2017ko ekaina

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira, gehitu bi ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behaketa Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 3an, 09:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 6an, 9an, 12an, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an eta 29an izango dira.
  • Hilaren 4an, 07:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11an, 18ean, 25an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 6ean, 06:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 11ean, 17ean, 22ean, 27an izango dira beste maximoak.

Prismatikoekin:

  • C/2015 V2 Johnson kometa, lurretik  0,811 UAra pasako da, eta magnitudea 6,5era iritsi daiteke. Boyero konstelazioan aurkituko dugu hilaren hasieran, Arturo izarretik 5ºra. Hilaren 13tik aurrera Virgon aurkituko dugu.

Teleskopioarekin:

  • Hilaren 3an, 20:08tan, Virgoko Porrima (2,7 magnitudea) izar bikoitza berragertuko da bere ilargiaren ezkutatzetik. Gertakaria, eguzkia sartzearen ordu erdira emango da, krepuskulu argi haundiarekin, ondorioz teleskopioaren bidez bakarrik ikus daiteke. Teleskopioari  aumentu haundia ipiniz, izarraren bi osagarriak nabarmendu daitezke, 3” baino gutxiagora aurkitzen bait dira, ipar-hegoalde zentzuan lerrokatuta.
  • Hilaren 5ean, 20:49tik 22:50ra, Io eta Europa -ren itzalak ikus daitezke Jupiterren azaleran.
  • Hilaren 8an, Io, Europa, Ganimedes eta Calisto berezko ordenean ikusiko dira Jupiterren ekialdera.
  • Hilaren 12an, 23:27tik 00:44ra, Io eta Europa -ren itzalak ikus daitezke, berriro ere, Jupiterren azaleran.
  • Hilaren 22an, Io, Europa, Ganimedes eta Calisto berezko ordenean ikusiko dira, berriro ere, Jupiterren ekialdera.
Ilargia Ekainan
  Eguna Ordua Behaketa
01 12:43 Ilgora..
04 01:44 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,2ºra.
23:02 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,3ºra
08 Librazio minimoa latitudean (b= -6,6º).
19:13 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9.5ºra.
22:33 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.371 Km. (aurreko perigeoan baino 49.144 km gehiago).
09 13:10 Ilbetea. Aurtengo apogeo urrutienetako baten gertutasunak, perigeoan baino %12 txikiago azaleraziko digu.
10 01:19 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,1ºra.
15 02:37 Beheranzko nodotik pasatuko da.
16 13:10 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 0,7ºra.
17 Librazio minimoa longitudean (l= -7,6º).
11:34 Ibehera.
19 18:05 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 3,9ºra.
20 22:24 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 2,3ºra
22 14:38 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,5ºra.
23 10:58 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 357.956 km (aurreko apogeoan baino 48.415 km gutxiago).
24 02:31 Ilberria. Perigeoarekiko gertutasunak, normalean baino marea bizi handiagoak sortuko ditu.
27 16:26 Goranzko nodotik pasatuko da.
28 00:48 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,9ºra.
29 Librazio maximoa longitudean (l = 7,4º).

PLANETAK EKAINAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Gauaren amieran ikusi ahal izango dugu hilaren 5 arte) Orbita-abiadura 172.440 Km/h 

Ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik oso gertu aurkituko dugu eguzkia atera baino 40 minutu lehenago, duen disdira handiak begi hutsez ikustea ahalbidetuko du, hala ere prismatikoekin errazago aurkituko dugu. Igoera zuzena 3h 18min eta 3h 45min artean, deklinazioa 16º eta 18º bitarte. Ariesen dagoen bitartean ikusi ahal izango dugu. Magnitudea -0,1tik -0,5ra igoko da.

Artizarra (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) orbita-abiadura 126.000 Km/h

Oso erraz aurkituko dugu gauaren amaieran, ekialdeko zeruertz gainean eguzkia atera baino bi ordu lehenago, nahiz eta hilabete osoan ez den 10º eta 15º tartetik mugituko.  Igoera zuzena 1h eta 3h artean, deklinazioa 8º eta 16º bitarte. Hilabetea Piscisen hasi eta cetus, Aries eta taurotik pasako da. Magnitudea -4,3tik -4,1ra jetsiko da.

Marte (Gauaren hasieran ikus daiteke) Orbita-abiadura 86.760 Km/h

Gauaren hasieran ikusi ahal izango dugu mendebalde Ipar-mendebaldeko zeruertz gainean. Eguzkia sartu eta bi ordu t’erdira ezkutatuko da hilaren 1ean, eta Ordu t’erdi baino lehenago 31an. Igoera zuzena 4h eta 5h artean, deklinazioa 22º eta 24º bitarte. Hilabete guztia Tauron emango du. Magnitudea 1,9an mantenduko da.

Jupiter (Gauaren lehen erdialdea pasata ikusten jarrai daiteke) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Erretrogradazio mugimendua hilaren 10an amaituko du, orduztik aurrera, ekliptikaren bidea ekialderuntz jarraituko du, Virgo konstelazioko Spica izarrari gerturatuz. Eguzkia sartu eta ordu erdira aurkitu dezakegu hego-mendebaldeko zeruertzetik 30ºra, beheruntz joanez ezkutatzen den arte. Hilaren 30an ezkutaztze hau, eguzkia ateratzeko lau ordu t’erdi falta direnean emango da. Behaketarako momentu onean aurkitzen da oraindik. Igoera zuzena 13h, deklinazioa -4º. Hilabete guztia Virgon emango du. Magnitudea apur bat jetsiko zaio, -2,2tik -2,1ra.

Saturno (Gau osoan zehar ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Oposizioan aurkituko da hilaren  15an. Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik irtengo da eguzkia sartzen denean. Mendebalderutzko erretrogradazio mugimenduan darrai. Behaketarako ergoera ez bada txarra, ez da ere ez egokiena, ez bait da 24º gora igoko, Ofiucoren hegoaldean, ondorioz turbulentziaren eragina izango du. Planetaren diskoak 18,4” ko zabalera lortuko du eta eraztunak 41,5” 26ºko inklinazioarekin. Igoera zuzena 17h, deklinazioa -22º. Hilabetea Ofiucon emango du. Magnitudea 0,0ren emango du hilabete gehiena, 0,1ra jeitsiz amaieran.
Hilaren 04an 12:52etan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 12an 10:12etan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 20an 09:25tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 28an 07:29etan, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Ezin izango dugu ikusi hilabete honetan) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Hilabete honetan, europatik ezin izango dugu ikusi. Igoera zuzena 2h, deklinazioa +10º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,9tik 5,8ra pasako da.

Neptuno (Gauaren amaieran ikusteko aukera sor daiteke) orbita-abiadura 19.440 Km/h

Medebaldeko koadraturan aurkituko da hilaren 4an, aurtengo erretrogradazio kiribila hilaren 16an hasiko du. Europatik ikusten hasi gaitezke, gauaren amaieran, hego-ekialdeko zeruertzetik 15ºra. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -7º. Hilabete guztia Acuarion emango du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Beste Efemeride Batzuk Ekainean
Eguna Behaketa
1 Hilaren 1ean osteguna, eguerdian, 2.457.906. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 15 ordu eta 12 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 21 minutukoa hilaren 31an.
Hilaren 10 eta 20 artean, eguzkia 6:27tan (ordu ofiziala) aterako da, egun guztietan, minutu berean.
Hilaren 20 eta Uztailaren 3 artean, eguzkia 21:52tan (ordu ofiziala) ezkutatuko da, egun guztietan, minutu berean.
Aurtengo egunargirik luzeena guen eguna hilaren 20an izango da, 15h eta 25 min.
8 Lurrak 5,3 urte periodoko “73P schwassmann-wachmann” kometak utzitako ahuts lorratzaren zentrua zeharkatzen du, ondorioz  Tau Herculidas izeneko izar iheskorren maximoa sortuaz.
13 12:00tan, denboraren ekuazioa nulua da.
21 Ekaineko solstizioa, 04:24tan eguzkiak lurraren ekuadorearekiko punturik altuenera iritsiko da. Ipar hemisferioan uda hasten da, gaur egun urtarorik luzeena, 93,65 egun.
Astrologiaren arabera, eguzkia Cancer konstelazioan sartuko da (90º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
13:50tan, eguzkia itxuraz Geminis konstelazioan sartuko da (90,38º).
25 Teorikoki, maiatzaren 27an hasi zen musulmandar hejiraren 1438. urteko Ramadam hilabetearen azken eguna
27 Lurrak 6,32 urte periodoko “7P Pons-Winnecke” kometak utzitako ahuts lorratzaren zentrua zeharkatzen du. Bootidas izeneko izar iheskorren maximoa sortuaz.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net