Behaketa Proposamenak
(Hilaren 29ra arte, gehitu ordu bat denbora ofiziala kalkulatzeko. Hilaren 30etik aurrera, gehitu bi ordu)
Begi hutsez
- Hilaren 1ean, 0:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izango dira beste maximoak.
- Hilaren 1ean, 13:00etan, Perseusko Algol izar aldakorraren distira minimoa; 3,3tik 2,1era aldatzen zaio magnitudea. Hilaren 4an, 7an, 10ean, 13an, 15ean, 18an, 21ean, 24an, 27an eta 30ean izango dira beste minimoak.
- Hilaren 3an: 6:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 19an, 24an eta 30ean izango dira beste maximoak.
- Hil honetan, apirilaren hasiera bitartean, zerua behar bezain garbi eta ilun badago, argi zodiakala ikusi ahal izango da gauaren hasieran, Piscis, Aries eta Tauro hartzen dituela.
- Hilaren 25ean, 5:14an, Marte ikusi ahal izango da Virgoko Spiga izarraren ondoan, 4,8º-ra bakarrik. Planetaren distira 8 aldiz handiagoa izango da izarrarena baino.
Teleskopioarekin
- Hilaren 9an, 20:25etik 21:56ra,Ganimedesek eta Iok Jupiterren azalean proiektatutako itzalak ikusi ahal izango dira. Baita hilaren 16an ere, 22:21etik 0:37ra.
- Hilaren 18an, lau sateliteak ikusi ahal izango dira: Io, Europa, Kalisto eta Ganimedes, planetaren mendebaldean lerrokatuta.
- Hilaren 23an, 22:59tik 0:12ra, Ganimedes eta Io aldi berean igaroko dira Jupiterren diskoaren aurretik. Baita hilaren 31n ere, 0:57tik 3:10era.
- Hilaren 28ko gaua aparta izan daiteke Messierren maratoia egiten saiatzeko.
Ilargia Martxoan
(Hilaren 29ra arte, gehitu ordu bat denbora ofiziala kalkulatzeko. Hilaren 30etik aurrera, gehitu bi ordu)
Eguna | Ordua | Behaketa | |
---|---|---|---|
![]() |
01 | 08:00 | Inauteriko Ilberria. |
04 | 17:46 | Beheranzko nodotik pasatuko da. | |
05 | Gehieneko librazioa longitudean (l = 6,71º). | ||
07 | 02:47 | Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 6,8°-ra. | |
21:55 | konjuntzio geozentrikoan Taurusko Aldebaran izarrarekin, 2,1º-ra. | ||
![]() |
08 | 13:27 | Ilgora. |
10 | 10:37 | Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,2º-ra. | |
11 | 19:57 | Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.396 km (aurreko perigeoan baino 44.961 gehiago). | |
12 | Gehieneko librazioa latitudean (b = 6,77º). | ||
![]() |
16 | 17:10 | Lurmendu ondoren lurra mugitzen duten harren Ilbetea. Hilaren 16an, ekialdeko horizontetik aterako da, Eguzkia sartu eta minutu batzuetara; eta hilaren 17an sartuko da mendebaldetik, Eguzkia ekialdetik ateratzen denean. |
18 | 21:00 | Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 1,7º-ra. | |
19 | 01:07 | Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 3,1º-ra. | |
19 | 06:30 | Goranzko nodotik pasatuko da. | |
20 | Gutxieneko librazioa longitudean (l = -5,62º). | ||
21 | 03:13 | Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,3º-ra. | |
22 | 07:08 | Konjuntzio geozentrikoan Antaresekin, 8,1º-ra. | |
![]() |
24 | 01:47 | Ilbehera. |
26 | Gutxieneko librazioa latitudean (b = 6,72°). | ||
27 | 07:52 | Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,4º-ra. | |
27 | 18:53 | Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 365.703 km (aurreko apogeoan baino 39.693 gutxiago). | |
![]() |
30 | 18:46 | Ilberria. |
PLANETAK MARTXOAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)
Merkurio (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 10a baino lehen) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h
Distiraren magnitudea 1 baino handixeagoa baino ez denez eta ekialde hego-ekialdeko horizontean gradu gutxi batzuk baino igoko ez denez, zaila izango da ikustea; bakarrik ikusi ahal izango da Eguzkia atera baino 45 minutu lehenago eta hilaren 10a baino lehen. 21 h eta 23 h bitarteko igoera zuzena. -14 eta -7º bitarteko deklinazioa. Aquariusen hasiko du hila, gero Capricornusera igaroko da, eta Aquariusera itzuliko da berriro. Magnitudea -0,7tik -0,2ra aldatuko zaio.
Artizarra (Egunsentia baimo lehen ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h
Hilaren 1ean, Eguzkia atera baino bi ordu eta hogei minutu lehenago aterako da hego-ekialdeko horizontetik; eta hilaren 31n, berrogeita bost minutu lehenago. Ekliptikaren inklinazio handia dela eta, behaketa oso mugatua egongo da. 20 h eta 21 h bitarteko igoera zuzena. -16 eta -13° bitarteko deklinazioa. Saggitariusen hasiko du hila, gero Capricornusera igaroko da, Aquarius ukitu, eta berriro Capricornusera itzuliko da. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, -4,6tik -4,3ra.
Marte (Gauaren bigarren zatian baino gehiagoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h
Eguzkia sartu eta lau bat ordura aterako da hilaren 1ean; 31n, berriz, bakarrik ordu-erdi bat geroago. Hilaren 1ean hasiko du erretrogradazio-begizta. Oposizioaren aurreko hilabetea da; une egokia da behatzeko. Zortzi orduan ibiltzen du gure gaueko zerua, eta 35º baino gehiagora iragaten da meridianotik. 13 h-ko igoera zuzena. -8º eta -6º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudea -0,7tik -1,3ra aldatuko zaio.
Jupiter (Gauaren lehen zatian baino gehiagoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h
Hilaren 1ean, arratsaldearen hasieran aterako da. Hilaren 31n, goizean aterako da, eta hego-ekialdeko horizontean izango da gauaren hasieran. Distira gero eta txikiagoa du. Hilaren 6an amaituko du erretrogradazio-begizta Geminin. Satelite galileotarren itzalen iragate batzuk ikusi ahal izango dira. 7h-ko igoera zuzena. 23°-ko deklinazioa. Hil osoan Geminin izango da. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, -2,4tik -2,2ra.
Saturno (Gauaren bigarren zatian ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h
Eguzkia baino lehenago aterako da, 7 ordu inguruko tartearekin hilaren 1ean, eta 8 ordu inguru lehenago 31n. Hilaren 3an hasiko du urteroko erretrogradazio-begizta. Hilaren erdialdera, egunsentian, mendebaldeko horizontetik 30º-ra egongo da. Teleskopio batekin, planetaren itzala ikus daiteke, ipar-mendebaldeko eraztunen diskoan. 15 h-ko igoera zuzena. -16°-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 0,4tik 0,3ra.
Urano (Eguzkitik hurbilegi dago behatu ahal izateko) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h
Gauaren hasieran ikusteko aldia amaituko da. Hilaren erdialdera, arratsaldearen amaieran, mendebalde hego-mendebaldeko horizontetik 20º-ra izango da. 0 h-ko igoera zuzena. +4º-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,9ko magnitudeari eutsiko dio.
Neptuno (Ezin izango da ikusi) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h
22 h-ko igoera zuzena. -10º-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 8,0ko magnitudeari eutsiko dio.
Martxoko Beste Efemeride Batzuk
(Hilaren 29ra arte, gehitu ordu bat denbora ofiziala kalkulatzeko. Hilaren 30etik aurrera, gehitu bi ordu)
Eguna | Behaketa |
---|---|
01 | Larunbata. Eguerdian, 2.456.718. egun juliotarra hasiko da. Egunak 11 ordu eta 12 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 12 ordu eta 41 minutukoa, hilaren 31n. Hil honetan, eguzki-argiaren denbora 1 ordu eta 29 minutuan handituko da. |
12 | 12:28an, Eguzkia Piscisen konstelazioan sartuko da itxuraz (351,81º). |
20 | 16:57an, martxoko ekinozioa. Ipar hemisferioan, udazkena hasiko da. Astrologiaren arabera, Eguzkia Ariesen sartuko da (0°). |
24 | Virginida izar iheskorren maximoa. Lurrak Eguzkiaren inguruan egingo duen ibilbidean, kometa ezezagun batek, zeina agian jada ez baita existituko, utzi duen hautsa zeharkatuko du, eta izar iheskor hauek sortuko ditu. |
30 | Europar Batasuneko herrialdeak udako ordutegian sartuko dira, urriaren 26ra arte. |
Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.