2015eko martxoa

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Neguko ordutegian, gehitu 1 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko. Hilaren 29an udako ordutegia hasten da, bi gehitu)

Behatze-Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 3an, 04:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 19an, 24an eta 30ean izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3an, 13:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbileko magnitudea izango du. Hilaren 6an, 9an, 12an, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an eta 29an izango dira beste minimoak. Izar aldakor gisa identifikatutako lehen izarretako bat izan zen Algol. Lehena Mira izan zen, Balearen konstelaziokoa.
  • Hilaren 8an (eta hurrengo 15 egunetan). Une egokia izan daiteke gauaren hasiera mendebaldeko horizontearen gainean argi zodiakala ikusten saiatzeko. Piscis, Aries eta Taurus zeharkatuko ditu.

Teleskopioarekin

  • Hilaren 4an, 22:00ak aldera, planetaren mendebaldean egongo dira lerrokatuta lau ilargi galileotarrak, ordena naturalean: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto.
  • Hilaren 15ean, 01:30etik 02:00etara, Jupiterren aurretik igaroko dira Europa eta Kalisto.
  • Hilaren 21ean: Eguraldia lagun bada, gau bikaina izan daiteke Messierren maratoia egiten saiatzeko, hau da, gau batean Messierren ahalik eta objektu gehienen argazkiak egiteko.
Ilargia Martxoan
  Eguna Ordua Behaketa
  01 02:36 Geminiko Lambda izarra (magnitudea: 3,6) ezkutatu egingo da. 03:04an azalduko da berriro.
  03 04:52 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,3º-ra.
  04 12:03 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulus izarrarekin, 3,8º-ra.
  05 06:53 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.390 Km. (aurreko perigeoan baino 49.384 gehiago).
18:07 Lurmendu ondoren lurra mugitzen duten harren Ilbetea. Urteko ilargirik txikiena izango da, 2015eko bi apogeo urrunenetako batetik ordu gutxira iritsiko baita. Perigeo batean baino % 12 txikiagoa izango du diametroa. Ekialdetik irtengo da, juxtu Eguzkia kontrako aldetik ezkutatzen ari dela.
07 21:03 Goranzko nodotik pasatuko da.
08 22:46 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 3,5º-ra.
12 08:03 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,2º-ra.
13 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -7,8º). Une egokia da Ekialdeko Itsasoaren ertzari eta Clavius kraterrari behatzeko.
17:49 Ilbehera.
15 Gutxieneko librazioa latitudean (b = 6,8°).
19 19:18 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 357.578 km. (aurreko apogeoan baino 48.812 gutxiago). Perigeroaren eta Ilberriaren arteko hurbiltasunak marea biziak eragin ditzake.
20 09:37 Ilberria.
09:45 Eguzki-eklipse osoaren maximoa, Islandian eta Faroe uharteetan ikusgai. Gure latitudeetatik partzialki ikusiko da. Eguzki-diskoaren % 75, gutxi gorabehera, estaliko du Ilberriak.
21 02:16 Beheranzko nodotik pasatuko da. 
22 19:50 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 2,8º-ra, Marte horizontearen pean ezkutatzen den bitartean.
24 13:33 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Pleiadeekin, 8,2º-ra.
25 07:17 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Aldebaran izarrarekin, 0,9º-ra.
26 Gehienezko librazioa longitudean (l = 7,2º).
27 07:43 Ilgora.
30 07:15 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,4°-ra.
31 18:18 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulus izarrarekin, 3,9º-ra.

PLANETAK MARTXOAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (ikusteko oso zaila, eta hilaren 5a baino lehen bakarrik); orbita-abiadura: 172.440 km/h

Lehenbiziko egunetan, ekialde hego-ekialdeko horizontearen arrasean izango da ikusgai, Eguzkia irten baino 40 minutu lehenago. Zuzeneko igoera, 21:00etik 24:00etara. -17 eta +03º bitarteko deklinazioa. Capricornusen hasiko du hila, gero Aquariusera igaroko da, eta Piscisen amaituko du. Magnitudea 0,0tik -1,1era aldatuko zaio.

Artizarra (arratsaldearen amaieran izango da ikusgai); orbita-abiadura: 126.000 km/h

Eguzkia baino bi ordu eta erdi geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta Eguzkia baino hiru ordu baino geroago hilaren 31n. Oso distiratsu, mendebaldeko horizontetik 15º baino gehiagora. Zuzeneko igoera, 01:00etatik 03:00etara. +04 eta +17° bitarteko deklinazioa. Piscisen hasiko du hila, eta Ariesera igaroko da gero. Magnitude bera izango du hil osoan: -4,0.
Hilaren 4an, arratsaldearen amaieran, Uranoren ondoan eta Marteren gainean izango da ikusgai, mendebaldeko horizontearen gainean.

Marte (gauaren hasieran bakarrik izango da ikusgai); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Eguzkia baino bi ordu eta laurden geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, mendebaldeko horizontean, eta Eguzkia baino ordubete pasatxo geroago hilaren 31n. Zuzeneko igoera, 01:00etatik 02:00etara. +04 eta +03º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, 1,6tik 1,7ra.
Hilaren 4an, arratsaldearen amaieran, Artizarraren eta Uranoren azpian izango da ikusgai, mendebaldeko horizontearen gainean.

Jupiter (gau osoan izango da ikusgai); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Eguzkia sartu eta handik gutxira irtengo da hilaren 1ean, eta Eguzkia ezkutatu baino bi ordu eta 20 minutu lehenago hilaren 28an. Leon hilaren 4ra arte. Cancerreraino eramango du erretrogradazioak, eta han izango da oposizioan, hilaren 6an. Behatzeko baldintza bikainak. 9:15ean, igoera zuzena. +16 eta +17° bitarteko deklinazioa. Leon hasiko du hila, eta Cancerrera igaroko da gero. -2,5eko magnitudeari eutsiko dio.

Saturno (gauaren osoan izango da ikusgai); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Gauaren erdi aldera aterako da, ekialde hego-ekialdeko horizontetik, eta egunsenti aldera izango da ikusgai, hegoaldeko horizontearen gainean, 25º-ra. Hilaren 14an hasiko du erretrogradazio-begizta, zeinak Libraraino atzeraraziko duen. Oposizioan izango da, han, maiatzaren 23an. 25º-ko inklinazioa du gure ikuslerroarekiko; hori dela eta, haren Ipar poloa ikus dezakegu. 20 cm-ko gailu batekin, planetaren itzala atzematen da eraztunen ipar-mendebaldeko partean. Zuzeneko igoera, 16:00etan. -19°-ko deklinazioa. Hil osoan Scorpiusen izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 0,4tik 0,3ra.
Hilaren 5ean 09:03an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 13an 08:18an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 21ean 8:42an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 29an 07:46an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (gauaren hasieran bakarrik izango da ikusgai); orbita-abiadura: 24.480 km/h

Hilaren lehenbiziko egunetan bakarrik izango da ikusgai, gaueko lehen orduetan. Zuzeneko igoera, 01:00ean. +05°-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (ez da ikusgai izango hil honetan); orbita-abiadura: 19.440 km/h

Ezingo da ikusi. Zuzeneko igoera, 22:00etan. -09°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 8,0ko magnitudeari eutsiko dio.

Martxoko beste efemeride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Igandea Eguerdian, 2.457.083. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 11 ordu eta 11 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 12 ordu eta 41 minutukoa hilaren 31n.
12 18:41ean, Eguzkia Piscisen konstelazioan sartuko da, itxuraz (351,86º).
20 22:45ean, martxoko ekinokzioa. Ipar hemisferioan, udaberria hasiko da.
Astrologiaren arabera, Eguzkia Ariesen sartuko da (0°).
29 Udako ordutegira aldatuko dira Europar Batasuneko herrialdeak. Goizaldeko ordu bietan, ordubete aurreratu behar dira erlojuak. Urriaren 25era arte iraungo du ordutegi berriak, hil horretako azken igandera arte alegia.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net