2012ko martxoa

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 3an, 05:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbilduko da. Beste minimoak hilaren 6an, 8an, 11n, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an, 28an eta 31n izango dira.

  • Hilaren 3an, 10:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 8an, 14an, 19an, 24an eta 31n izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 6an, 10:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 13an, 20an eta 27an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 10ean, Europan, Lurraren Eguzkiarekiko orientazioa egokia da gaueko lehen orduetan mendebaldean argi zodiakala ikusteko. Kasu honetan, Piscis, Aries —han daude Artizarra eta Jupiter— eta Taurus konstelazioak estaltzen ditu. 

Teleskopioarekin:

  • Artizarraren fasea bereiz daiteke. Gainazalaren zati bat baino ez dauka argituta: % 61 hilaren 1ean, eta % 54 hilaren 31n.

Ilargia martxoan

(Hilaren 25era arte, hehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko. Gero, gehitu bi ordu)

  Eguna Ordua Behaketa
01 01:22 Ilgora.
05 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -6,89º). Krisien itsasoa eta Condorcet kraterra ikus daitezke.
07 23:38 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 9,1º-ra.
08 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,55°). Iparraldeko eskualde polarra ikus daiteke.
09:40 Ilbetea.
10 10:05

Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 362.409 km.

11 03:09 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin 5,9°-ra.
13 20:43

Goranzko nodotik pasatuko da.

15 01:26 Ilbehera.
17 Gehienezko librazioa longitudean (l = 5,70°).
22 14:38 Ilberria.
25 22:02 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 3,1°-ra.
26 05:15

Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.774 km.

15:43 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin 2º 1′-ra.
27 10:50 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin 3,5º-ra.
28 00:15 Beheranzko nodotik pasatuko da.
30 19:41 Ilgora.
Planetak Martxoan
Ikusgaiak
Goizez Arrastsaldez Gauez
Marte Merkurio (hilaren 11 baino lehen) Marte
Saturno Artizarra Saturno
Marte
Jupiter

Merkurio

Hilaren 5ean, elongaziorik handienera iritsiko da, Eguzkitik 18º-ra baino ekialderago; beraz, arratsaldez oso ondo ikusi ahal izango da hileko lehen egunetan, Eguzkia sartu eta ordu eta erdi gerora arte. Gero ezin izango zaio behatu, beheranzko konjuntzioan izango baita hilaren 21ean. 0 h-ko igoera zuzena. +0,5° eta 00° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. –0,8tik +1,8ra jaitsiko zaio magnitudea hilaren bukaeran.

Artizarra

Eguzkia baino lau bat ordu geroago sartuko da hil osoan. Udako ordutegirako aldaketa martxoaren 25ean, udaberriko lehen igandean, egiten bada, gauerdian ere ikusgai egongo da Artizarra, eta hori ez da batere ohikoa. Hilaren 27an izango da elongaziorik handienean, 46º-ra. Gero Eguzkirantz hurbilduko da azkar, ekainaren 6an behe-konjuntziora iritsi bitartean. Artizarrak 13 bira egiten ditu Eguzkiaren inguruan, 8 lur-urtean behin. Babiloniarrek eta maiek bazuten ziklo horren berri. Gaueko lehen orduetako ikuskizuna da hil honetan ere, beraren distira ikusgarria dela eta. 01 h eta 03 h bitarteko igoera zuzena. +11º eta +22º bitarteko deklinazioa. Piscisen hasiko du hila, eta Ariesera igaroko da gero berehala. –4,2tik –4,4ra handituko zaio magnitudea.
Hilaren erdialdera, egun batzuetan, Jupiterretik gertu ikusi ahal izango da.

Marte

Oposiziotik igaroko da hilaren 3an; beraz, ia Eguzkia sartzean irtengo da hilaren batean, eta ia hiru ordu eta erdi inguru lehenago hilaren 31n. Hango Ipar hemisferioan, martxoaren 29an da udako solstizioa. Eskuarki, zaleentzako teleskopio batekin bereiz daiteke haren Ipar poloa, kolore zuri biziko kaskoa. Udako hilabeteetan, ur izoztuaren erreserba kolosal honek galdu egiten du elur karbonikozko bere estalkia, eta ur-lurrun kantitate handiak baporatzen ditu bere atmosferan. Horrek hondar-ekaitz izugarriak eragiten ditu; batzuetan, planeta osoa estaltzerainokoak. 11 h eta 10:30 h bitarteko igoera zuzena. +10° eta +13° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Leon izango da. Magnitudea –1,2tik –0,9ra aldatuko zaio.
Hilaren 7an, Ilargi ia betearen ondoan ikusi ahal izango da.

Jupiter

Hilaren 1ean, Eguzkia baino hiru ordu eskas geroago sartuko da, eta, hilaren 31n, bi ordu geroago. Behatzeko aukerek murrizten jarraitzen dute. 02 h-ko igoera zuzena. +13° eta +15° bitarteko deklinazioa. Ariesen izango da hil osoan. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, –2,2tik –2,1era.
Hilaren erdialdera, egun batzuetan, Jupiterretik gertu ikusi ahal izango da.

Saturno

Eguzkia sartu eta lau ordura aterako da hilaren 1ean, eta Eguzkia sartu eta ordu eta erdi baino gehixeagora hilaren 31n. Hilaren 15etik aurrera, ia gau osoan behatu ahal izango zaio; hilabete geratzen zaio oposiziorako. Teleskopio ahaltsu batekin, ikusi ahal izango da planetak eraztunen gainean egiten duen itzala gradualki nola desagertuko den. 14 h-ko igoera zuzena. –08º-ko deklinazioa. Virgon izango da hil osoan, Spica izarretik gertu. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 0,4tik 0,3ra.
Hilaren 6an, 08:45ean, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 14an, 10:10ean, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 22an, 06:26an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 30ean, 07:46an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano

Ezin izango diogu behatu hil honetan. Konjuntzioan izango da hilaren 24an. 00 h-ko igoera zuzena. +00° eta +01° bitarteko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta 5,9ko magnitudea izango du.

Neptuno

Ezin izango zaio behatu maiatzera bitartean. 22 h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 8,0ko magnitudeari eutsiko dio.

Martxoko beste efemeride batzuk

(Hilaren 25era arte, gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko. Gero, gehitu bi ordu)

Eguna

Behaketa
01 Osteguna. Eguerdian, 2.455.988. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
Egunak 11 ordu eta 11 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 12 ordu eta 45 minutukoa hilaren 31n. Hileko azken egunean, lehenean baino 55 minutu lehenago aterako da Eguzkia, eta 39 minutu geroago ezkutatuko da.
11 Eguzkia, itxuraz, Piscis konstelazioan sartuko da (351,47°).
20 05:14an, martxoko ekinozioa. Udaberriaren hasiera Ipar hemisferioan.
20 Astrologiaren arabera, Eguzkia Ariesen sartuko da (0°).
24 Urtarrilaren 25etik apirilaren 15era, Birjinida izar iheskorren maximoa.
29 Ordu-aldaketa Europako Batasuneko herrialdeetan.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net