2012ko ekaina

Behaketa proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 15:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 18an, 24an eta 29an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 2an, 23:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbilduko da. Hileko gainerako minimoak 5ean, 8an, 11n, 14an, 17an, 20an, 23an, 25ean eta 28an izango dira. Aldakor gisa identifikatutako lehenengo izarra izan zen, eta haren distira maximoa 2,1 magnitude ingurukoa da.

  • Hilaren 7an, 10:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an, 21ean eta 28an izango dira beste maximoak.

  • 12tik 30era, hodei noktiluzenteak agertuko dira. Ilunabarraren amaieran eta egunsentia baino lehentxeago ikus daitezke. Altitude handian daude, 80–90 km-ra, eta meteorito-jatorriko hauts mikroskopikoz osatuak eta izotzez estaliak daude. Uhindura urdin handiak eratzen dituzte, zeru-hondoa baino pixka bat argiagoak.

  • Hil osoan, Virgoko Spica izarretik oso hurbil ikusiko da Saturno.

Ilargia ekainean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 03:42 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin 1,5º-ra.
05:25 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin 6,5º-ra.
03 12:59 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 358.491 km.
20:38 Goranzko nodotik pasatuko da.
04 03:09 Konjuntzio geozentrikoan Scorpius konstelazioko Antares izarrarekin, 5º-ra.
11:12 Ilbetea. Urteko punturik beherenekotik igaroko da gure meridianoa. Nodotik hain hurbil egonik, ilargi-eklipse bat gertatuko da.
11:04 Ilargi-eklipse partziala; Europan ez da ikusterik izango.
10 Gehienezko librazioa longitudean (l = 7,21º).
Gutxieneko librazioa latitudean (b = -6.80º).
11 10:42 Ilbehera.
16 01:24 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.796 km. (perigeoan baino 47.305 gehiago).
17 05:31 Komjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin 3,6º-ra.
08:27 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 1,1º-ra.
15:40 Beheranzko nodotik pasatuko da.
18 00:49 Konjuntzio geozetntrikoan Artizarrarekin 2,1º-ra.
19 15:03 Ilberria.
21 18:59 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 5,7º-ra.
24 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -6,19º).
Gehienezko librazioa latitudean (b = -6,78º).
26 10:52 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 5,4º-ra.
27 03:31 Ilgora.
28 08:22 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin 6,1º-ra.
11:22 Konjuntzio geozentrikoan Virgo Spica izarrarekin 1,4º-ra.
Planetak Ekainean
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Artizarra (hilaren 12tik aurrera)
Jupiter (hilaren 15etik aurrera)
Merkurio Marte
Artizarra (hilaren 3a baino lehen) Saturno
Saturno

Merkurio

Hileko lehen egunetatik ikus daiteke, arratsaldearen bukaeran, mendebalde ipar-mendebaldeko horizontean. Eguzkia baino ordubete geroago ezkutatuko da hilaren 5ean, eta ordu eta erdi geroago, 30ean. –1,5tik 0,5era jaitsiko zaio magnitudea, hilabetean zehar. Hori dela eta, ezinbestekoa da horizontea eta atmosfera erabat garbi egotea behatu ahal izateko. 5h eta 8h bitarteko igoera zuzena. +24° eta +19° bitarteko deklinazioa. Taurusetik Geminira igaroko da, eta, gero, Cancerrera. Magnitudea –1,8tik 0,5era jaitsiko zaio.

Venus

Beheranzko konjuntzioan hilaren 6an, 01:30ean. Haren orbitako beheranzko nodotik igaroko da 16:56an. Hori dela eta, Artizarraren igarotzea gertatuko da (zoritxarrez, ezingo dugu ikusi gure latitudeetan). Artizarraren igarotzea gerta dadin, beharrezkoa da bi baldintza hauek betetzea: planeta ekliptikaren planoan edo planotik hurbil egotea eta beheranzko konjuntzioan egotea. Baina ez da erraza baldintza horiek betetzea, 1.000 urtean 13 edo 14 aldiz baino ez baita gertatzen. Aurreko igarotzea 2004ko ekainaren 8an gertatu zen, duela 8 urte, eta hurrengoa 2117ko abenduaren 11n izango da, 105,5 urte barru. Igarotze horren hurrengoa handik 8 urtera izango da, 2125eko abenduaren 8an; hurrengoa, 121,5 urtera; eta hainbesteko tartearekin etorriko dira hurrengoak ere.    
Itxuraz, bizkor ari da Eguzkira hurbiltzen; beraz, hilaren 2an hura baino ordu-erdi geroago ezkutatuko da, eta 20 minutura, hilaren 3an. Hilaren 12tik aurrera, goizetan ikusi ahal izango da, ekialde ipar-ekialdeko horizontetik oso hurbil, Eguzkia irten baino ordu-erdi lehenago. Haren distira eta eguzki-elongazioa azkar ari dira handitzen, eta hilaren 30ean Eguzkitik 31º-ra egongo da, eta –4,4ko magnitudea izango du. 5 h eta 4 h bitarteko igoera zuzena. +24° eta +17° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Taurusen izango da. Magnitudea –3,7tik –4,4ra aldatuko zaio.
Hilaren 27an, egonkor egongo da Eguzkitik mendebaldera.

Marte

Lehenbizi Leon eta gero Virgon, Marte Eguzkia baino 5 ordu geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta hiru ordu eta erdi geroago, hilaren 30ean. Arratsalde-bukaerako altuera 30º-tik 10º-ra igaroko da hilaren amaieran. Kondizio oso onak behar dira hura ikusteko. 11h eta 12h bitarteko igoera zuzena. 6° eta 1° bitarteko deklinazioa. Leon hasiko du hila, eta Virgora igaroko da gero. Magnitudea 0,5etik 0,9ra aldatuko zaio.

Jupiter

Hilaren 15etik aurrera egongo da ikusgai, ekialde ipar-ekialdeko horizontearen gainean. Eguzkia baino ordu-erdi lehenago aterako da hilaren 1ean, eta bi ordu baino gehiagoko tartearekin, 30ean. 3 h eta 4 h bitarteko igoera zuzena. +19° eta +20° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Taurusen izango da. Magnitudea: –2 magnitudea.

Saturno

Ilunabarrean hasi eta gauaren erdira baino geroagora arte egongo da ikusgai, 30º-ra, hego-mendebaldeko horizontean. Hilaren amaieran, haren altuera ez da 20º-ra iritsiko ordu berean. Horren eta argi-poluzioaren eta turbulentzia atmosferikoaren ondorioz, ez da hari behatzeko unerik onena. 13 h-ko igoera zuzena. –06º-ko deklinazioa. Virgon izango da hil osoan, Spica izarretik gertu. Magnitudea 0,5etik 0,7ra jaitsiko zaio.
Hilaren 25ean, egonkor geratuko da Eguzkitik ekialdera.
Hilaren 01ean, 22:07an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 9an, 18:24an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 17an, 20:23an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 25ean, 16:52an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano

Mendebaldeko koadraturan egongo da hilaren 23an. Hilaren bukaeran has gaitezke haren bila, gauaren amaieran hego-ekialdeko horizontetik 20º gora izango baita gutxi gorabehera. 0 h-ko igoera zuzena. 02°-ko deklinazioa. Hil osoan Cetusen izango da. Magnitudea 5,9tik 5,8ra aldatuko zaio.

Neptuno

Hil osoan Aquariusen. Hilaren 4an, egonkor geratuko da Eguzkitik mendebaldera. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio. 22h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 7,9ko magnitudea.

Ekaineko beste efemeride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Ostirala. Eguerdian, 2.456.080. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
Egunak 15 ordu eta 24 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 34 minutukoa hilaren 29an. Hileko azken egunean, lehenean baino 1 minutu geroago aterako da Eguzkia, eta 11 minutu geroago ezkutatuko da.
12 12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.
15 Lirida izeneko izar iheskorren maximoa; ekainaren 11tik 21era izango dira aktibo.
20 23:08an, Lurreko ekuatorearekiko iparraldeko punturik altuenera iritsiko da Eguzkia. Hemisferio borealean uda hasiko da, urtaro luzeena: 93,65 egun. Lurraren perihelioaren dataren arabera, urtaroen iraupena aldatu egiten da. Gaur egun, udaberriak 92,76 egun irauten du; udazkenak, 89,94; eta neguak, 88,99.
Ekainaren 10etik 20ra izango dira Donostiaren latitudean egunsentirik goiztiarrenak, 06:27an, lekuko orduan.
Ekainaren 20tik uztailaren 3ra izango dira ilunabar berantiarrenak, 21:52an.
20 Astrologiaren arabera, Eguzkia Cancerren sartuko da (90°).
21 Eguzkia, itxuraz, Gemini konstelazioan sartuko da (90,33°).
26 Ekaineko Bootida izar iheskorren maximoa; ekainaren 22tik uztailaren 2ra izango dira aktibo. 7P Pons-Winnecke kometarekin dute lotura (6,36 urteko periodoa; 2008ko irailean igaro zen azkena periheliotik).

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net