2015eko ekaina

(Ordu guztiak denbora uninertsalean eman dira. udako ordutegian, gehitu 2 ordu ofiziala kalkulatzeko)

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, 9:00tan Delta Cephei izarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin.
  • Hilaren 7an, 13an, 18an, 23an eta 29an izango dira beste maximoak. 19an eta 20an, eguzkia sartu eta ordu t’erdira, ilgora ikusi ahal izango da Jupiter eta artizarraren ondoan. Hurrengo egunetan, eta hilabetea bukatu arte, bi planeta hauen arteko itxurazko gerturatze bat ikusi ahal izango da.
  • Hilaren 3an, hilbetea, meridianoko aurtengo puntu baxuenetik pasatuko da.

Teleskopioarekin

  • Hilabete guztian zehar, 50x aumentuko teleskopioarekin, artizarraren ilbehera formaren eboluzioa 22’’tik 32’’ra ikusi ahal izango da.
  • Saturnoren eraztunak oso ongi ikus daitezke.
Ilargia Ekainean
  Eguna Ordua Behaketa
  01 19:38 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 1,9º-ra. Ilargia ia beteta dago eta horrek ikuztapena zaildu dezake.
02 16:20 Marrubien Ilbetea
Gutxieneko librazioa longitudean (l= -5,2º). Krisien itxasoa ikus daiteke ekialdeko linbo ondoan.
04 Gutxieneko librazioa latitudean  (b= -6,6º).
09 15:43 Ilbehera.
10 04:34 Perigeotik pasatuko da Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 369.716 km (aurreko apogeoan baino 34.536 gutxiago).
23:30 Goranzko nodotik pasatuko da.
15 02:26 Konjuntzio geozentrikoan  merkuriorekin, 0º-ra.
11:33 Conjunción geocéntrica con la estrella Aldebarán de Tauro, a 1º.
16 14:06 Ilberria.
20 07:59 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 5,7º-ra.
20:37 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4,5ºra.
21 17:04 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,4º-ra.
23 16:59 Apogeotik pasatuko da Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena 405.942 km (aurreko perigeoan baino 34.416 gehiago).
24 11:03 Ilgora.
17:23 Goranzko nodotik pasatuko da.
26 03:23 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Espiga izarrarekin, 3,8º-ra.
29 01:03 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2º-ra. Ilargia ia beteak behaketa zailduko du.
30 Gutxieneko librazioa longitudean (l= -5,8º).

PLANETAK EKAINEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren 25tik Aurrera ikusiko da soilik, gauaren amaieran) Orbita-abiadura 172.440 Km/h 

Behe-konjuntzioan hilaren 30an. Eguzkia baino ordu bat lehenago aterako da, Aldebaranetik gertu eta distira berdintsuarekin. Ikusteko zaila, ekialde ipar-ekialdeko horizonte gainean aurki daiteke. Elongazio maximoan eguzkiaren mendebaldean , hilaren 24an. Igoera zuzena  4:30h eta 5h bitarte, deklinazioa 19º, 17º eta 20º tartean. Hilabete guztia Tauron, magnitudea oso azkar igoko da  4,3tik 0,5ra.

Artizarra (Oso errez ikus daiteke arratsalde  amaieran eta gau hasieran) Orbita-abiadura 126.000 Km/h

Hilaren 1ean, eguzkia sartu eta hiru ordu eta hogei minutu beranduago ezkutatuko da, eta bi ordu eta hamar minutu beranduago 30ean. Hilaren 6an, elongazio maximoan aurkituko da eguzkiaren ekialdera, 45,4º-ra. Oso distiratsua, mendebalde ipar-mendebaldeko horizontearen gainean aurki daiteke, 15º-ra.
Igoera zuzena 08h eta 09h bitarte, deklinazioa +23º eta +15º tartean. Hilabetea Geminisen hasiko du, laister Kantzerrera pasatzeko. Magnitudea zerbait igoko zaio, -4,3tik -4,5ra.

Marte (Ezin da ikusi hilabete honetan) Orbita-abiadura 86.760 Km/h

Eguzkiarekin konjuntzioan hilaren 14an. Ez dugu berriro ikusiko abuzturarte, egunsentiaren baino  zertxobait lehenago. Igoera zuzena 05h eta 06h bitarte, deklinazioa +23º eta +24º tartean. Tauron hilabete amaierarte, noiz Geminisera pasako den. Magnitudea 1,5tik 1,7ra jetsiko da.

Jupiter (gauaren erdirarte ikus daiteke) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Hilaren 1ean, eguzkia sartu eta lau ordu beranduago ezkutatuko da, eta bi ordu beranduago hilaren 30ean. Pixkanaka, ikusi ahal izateko egoera okerragoan aurkitzen da, baina oso ikusgarria da  Artizarrera gerturatzen ikustea. Igoera zuzena 9h, deklinazioa 16º. Hilabetea Kantzerren hasiko du, Leora pasatzeko. Magnitudea apur bat jetsiko zaio, -1,9tik -1,8ra.

Saturno (Gau guztian ikus daiteke) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Hilaren 1ean, eguzkia sartu eta ordu bat beranduago, ilargiaren ondoan aurki daiteke hego-ekialdeko horizonte gainean. Eraztunen orientazioa 24ºtik gora dago,  honek planetaren alboetan bi belarri balira bezala ikusaraziko ditu. Lurrarekiko distantzia 75 argi-minutu da, hau da, Cassini zundaren datuek duten atzerapena. Igoera zuzena 16h, deklinazioa -18º. Hilabete osoa  Libran. Magnitudea 0,1tik 0,2ra aldatuko da.
Hilaren 8an 18:39anean, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 16an 16:23an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 24an. 19:09an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Hilabete amaieran ikusi ahal izango da egunsentia baino lehen) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Igoera zuzena 1h, deklinazioa+7º. Hilabete osoa Piscisen. Magnitudea zerbait igoko zaio 5,9tik 5,8ra.

Neptuno (Gau amaieran ikus daiteke) Orbita-abiadura 19.440 Km/h

Hilaren 12an urteroko retrogradazioa hasiko du. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -9º. Hilabete osoa Acuarion. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Ekaineko Beste Efemeride Batzuk
Eguna

Behaketa
01 Astelehena. Eguerdian, 2.457.175  juliotar eguna hasiko da.
Egunaren iraupena 15 ordu eta 10 minutukoa da hilaren 1ean, eta 15h eta 21 minutukoa hilaren 30an.
Hilaren 10 eta 20ren bitartean, eguzkia goizago azalduko den egunak dira: 04:27tan (egun guztietan minutu berean)
21 16:37an, ekaineko solstizioa. Eguzkiak, lur ekuadorretik  Iparrera puntu altuena artuko du. Udaren hasiera hemisferio borealean. Egun honetan egunargiaren iraupena 15h eta 24 minutukoa izango da.
Hilaren 21 eta uztaileko 3 bitartean, eguzkia beranduen exkutatuko den egunak dira: 19:52 (egun guztietan minutu berean
13 12:00an denboraren ekuazioa 0 izango da.
18 Teorikoki, Ramadamaren lehen eguna, Hegiraren 1436. Urtea.
21 Astrologiaren arabera, eguzkia Kantzerren sartuko da (90º).
22 01:35an, Eguzkia, itxuraz, Geminis konstelazioan sartuko da (90,35º).
27 Lurrak, 7P Pons-Winnecke kometak (6,32 urte periodokoa) utzitako hauts estela zeharkatuko du, ekaineko Bootidas izeneko izer iheskorrak sortuz. Aktibo izango dira ekaineko 22tik uztaileko 2ra.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net