2016ko ekaina

(Ordu guztiak denbora uninertsalean eman dira. udako ordutegian, gehitu bi ordu ofiziala kalkulatzeko)

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, 00:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 6an, 11an, 17an, 22an eta 27an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 1an, 09:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an, 7an, 9an, 12an, 15an, 18an, 21an, 24an, 27an eta 30an izango dira.
  • Hilaren 3an, 07:00an, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 10an, 17an eta 24an izango dira beste maximoak.

Prismatikoarekin

  • Hilaren 29an, ordu txikitan, Urano ekialdeko zeruhertzean aurkituko da, ilabeheratik iparralderuntz 3ºra, hau erreferentzi bezela hartuta, prismatikoekin ikusi ahal izango dugu (magnitude 5,8).

100mm-tik gorako teleskopioarekin

  • Hilaren 7an Jupiterren lau ilargi galileanoak ikus daitezke berezko ordenean: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto.

Ilargia Ekainaren
  Eguna Ordua Behaketa
  03 10:39 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 361.153 km (aurreko apogeoan baino 44.772 gutxiago).
05 03:01 Ilberria.
09 Librazio maximoa longitudean (l=6,9º) Humboldten itsasoa, krisiarena, eta orokorrean ekialdeko linboko gorabehera guztiak ikusi ahal izango dira.
11 18:29 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,4ºra.
22:24 Goranzko nodotik pasatuko da.
12 08:11 Ilgora.
15 01:16 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 5,1ºra
11:49 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.039 km (aurreko perigeoan baino 43.886 km gehiago).
17 13:52 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 6,9ºra.
18 21:15 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9,6ºra.
19 Librazio minimoa latitudean (b=-6,5º)
01:07 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,2ºra.
20 11:03 Ilbetea.
24 Librazio minimoa longitudean (l=-5,2º) ekialdeko itsasoaren ertzak ikus daitezke konkordun ilabeheraren hego-mendebaldeko linboan.
25 23:46 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 1,1ºra.
26 05:27 Beheranzko nodotik pasatuko da.
27 18:20 Ilbehera.

PLANETAK EKAINAREN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Gauaren azken orduan ikus daiteke hilaren 10 eta 24 bitarte) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Eguzkia baino iha ordu bat lehenago azalduko da hilaren 1an, eta orduerdi lehenago 30an.hala ere, ekliptikaren hegoaldean dagoenez, behaketa zaila izango da. Igoera zuzena 3h eta 6h artean, deklinazioa 14º eta 23º bitarte. Hilabetea  Ariesen hasiko du, taurora pasatuaz 10an. Magnitudea 1,6tik -1,6ra haundituko da..

Artizarra (Ezingo dugu hilabete honetan ikusi) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Goi konjuntzioan hilaren 6an, eguzkiak estaliko du 46 orduz. Hilaren 30an eguzkia sartu eta ordu erdira ezkutatuko da mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertzean. Egun batzuk itxoin beharko dira mendebaldeko zeruertzean ikusi ahal izateko arratsalñde amaieran. Igoera zuzena 4h eta 7h artean, deklinazioa 21º eta 23º bitarte. Hilabetea Tauron hasiko du eta Geminisen amaitu. Magnitudea -3,9an mantenduko da.

Marte (Gau osoan ikusi ahal izxango da) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Hilaren 30an amaituko du erretrogradazio mogimendua. Eguzkia sartu baino ordu bat lehenago azalduko da hilaren 1an, eta iha lau ordu lehenago 30an. Jupiterren antzeko distirarekin ikusi ahal izango dugu vaina tonu gorrixka batean. Posizio bajuak, 20º altuera, Eskoprpioren pintzetatik gertu, turbulentzia lekuetan behaketa zaildu dezake. Igoera zuzena 15h, deklinazioa -21º. Hilabete guztia Libran. Magnitudea -2tik -1,6ra jetsiko da.

Jupiter (Gauren lehen erdialdean ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Ekialde koadraturan hilaren 4an. Hego-mendebaldeko zeruertzean hasiko du gaua eta mendebaldetik sartuko da egunsentia baino lehen. Behaketarako denbora murriztuz doa. Igoera zuzena 11h, deklinazioa 7º eta 6º bitarte. Hilabete guztia Leone mango du. Magnitudea apur bat jetsiko zaio, -2tik -1,9ra.

Saturno (Iha gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Oposizioan hilaren 3an. Behaketarako momenturik egokiena izango da, nahiz eta gure meridianotik 25ºra bakarrik igotzen bada ere, turbulentzia eremutik gertu geratuaz. Igoera zuzena 17h, deklinazioa -20º. Hilabete osoa Ofiukon emango du. Magnitudea 0tik 0,1ra aldatuko da.
Hilaren 2an 03:35an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 10an 02:19an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 18an 00:47an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 25an. 23:41an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Ekialdeko zeruertzean ikusiko dugu gauaren amaieran. Hilaren 29ko ordu txikitan, ilargiaren 3º iparraldera aurkituko da, eta prismatikoekin ikusi ahal izango dugu. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 8º. Hilabete guztia Piszisen emango du. Magnitudea zertxobait haundituko du, 5,9tik 5,8ra.

Neptuno (Zailtasunez ikusiko da) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Mendebaldeko koadraturan hilaren 2an, ekialde hego-ekialdeko zeruertzaren arrasean aurkitu dezakegu egunsentia iritsi baino lehenago. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Akuarion emango du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Ekaineko Beste Efemeride Batzuk
Eguna

Behaketa
01 Asteazkena, Eguerdian, 2.457.541. egun juliotarra hasiko
Egunak 15 ordu eta 12 minutuko iraupena du hilaren 1an, eta 15 ordu eta 21 minutukoa hilaren 31an. 9 minutuko diferentzia besterik ez, igoera amaitu eta jetsiera hasten da. Aurtengo egunargitze goiztiarrenak hilaren 10 eta 19 artean, eta iluntze berandukoenak ekainaren 20 eta uztailaren 2 artean.
Aurtengo egunargitze goiztiarrenak hilaren 10 eta 19 artean, eta iluntze berandukoenak ekainaren 20 eta uztailaren 2 artean.
Maiatzaren 19 eta ekainaren 19 artean, lurrak 5,3 urte periodoko “73P schwassmann-wachmann” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, ondorioz hilaren 8an, Tau Herculidas izeneko izar iheskorren maximoa emango da.
Ekainaren 22 eta uztailaren 2 artean, lurrak “7P Pons-Winnecke” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, 1921. Urtean azken aldiz pasa zeneko lorratza. Bootidas izeneko izar iheskorren maximoa, ekainaren 27an izango da, baina “sorpresaren” bat eman liteke hilaren 23an.
7 Teorikoki, 1437. urteko Ramadamaren lehenengo eguna .Islamdar urtearen bederatzigarren hilabeteko ilgora mehearen behaketak zehazten du data. Ofizialki, data botere erlijiosoak ezartzen du.
12 12:00an, denboraren ekuazioa nulua da.
20 Izango da egunargi luzeen duen eguna aurten, 15:24 ordu.
Astrologiaren arabera, eguzkia kantzerren sartuko da (90º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
21 07:49an, eguzkia itxuraz Geminisen sartuko da (90,37º).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net