aurreko perigeoan baino 35.241 km gehiago).

12 23:29tan, Ilbehera.

14 14:14tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 3,5ºra.

17 00:50tan, konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 3,8ºra.

17 04:40tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,1ºra.

18 12:32tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

19 librazio minimoa longitudean (l= -5,4º).

19 04:18tan, konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 3,9ºra.

20 17:33tan, Ilberria.

25 librazio minimoa latitudean (b = -6,7º).

25 05:02tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 368.361 km (aurreko apogeoan baino 35.838 km gutxiago).

26 18:18tan, konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,7ºra.

27 12:33tan, Ilgora.

30 00:51tan, konjuntzio geozentrikoan Escorpiko Antares izarrarekin, 6,2ºra.

31 09:32tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

PLANETAK UZTAILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (hilaren 15tik aurrera ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h

Behe konjuntzioan hilaren 1an, hilaren bigarren erdian ikusiko dugu soilik, gauaren amaieran, eguzkia atera baino ordubete lehenago, ekialde ipa-ekialdeko zeruertz gainean. Disdira ahula du eta prismatikoen laguntza beharrezkoa da behatzeko. Elongazio maximoa hilaren 22an izango da. Orduan, eguzkia atera baino ordu t,erdi lehenago izango dugu ikusgai. Igoera zuzena 6h 40m eta deklinazioa 18º41’ hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 7h 29m eta deklinazioa 21º32’. Geminisen hilabete osoa. Magnitudea hasierako 4,2tik amaierako -0,3ra igoko da

Artizarra (gauaren amaieran ikusgai) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h

Eguzkia baino bi ordu lehenago aterako da hilaren 1an, eta ia 3 ordu ta laurden lehenago hilaren 31an, ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik. Igoera zuzena 4h 18m eta deklinazioa 17º13’ izango da hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 5h 30m eta deklinazioa 19º11’. Hilabete osoa Tauron. Magnitudea -4,4an mantenduko da hilabete osoan.

Hilaren 17an, ilargiaren ondoan ikusi ahal izango dugu egunargian eta begi hutsez.

Hilaren 12an, Tauroko Aldebaran izarraren ondoan aurkituko dugu, gradu bakarreko tartean.

Marte (Gauaren bigarren erdialdean aurkituko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Ekialdetik irtengo da eguzkia baino bost ordu lehenago hilaren 1an, eta eguzkia jarri eta hiru ordu ondoren 31an. Bere disdira gorriaren intentsitatea areagotuz doa hilabetearen zehar. Lurrerantz gerturatzen jarraitzen du. Behaketa, geroz eta interesgarriagoa azaltzen zaigu. Hilaren 1an Igoera zuzena 00h 10m eta deklinazioa -2º18’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 01h 10m eta deklinazioa 3º19’. Hilabetea Piscisen hasiko du, Cetus gurutzatu eta Piscisen amaituko du. Magnitudea  -0,8tik -1,3ra igoko da.

Jupiter (gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h

Oposizioan hilaren 14an. Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik irtengo da eguzkia jarri ondoren. Erretrogradazio kiribilan jarraitzen du, irailaren 13 arte luzatuko dena. Behaketarako momentu egokia. Fokal handiko teleskopio baten laguntzaz banda hodeitsuak ikus daitezke, eta diametro handiko batekin, tonalitate diferentziak ordea. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 43m eta deklinazioa -21º38’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea -2,7an mantenduko da.

Saturno (gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h

Oposizioan hilaren 20an, Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik irtengo da eguzkia jarri eta gutxira hilaren 1an. Erretrogradazio kiribilean jarraitzen du. Behaketarako urteko momentu egokienean aurkitzen gara, aurtengo magnitude maximoan. Hilaren 1an Igoera zuzena 20h 08m eta deklinazioa -20º23’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,2tik 0,1ra igoko da.

Hilaren 04an 06:10tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 12an 07:24tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 20an 03:34tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 28an 04:43tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (gauaren amaieran ikusiko da) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Ekialde ipar-ekialdeko zeruertzean aurkituko dugu eguzkia atera baino lehenxeago. Igoera zuzena 2h 29m, deklinazioa 14º15’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen. Magnitudea 5,8an mantenduko da.

Neptuno (gauaren bigarren erdialdean ikusiko da) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik irtengo da gauerdian. Erretrogradazio kiribilan jarraitzen du. Igoera zuzena 23h 27m, deklinazioa -4º42’ hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 7,9tik 7,8ra igoko da.

UZTAILEKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, asteazkena, eguerdian, 2.459.032. egun juliotarra hasiko da. (José Scaligerrek, aitaren omenean)

- Egunak 15 ordu eta 20 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 14 ordu eta 34 minutu hilaren 31an.

-  Uztailaren 2an, 00:00tan, aurtego egutegiko erdira iritsiko gara.

- Hilaren 4an lurra afeliotik pasako da, eguzkiarekiko urrutieneko puntua. Joan den urtarrilaren 5eko Perihelioan baino 5 milloi kilometro gehiago.

- Hilaren 20an, 13:02tan, eguzkia itxuraz Cancer konstelazioan sartuko da (118,3º).

- Hilaren 22an, astrologiaren arabera, eguzkia Leo konstelazioan sartuko da (120º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

- Hilaren 26an, 12:00tan, denboraren ekuazioak aurtengo bigarren maximo positibora helduko da, +6m32s.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net