2016ko martxoa

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Neguko ordutegian ordu bat gehitu behar zaio, hilaren 27tik Aurrera udako ordutegian sartuko gara, ondorioz bi ordu gehitu behar dira data honetatik aurrera)

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, 17:00an, Perseoseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbil dago haren magnitudea. Hilaren 4an, 7an, 10an, 13an, 16an, 18an, 21ean, 24an, 27an eta 30an izango dira beste minimoak.
  • Hilaren 2an, 00:00an, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 9ean, 16an, 23an eta 30ean izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 2an, 01:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an, 12an, 18an, 23an eta 28an izango dira beste maximoak.

Begi hutsez larri, baina prismatikoekin ongi ikus daiteke

  • Hilaren 1an, eguzkia atera baino ordu t’erdi lehenago, hegoalde hego-ekialdeko zeruhertz gainean, Ilbehera ikus daiteke Marte ondoan, honen azpialdean eskuinera, eta Saturno ezkerretan, Antares azpian duela.
  • Hilaren 2an, ordu berean eta leku berean, ilargia ikus daiteke Saturno gainean eta Marte eskuinean.

100 mm-tik goragoko Teleskopioarekin

  • Hilaren 7an eta 8an,Io eta Europa sateliteen itzala ikus daiteke Jupiterren azalean proiektatuta.
  • Hilaren 9an, 19:00 eta 21:00 artean, Ioren itzala ikusiko da jupiterren, satelitearen ekialdean.
  • Hilaren 15an, 02:30 eta 04:20 artean, berriro ikusi ahal izango ditugu Io eta Europaren itzalak Jupiterren azalean. Hilaren 16an aldiz, 20:50 eta 23:05 artean, Ganimedes eta Ioren itzalak ikusiko dira. Hilaren 22an, 04:22 eta 06:31 artean, Io eta Europaren itzalak ikusteko aukera izango dugu.  Hilaren 23an, 23.00tik 24ko 01:00ra, Io eta Ganimedes.

Teleskopio eta argazki kamararekin

  • NGC 2403 Galaxia (9. Magnitudekoa) aurki dezakegu Lepaluzearen konstelazioan.
Ilargia Martxoan
  Eguna Ordua Behaketa
  01 19:38 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9,8ºra.
23:12 Ilbehera.
02 07:15 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,6ºra.
03 Librazio minimoa latitudean (l=-6,8º).
04 Librazio minimoa longitudean (l=-7,2º)
07 08:46 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,4ºra.
09 01:55 Ilberria.
Eguzki ekilpse totala. Europatik ezin izango da ikusi, Indiko eta Pazifiko ozeanotatik bai.
06:26 Beheranzko nodotik pasatuko da.
10 07:00 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 359.516 km (aurreko apogeoan baino 45.860 gutxiago). Ilberriaren gertuerak, marea biziak sortuko ditu, erlatiboki handituta eklipsearen eraginez.
13 21:15 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Pleyadeekin, 9ºra.
14 14:03 Konjuntzio geozentrikoan Aldebaranekin, 0,3ºra.
15 Librazio maximoa latitudean (b=6,8º).
17:03 Ilgora.
17 Librazio maximoa longitudean (l=6,8º).
20 17:46 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 2,4ºra.
22 02:27 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2ºra.
12:59 Goranzko nodotik pasatuko da.
23 Ilargi eklipse partzial ilunantzala, Europatik ezin ikusiko da.
12:02 Pazkoko Ilbetea.
25 06:07 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 4,9ºra.
14:55 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.136 km (aurreko perigeoan baino 46.620 km gehiago).
28 20:12 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4,1ºra.
29 02:40 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9,7ºra.
15:18 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,5ºra.
30 Librazio minimoa latitudean (l=-6,8º).
31 15:18 Ilbehera.

PLANETAK MARTXOAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (hilabete honetan ezingo da ikusi); orbita-abiadura: 172.440 km/h

Goi konjuntzioan hilaren 23an, ezingo dugu berriro ikusi apirileko arratsaldeak arte. Igoera zuzena 21h eta 01h bitarte, dklinazioa -15º eta 6º artean. Kaprikornio, akuario, Piscis, eta Cetusetik pasako da, Piscisera bueltazeko. Magnitudea -04tik -1,7ra haundituko da.

Artizarra (ikusteko oso zaila, eta hilaren 8 arte soilik); orbita-abiadura: 126.000 km/h

Eguzkia baino 50 minutu lehenago azaltzen da hilaren 1an, eta ordu erdi baino gutxiagoko tartearekin hilaren 31an. Hilaren 8 arte bakarrik ikusi ahal izango da, prismatikoekin eta behaketarako egoera bikainean bakarrik. Udaraino itxoin beharko dugu, orduan arratsalde amaieran ikusi ahal izango dugu arratsalde amaieran, mendebaldeko zeruhertzean. Igoera zuzena 21h eta 23h artean, deklinazioa -16º eta -4º bitarte. Hilabetea kaprikornion hasiko du eta akuarion amaitu. Magnitudea -3,9an mantenduko da.

Marte (gauaren bigarren erdialdean ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Ekialde hego-ekialdetik azalduko da eguzkia baino sei ordu lehenago hilaren 1an,  eta gauerdia baino lehenago 31an. Honen disdira eta behatzeko denbora goruntz doaz egunez egun, eta balio negatiboko magnitudea izatera iritsiko da. Igoera zuzena 16h, deklinazioa -19º eta -20º bitarte. Hilabetea Libran hasi eta Eskorpion amaituko du. Magnitudea 0,1tik -0,6ra pasako da.

Jupiter (gaua guztian ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Oposizioan hilaren 8an. Behaketarako aurtengo momenturik egokienean aurkitzen gara. Eguzkia sartzen denean azalduko da, eta eguzkia azaltzean izkutatuko da. Ekliptikaren mendebalderuntzako bere erretrogradazioarekin jarraitzen du, maiatzaren 9 arte ez da amaituko. Igoera zuzena 11h, deklinazioa 6º eta 7º bitarte. Hilabete guztia Leon. Magnitudea -2,5tik -2,4ra jetsiko da.

Saturno (gauaren amaieran ikus daiteke); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Eguzkia baino iha bost ordu lehenago azalduko da hilaren 1an, eta iha sei ordu lehenago 31an. Hilaren 6an mendebaldeko koadraturan aurkituko da, eta 25an erretrogradazio mugimenduan hasiko da (oposizioa ekainaren 3an izango da). Gurekiko inklinazioa 26ºkoa izango da, ondorioz, planetaren ipar-poloa eta honen itzala eraztunaren ipar-mendebaldean ikusi ahal izango dira. Igoera zuzena17h, deklinazioa -21º. Hilabete guztia Ofiukon emango du. Magnitudea apur batigoko du, 0,5tik 0,4ra.
Hilaren 6an 14:36ean, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 14an 14:18an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 22an. 13:35an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 30an. 13:02an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (hilabete honetan ezingo da ikusi); orbita-abiadura: 24.480 km/h

Hilaren 9an eguzkiarekin konjuntzioan aurkituko da, beraz denbora luze batean ezin izango dugu ikusi. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 7º. Hilabete guztia piscisen. Magnitudea 5,9an mantenduko da.

Neptuno (hilabete honetan ezin izango da ikusi); orbita-abiadura: 19.440 km/h

Eguzkiarenkin konjuntzioan joan den hilabetearen 28an. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Akuarion emango du. Magnitudea 8an mantenduko da.

Martzoko beste efemeride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Asteartea. Eguerdian, 2.457.449. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 11 ordu eta 13 minutuko iraupena du hilaren 1an, eta 12 ordu eta 43 minutukoa hilaren 31an. Ordu t’erdiko diferentzia, iha hiru minutu eguneko.
11 Eguzkia itxuraz Piscis konstelazioan sartuko da (351,86º).
20 04:30an, Martxoko equinoccioa. Udaberria hasten da ipar hemisferioan eta udazkena hego hemisferioan.
Astrologiaren arabera, eguzkia Ariesen sartzen da (0º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
27 Pazkoko igandea da kristau katoliko egutegian. Nizeako lehen kontseiluak (325. Urtea) martxoko equinoccioaren ondorengo ilbetearen ondorengo lehen igandea pazkoko igandea izango zela ezarri zuen. Data hau martxoak 22tik apirileko 25 arte izan daiteke.
Martxoko azken igandea, Udako ordutegira alatuko gara europear batasuneko  herrietan. Gaueko ordubietan erlojuak ordu bat aurreratuko dira, eta ordutegi hau mantenduko dugu urriaren 30 arte, hilabete horretako azken igandea.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net