2011ko martxoa

Behaketa Proposamenak

Begi-hutsez

  • Hilaren 1ean eta 31n, Artizarra Ilargitik (ilbeheran) oso gertu ikusi ahal izango da, egunsentia baino ordubete lehenago. Posizio horretan, erraz jarraitu ahal izango zaio, baita Eguzkia atera eta gero ere. Prismatikoekin ez dago zailtasunik, eremu beraren barruan egongo baitira bi astroak.

  • Hilaren 2an, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa; 3,3ra iritsiko da haren magnitudea. Hileko gainerako minimoak 5ean, 7an, 10ean, 13an, 16an, 19an, 22an, 25ean, 27an eta 30ean izango dira. Maximoan, 2,1eko distira du; beraz, erraz ikusiko da begi hutsez hirietako erdipurdiko zeruetan ere. Horrela, errazagoa da izarrari jarraipena egitea. Haren distira-aldaketa egiaztatzeko, hurbileko Almach (Gamma Andromeda) izarrarekin erka daiteke; 2,1eko magnitudearekin, egonkorra da Almach.

  • Hilaren 4an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 9an, 15ean, 20an, 25ean eta 31n izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 6an, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 13an, 20an eta 27an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 10ean, arratsaldearen bukaeran, Ilargia (ilgoran) Pleiadeen kumuluaren ondoan ikusi ahal izango da, mendebaldeko horizontearen gainean.

  • Hilaren 11n, arratsaldearen bukaeran, Ilargia (ilgoran) Pleiadeen eta Hiadeen kumuluen ondoan ikusi ahal izango da.

  • Hilaren 19an, urteko ilbete handienak bat egingo du Perigeo hurbilenarekin, eta, ondorioz, marea biziak izango ditugu; interesgarria izango da marea horiek Donostian, Urumea ibaiko zubi berrietan ikustea

Ilargia Martxoan

(Hilaren 27ra arte, ordubete gehitu denbora zibila jakiteko. Egun horretatik aurrera, bi ordu gehitu)

Eguna Ordua Behaketa
01 02:57 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin.
04 20:47 Inauterietako Ilberria. Iaz, otsailaren 14an izan zen inauterietako Ilberria.
06 07:34 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.587 km.
23:43 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 6,5°-ra.
12 23:45 Ilgora.
13 11:54 Beheranzko nodotik pasatuko da
14 Gutxieneko librazioa longitudean (l = –8,05°).
19 18:10 Ilbetea.
18:51 Perigeotik pasatuko da. (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 356.601 km. Perigeo honetan, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantzia urteko txikiena da. Ilbetea handiagoa ikusiko dugu, beraz. Marea bizienak ere orduan izango ditugu. Eguraldi ona eginez gero (presio altuak), itsasbehera oso behean izango da. Eguraldi txarra eginez gero (presio baxuak), berriz, itsasgora oso goian izango da. 
20 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,51°). Ilargiaren Ipar polotzat jotzen den kraterra ikusi ahal izango da: Peary kraterra.
19:27 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin 8,0°-ra.
23:20 Martxoko ekinozioa; udaberriaren hasiera Ipar hemisferioan.
25 21:09 Goranzko nodotik pasatuko da.
26 Gehienezko librazioa longitudean (l = 7,59°).
12:08 Ilbehera.
31 13:26 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin.

Planetak Martxoan
Ikusgaiak
Goizez Arratzaldez Gauez
Artizarra Merkurio
(Hilaren 10etik aurrera)
Saturno
Saturno Jupiter

Merkurio

Hilaren 10ean, goiztiriko zeruan agertuko da berriro. Mendebaldeko horizontearen gainean ikusi ahal izango da, Eguzkia sartu eta berrogei minutura. Hilaren 23an izango du elongaziorik handiena, Eguzkitik ekialdera (18,6°). 23  eta 01h bitarteko igoera zuzena. -07º eta +12º bitarteko deklinazioa. Aquariusen eta Piscisen zehar igaroko da. Magnitudea –1,7tik 1,1era aldatuko zaio.
Hilaren 15ean, arratsaldearen bukaeran, Jupiterren ondoan ikusi ahal izango dugu.

Artizarra

Hilaren 1ean, Eguzkia baino bi ordu eskas lehenago aterako da, eta, hilaren 31n, ordubete lehenago. Haren eguzki-elongazioa 41°-tik 35°-ra jaitsiko da. Hilaren 1ean eta 31n, konjuntzioan Ilbeherarekin. 60 mm eta 100 handipeneko tresna batekin, esfera konkordun baten itxura hartuko diogu. 20 h eta 22 h bitarteko igoera zuzena. –19° eta –11° bitarteko deklinazioa. Saggitariusen hasiko du hila, ondoren Capricornusera igaroko da, eta Aquariusen amaituko du azkenik. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, –4,1etik –4,0ra.

Marte

Ezin izango zaio behatu hil honetan ere. Aquarius konstelaziotik Piscis konstelaziora igaroko da. Hortaz, hurrengo urteko maiatzera arte (goizez) ez dugu ikusiko. 22  eta 24 h bitarteko igoera zuzena. -9 eta –2º bitarteko deklinazioa. Aquariusetik Piscisera aldatuko da. Magnitudea –1,3tik 1,4ra jaitsiko zaio.

Jupiter

Ekliptikaren inklinazioa dela eta, hilaren lehen erdian ere ikusteko aukera izango dugu. Ondoren, ezin izango dugu ikusi, apirilaren 6an goi-konjuntziora iritsiko baita. 00 eta 01 h bitarteko igoera zuzena. 2° eta 4° bitarteko deklinazioa. Baleatik (Cetus) Piscisera igaroko da. Magnitudea pixka bat jaitsiko zaio, –2,1etik –2,0ra.
Hilaren 15ean, arratsaldearen bukaeran, Merkurioren ondoan ikusi ahal izango dugu.

Saturno

Eguzkia sartu eta hiru ordura aterako da hilaren 1ean, eta Eguzkia sartu eta minutu batzuetara hilaren 31n. Virgon egongo da Saturno, eta apirilaren 3an oposizioan egongo da ia. Hari behatzeko kondizioak bikainak izango dira. Hilaren erdialdera, 0,4ko magnitudeko distira izango du hegoaldeko horizontetik 40°-ra baino gehiagora, gauaren bigarren erdian. Saturnoren inklinazioa 9°-tik gertu egongo da, eta haren diskoak eraztunen ipar-mendebaldean egiten duen itzala hilaren bukaeran desagertuko da. 13 h-ko igoera zuzena. –03°-ko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudea 0,4tik 0,3ra aldatuko zaio.
Hilaren 5ean, 01:48an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 13an, 03:37an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 20an, 23:21ean, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 29an, 01:07an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano

Hil honetan ere ezingo dugu ikusi; hilaren 21ean, konjuntzioan egongo da Eguzkiarekin. 00 h-ko igoera zuzena. –1°-ko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta 5,9ko magnitudea izango du.

Neptuno

Ezin izango diogu behatu hil honetan. 22 h-ko igoera zuzena. –12°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 8,0ko magnitudeari eutsiko dio.

Martxoko Beste Efemeride Batzuk

(Hilaren 27ra arte, ordubete gehitu denbora zibila jakiteko. Egun horretatik aurrera, bi ordu gehitu)

Eguna

Behaketa
01 Asteartea. Eguerdian, 2.455.622. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
12 Eguzkia, itxuraz, Piscis konstelazioan sartuko da (351,46°).
20 Astrologiaren arabera, Eguzkia Ariesen sartuko da (0°).
25 Urtarrilaren 25etik apirilaren 15era, Birjinida izar iheskorren maximoa.
27 Europako Batasuneko herrialdeak udako ordutegian sartuko dira. Ordutegi horrekin jarraituko dugu urriaren 30era arte.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net