2018ko ekaina

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 13:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 5an, 8an, 11an, 14an, 16an, 19an, 22an, 25an eta 28an izango dira.
  • Hilaren 5an, 07:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 12an, 19an eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 6an, 04:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 11an, 16an, 22an eta 27an izango dira beste maximoak.

Prismatikoarekin edo teleskopioarekin

  • Hilaren 26an, 21:00tan Jupiterren satetileak ikusi al izango dira berezko ordenean: Io, Europa, Ganimedes, eta Calisto, planetaren ekialdean.
Ilargia Ekainan (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/hora)
  Eguna Ordua Behaketa
  01 00:53 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 1,6ºra.
02 16:35 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.317 km (aurreko perigeoan baino 41.541 km gehiago).
03 10:10 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 3,1ºra.
12:38 Beheranzko nodotik pasatuko da.
06 18:32 Ilbehera.
09 Librazio minimoa longitudean (l= -7,4º). Terminadoretik gertu dauden akzidenteak ikusteko aukera aproposa.
11 Librazio maximoa latitudean (l=6,7º). Grimaldi kraterra ikusi ahal izango dugu.
12 07:06 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Pleyadeekin, 8,8ºra.
23:15 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 1,2ºra.
13 19:43 Ilberria.
14 22:53 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 359.503 km (aurreko apogeoan baino 45.814 km gutxiago).
16 12:14 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 2,3ºra..
17:50 Goranzko nodotik pasatuko da.
18 08:49 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 1,6ºra.
20 10:51 Ilgora.
21 Librazio maximoa longitudean (l=6,7º). Platon eta gertu dauden veste kraterrak ikusi ahal izango dira.
22 08:12 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 7,1ºra.
23 Librazio minimoa latitudean (l= -6,7º).
21:11 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4ºra.
26 00:07 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 8,9ºra.
28 03:34 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 1,8ºra.
04:53 Asteroideen Ilbetea, (Guillaume Cannat-ek proposatutako izena) ekainaren 30an asteroideen egun internazionala delako, Tunguska-ko bolidoaren eztandaren oroitzapenean (1908).
30 02:43 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.061 km (aurreko perigeoan baino 46.558 km gehiago).
16:45 Beheranzko nodotik pasatuko da.
23:10 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4,7ºra.

PLANETAK EKAINAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Arratsalde amaieran ikusiko dugu hilaren 12tik aurrera) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Goi konjuntzioan hilaren 6an, 12tik Aurrera ikusi ahal izango dugu, eguzkia jarri eta ordu erdira, mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertzean. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 4h 18m eta deklinazioa 21º izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 8h  15m eta deklinazioa 21º. Hilabetea Tauron hasi eta Geminisera pasako da, Cancerren amaitzeko. Magnitudea -1,7tik 0,2ra jetsiko da.

Artizarra (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Eguzkia jarri eta bi ordu t’erdira ezkutatuko da hilabete osoan zehar. Ekliptikaren inklinazioa dela eta, zeruertzetik grado gutxira geratuko da. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 7h 10m eta
deklinazioa 24º izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 9h 26m eta deklinazioa 16º. Hilabetea Geminisen hasi eta Cancerrera pasako da, hilaren amaieran Leora pasatzeko. Magnitudea -4an mantenduko da.

Marte (Gauaren bigarren erdialdian baino gutxiago ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Ekialdeko zeruertzetik azalduko da, eguzkia jarri eta lau ordutara hilaren 1an eta bi ordu beranduago hilaren 30an. Erretrogradazio kiribila hilaren 28an hasiko da. Batazbeste 1,1 milloi km eguneko gerturatzen jarraitzen dugu. Uztailaren 27an, oposizioan, 57 milloi Km-tara aurkituko gara. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 20h 40m eta deklinazioa -21º izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 20h 52m eta deklinazioa -22º. Hilabetea osoa Caprikornion emango du. Magnitudea -1,6tik -2,3ra pasako da.

Jupiter (Ia gaua osoan zehar ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Hilaren 1an meridianotik 30ºra aurkituko dugu gauaren hasieran, eta bost ordu beranduago ezkutatuko da mendebalde hego-mendebaldetik. Egoera hau okertuz joango da hila Aurrera doan einean. Koordenatuak, hilaren 1an Igoera zuzena 14h 52m eta deklinazioa -15º izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 14h 45m eta deklinazioa -15º. Hilabete osoa Libran emango du. Magnitudea apur bat jetsiko da -2,4tik -2,3ra.

Saturno (Gau osoan zehar ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Oposizioan hilaren 27an. Hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da ia hilabete osoan. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 18h 32m eta deklinazioa -22º izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 18h 24m eta deklinazioa -22º. Sagitarioren izarren artean aurkituko dugu. Magnitudea 0,1tik 0,0ra igoko da.
Eraztunen inklinazioa 25,7ºtik 26,1ºra pasako da hilaren zehar.
Hilaren 06an 20:46an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 14an 18:12an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 22an 17:54an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 30an 15:30an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Hilabete honetan ezin izango dugu ikusi) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Ekliptikaren inklinazioa dela eta, ez da behatzeko aukerarik izango. Igoera zuzena 2h, deklinazioa 11º. Hilabete osoa Ariesen emango du. Magnitudea 5,9tik 5,8ra pasako da.

Neptuno (Gauaren amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzean aurkituko dugu gauaren amaieran, baina zeruertzetik 15ºra besterik ez. Hilaren 19an erretrogradazio mogimendua hasiko du. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -6º. Hilabete osoa Acuarion emango du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Ekaineko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
01 Ostirala, eguerdian, 2.458.271 egun juliotarra hasiko da.
Egunak 15 ordu eta 10 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 21 minutukoa hilaren 30an. Hilaren 10 eta 20 bitarte, aurtengo egun argitze goiztiarrenak izango dira (4:27 UT), eta hilaren 20tik Uztaileko 3 arte, iluntze berantiarrenak (21:52 UT). Hilaren 21ª egun argi luzeenaren eguna izango da, 15h 25m, hala ere, Hilaren 17tik 24ra, minutu bakarreko diferentzia egongo da egun argiaren iraupenean.
09 Lurrak 5,3 urte periodoko “73P schwassmann-wachmann” kometak utzitako ahuts lorratzaren zentrua zeharkatzen du, ondorioz  Tau Herculidas izeneko izar iheskorren maximoa sortuaz.
13 12:00tan, denboraren ekuazioa nulua da.
14 Hegiraren 1439. Urteko Ramadam hilabetearen amaiera teorikoki. Data ofiziala musulmandar botere erlijiosoen aukeran dago.
19 Vesta asteroidea oposizioan aurkituko da, eta magnitudea 5,3koa izango da. Zeru ilun eta garbi batean, Sagitario konstelazioan aurkitu ahal izango dugu, Saturnotik 9ºra mendebalde ipar-mendebalderuntz.
21 10:07tan, eguzkiak bere deklinazio boreal maximora iritsiko da aurten 23º 26’ 7”. Uda hasiko da gure hemisferioan, gaur egun urtarorik luzeena, 93,65 egun.
Astrologiaren arabera, eguzkia Cancer konstelazioan sartuko da (60º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
19:53tan, eguzkia itxuraz Geminis konstelazioan sartuko da (90,39º).
27 Lurrak 6,32 urte periodoko “7P Pons-Winnecke” kometak utzitako ahuts lorratzaren zentrua zeharkatzen du. Bootidas izeneko izar iheskorren maximoa sortuaz.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net