La exposición ENCIENDE LA NOCHE hace hincapié en la contaminación lumínica

2019/10/14

• A través de esta exposición el departamento de Astronomía de la Sociedad de ciencias Aranzadi pretende reflexionar acerca de la contaminación lumínica de nuestras ciudades.
• La muestra se podrá visitar en el Centro de Recursos Medio Ambientales de Cristina Enea del 14 de octubre al 1 de diciembre.

  • Erakusketa horren bidez, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia sailak gure hirietako argiaren kutsaduraren inguruko gogoeta sortu nahi du.
  • Erakusketa Cristina Eneko Ingurumen Baliabideen Etxean egongo da ikusgai urriaren 14tik abenduaren 1era bitartean.

Gaua piztu erakusketa Astronomia saileko kideek gure lurraldean hartutako astroargazkiekin antolatutako ikuspegia da batik bat. Irudi astronomikoek unibertsoa ulertzen laguntzen diguten leiho susmagaitzak irekitzen dizkigute zeruan.

“Egunez ez dugu argiaren kutsadura sumatzen, baina gauez, hirietako argiek ez digute uzten izarrez betetako zeruen edertasuna hautematen”, diote Cristina Enea Fundaziokoek. Bertako Ingurumen Baliabideen Etxeko egoitzan egongo da ikusgai erakusketa eta “erakusketa honek askotan ezkutuan dagoen unibertsoaren aurrean begiak irekiaraziko dizkigu, eta helduak zein etxeko txikiak gerturatu nahi ditugu bertara erakusketa bidez zein azarorako antolatu dugun jarduera paraleloarekin”.

Galaxien eta nebulosen argi arinaren pilaketak urruneko paisaiak marrazten ditu; horietan, gasezko eta hautsezko zurrunbiloek izarren bizitza adierazten dute. Aranzadi Elkarteko astroargazkilariek espazioan eta denboran egindako ibilbidea aurkeztu digute. Gure Eguzki-sistematik abiatuta, astroak jaiotzen eta hiltzen diren nebulosetan barneratu eta urruneko galaxiak, seguru asko gure Esne Bidearen antzekoak, begietsiko ditugu.

Baina, irudi ikusgarri horiez gain, Aranzadiko astronomoek hirietan bizi dugun arazo nagusietako bat azpimarratu nahi izan dute: argiaren kutsadura.

Erakusketan bisitariak argiaren kutsaduraren arazoa eta horren aurrean dauden irtenbide posibleak ezagutuko ditu.

Erakusketa Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean egongo da ikusgai urriaren 14tik abenduaren 1era bitartean.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net